Hirugarren final-zortzirena irabaztearekin bat, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara Arana.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak bigarren asteburua hasi du larunbatean. Lazkaoko Areria aretoan jokatu da hirugarren final-zortzirena, eta bertsozale andanak berotu du bertako giroa. Sei bertsolari hauek aritu dira kantuan:
Lan puntuagarriak amaituta, Oihana Arana Cardenal izan da nagusi, 501,5 punturekin. Horrela, zuzenean sailkatu da Errenteriko final-laurdenera, urriaren 20an. Honela geratu da sailkapena:
Oihana Arana Cardenal ----------------------------- 501,5
Iñigo Gorostarzu Etxebeste ------------------------ 471,5
Beñat Iguaran Amondarain ------------------------- 454,5
Julen Zulaika Alkorta --------------------------------- 442
Gorka Maiz Alustiza ----------------------------------- 441,5
Iban Urdangarin Lardizabal ------------------------ 433
Gai-jartzaile lanetan Aizpea Garmendia Iartza aritu da. Epaileak, ostera, hauek izan dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkaria Aratz Irazustabarrena Garmendia izan da.
Igandean jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioa, Elgoibarren. Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai, baita antzokiko txarteldegian ere.
Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen asteburua jokatuta, Lazkaoko eta Elgoibarko saioen txanda da orain. Irailaren 21ean izango da lehenengoa, eta 22an bigarrena. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.
Urretxuko Labeaga aretoan jokatu da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-zortzirena. Irabaztearekin batera, final-laurdenetara sailkatu da Rekondo. Bihar jokatuko da hurrengo final-zortzirena, Lasarte-Orian.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa jokatu da igandean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Puntu gehien bildu ditu Iturriotzek, eta, beraz, final-laurdenetan abestuko du. Datorren larunbatean izango da hurrengo saioa, Lazkaon.