Asteazkenean atxilotu zuten preso ohia, Frantziako Poliziaren kontrol batean gelditua izan ondotik. Ostegunean aske utzi dute.
Asteazken arratsaldean eraman zuten atxilo Oier Oa, 16:00ak aldera. Donostiarra Larresoron bizi da egun, eta lanera zioala atxilotu zuten, Baionara bidean. Poliziak ezarritako kontrol batean gelditu ostean hartu zuten atxilo, eta Hazparneko komisaldegira eraman. Gaua bertan pasa ostean, ostegun eguerdian aske utzi dute. Kazeta.eus-ek jaso duenez, Jerome Bourrier prokuradorearen arabera, Fijait fitxategiko neurriak urratzeagatik atxilotu dute Oa.
2012ko otsailean Angelun atxilotu zuten Oa, eta 2015eko apirilean utzi zuten aske, Saint-Germain-en-Laye herrian konfinatuta. Hilabete gutxiren bueltan, ekainean, ostera ere atxilotu zuten, eta uztaila arte erretentzio zentro batean egon ondotik, Frantziako Poliziak Espainiako Poliziaren eskuetan utzi zuen presoa. Ordutik, askatasunean zegoen.
Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.
Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.
ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.
Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]
Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]
Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.
Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]
Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.