Ohar ekologistak Ukrainako gerraz

  • Errusiak Ukraina inbaditzea bada honen erakusgarria: energia-baliabide handien jabe izatean oinarritutako botere oreka batena. Europa zaurgarri geratu da ez duelako abian jarri klima-aldaketaren aurrean derrigorrezkoa den energia aurrezteko politika bat.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2022ko martxoaren 01ean - 09:46

COVID pandemiak mundu osoa astindu zuen moduan, aurreikus zitekeen fenomeno bat di-da batean lehertuz, esan liteke Errusiak Ukraina inbaditu izanak gong baten antzekoa dela, pentsaezina beti posible dela modu izugarrian oroitarazten diguna.

Ez gara hasiko hemen esaten ikusi genuela zer zetorren: ez dugu ezer ere ikusi. Komeni da, bestalde, nabarmentzea “gerra berriro datorrela” eta espezialistek idatzitako liburu askotan ez zela hitz bat esaten Errusiaz, zentratzen ziren Txinaren eta AEBen arteko tentsioan. Baina orain  gerra –urrutiko lurraldeak nola suntsitzen zituen ikustera ohituta geundena– gure bizimodu erosoaren atarira hurbiltzeak eragiten digun ikararen erdian, ez dago soberan arazoa ikuspegi ekologista batetik argitzen saiatzea.

Argi geratzen da Errusiaren apustua –edo behintzat bere gaurko liderrena–  ezin dela ulertu jokoan dauden baliabideak analizatu barik, dauden menpekotasunak eta klima-aldaketak ekarriko omen dituen ondorioenak. Errusia sekulako petrolio eta gas kopuruen jabe da, eta uste da hauek are eta gehiago ugarituko direla planetaren beroketarekin Artikoko itsasoko jelak urtuko direnean. Horregatik, bereak dira munduan hautemanik dauden bigarren petrolio erreserba handienak, Saudi Arabiaren ondotik. Errusiako petrolio ekoizpenaren beherakada ez bide da gertatuko 2030a arte. Hidrokarburozko altxor ezkutu hau dela medio, erabat horien menpeko dagoen munduan, Errusia bilakatu da bai Europaren eta bai Txinarentzako bazkide konplikatu baina nahitaezkoa.

Errusia bada laborantzako potentzia liderretakoa ere eta pentsatu behar du planetaren berotzearekin baliabide hau handituko duela, nahiz eta espezialisten artean eztabaida dagoen honetaz. Ukraina ere laboreen altxor garrantzitsua da eta hau ere badaukate jomugan errusiarrek beren inbasioarekin, Donbasseko ikatz eta bestelako meategiak bezala. Planetaren beroketaren ondorioek baldintzatuko duten etorkizun bati begira, adituen ustez munduko eskualde askotan [laborantzaren] etekinak murriztuko direnean, Errusiak harrotasunez erakuts dezake funtsezkoa den baliabide hori daukala. Azken finean, demografiaz gainbehera joan arren eta bere ekonomia AEBetakoen edo Txinakoaren aldean beheraka doan arren, Errusiak sekulako boterea dauka energietan eta laborantzan.

Europa menpeko izateko baldintzak europarrek berek eraiki dituzte

Izan ere, Europar Batasunako herrialdeek, energia-baliabide mugatuak eduki arren, ez dute lortu beren menpekotasuna murrizteko politikak abian jartzerik. Politika horiek badute izena: energia eta materiala aurreztea deitzen dira. Geopolitikaren argudioak alde batera utzirik ere, klima-aldaketa dela eta nahitaezkoak dira. Hala eta guztiz ere, nahiz eta IPCC-k edo hainbat adituk luzaz aldarrikatu duten politika horien beharra, Europar Batasuneko estatuen energia-kontsumoa ez da batere aldatu 1990etik: gaur oraindik 900 milioi tona petrolioren baliokidea da.

