Irungo Ficobako Auditoriuma jendez gainezka egon da gaur arratsaldean: astebete inguru daramatzate sarrerek agortuta. Saioan sei bertsolari hauek aritu dira kantuan:
Lan puntuagarriak bukatuta, Oihana Iguaran Barandiaran nagusitu da, 517,5 punturekin. Hori horrela, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara: Arrasateko saioan arituko da, abenduaren 1ean. Gainontzeko puntuazioak honela geratu dira:
Gai-jartzaile lanetan Uxune Areizaga Aranberri aritu da.Epaileak, ostera, hauexek izan dira: Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu da.
Datorren igandean, azaroaren 3an, izango da hurrengo eta azken final-laurdena, Tolosan. Behin final-laurden hori jokatuta, finalaurrekoetako zerrenda osatuko da: bost final-laurdenetako irabazleez gain, puntuazioz 13 bertsolari sailkatuko dira. Tolosako eta gainontzeko saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.
Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.
Hirugarren final-zortzirena irabaztearekin bat, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara Arana.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen asteburua jokatuta, Lazkaoko eta Elgoibarko saioen txanda da orain. Irailaren 21ean izango da lehenengoa, eta 22an bigarrena. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.
Urretxuko Labeaga aretoan jokatu da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-zortzirena. Irabaztearekin batera, final-laurdenetara sailkatu da Rekondo. Bihar jokatuko da hurrengo final-zortzirena, Lasarte-Orian.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa jokatu da igandean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Puntu gehien bildu ditu Iturriotzek, eta, beraz, final-laurdenetan abestuko du. Datorren larunbatean izango da hurrengo saioa, Lazkaon.