Eta Errusiak Europari ematen dionez behar duen petrolioaren %30 eta gasaren %40 inguru, europarrek eraiki dituzte beren menpekotasunaren oinarriak, eta ondorioz beren ahuldadearenak Kremlineko handikiak mahai gainean ukabilkada jotzen duenean. Maila txikiago batean, Europak nekazaritza ekologiko eta herrikoi bat ezartzeko daukan ezintasunak menpeko bilakatzen du kanpoko elikagai eta ongarriekiko.

Europak ez du lortu ere AEBen menpekotasun kultural eta militarretik askatzea. Bereziki, ezin izan du ez NATOtik irten eta ez NATO garatu, honen baliagarritasuna oso eztabaidagarria izan arren 1991n Sobiet Batasuna desagertu zenetik. Aldiz, kontinentearen bestelako antolaketa bat asmatu beharrean, NATOk bere horretan jarraitu du, paradoxa den arren Frantziak sendotuta, Sarkozyren agintaldian De Gaullek planteatutako independentzia-politika bazterturik.

Oraingo krisiaren sustraietako bat, Putini bere krimenak inondik ere barkatzen ez dizkiona, zera da: ez zela esan argi eta garbi Ukraina ez zela NATOren bazkide izango, nahiz eta politikari eta diplomatiko burutsuak, tartean Henry Kissingerrek berak, aspalditik ari ziren esaten Ukrainak ez zuela NATOn sartu behar. Otsailaren 24tik egoera aldatu da, bistakoa denez, baina Bertran Badie nazioarteko harremanetan adituak oroitarazi digunez, gaurkoa ulertzeko ezin ditugu ahaztu historia eta umiliazioak.

Azkenik, azpimarratu dezagun Putin jauna, munduan dagokion bidezko lekua lortu nahi duen Errusia eterno baten igarlea baino gehiago dela herri errusiarrari bere ondasunak kendu eta zergatan, paradisu fiskaletan eta Kosta Urdineko txaletetan pilatu duen oligarka bandaren liderra. Errusiako lehendakariak bere agintea oinarritu zuen Sobiet Batasuna zenaren arpilatzean, aliantza bat tarteko: batetik KGB bezalako egitura estatalak eta bestetik Sobiet Batasunaren porrotean azaldu ziren oligarkak. Duda barik, errazago egin ahal izango zioten aurre Putini baldin eta Mendebaldeko herrialdeek martxan jarri izan balute ihes fiskalaren kontrako borroka eraginkor bat.

Kontua da funtsean, modu diferentean izan arren, Europako herrialdeak eta AEB ere daudela beren aberastasunak –baita COVID pandemiarena bezalako krisi garaietan ere–  lotsagabeki pilatzen dituzten oligarken uztarripean. Eta horiek blokeatzen dituztela planetaren berotzeari aurre egiteko beharrezkoak diren aldaketak, elikatuz menpekotasun eta gatazka zikloak, gaurkoak bezala etorkizunekoak. Bai mundu mailako desberdintasunak eta bai –hazkunde ekonomikoaren obsesioz– nazioen artean baliabideak eskuratzeko dagoen lehia, horiek osatzen dute gerraz betetako etorkizun baten lurzorua. Oraindik goiz da Ukrainan jokatzen den drama zertan bilakatuko den ikusteko, baina hala eta guztiz ere funtsezkoa da oroitaraztea egoera ekologikoa ari dela nazioarteko politikaren jokoan kartak berriro nahasten.

Epe laburrean, baliteke krisiaren irtenbidea jendeagandik sortzea. Azpimarratzekoa da, dirudienez, Ukrainako jendea aurre egiten ari zaiola Errusiako armadaren zilindroari, azpimarragarria inbasioak ez dirudiela popularra Putinen herrialdean bertan, azpimarragarria mundu osoan bakearen aldeko manifestazioek –ehun mila igandean Berlinen– beren arbuioa adierazi diotela inbasioari. Ziurrenik goizegi da esateko herritarren matxinada honek aldatuko duen ala ez egoera militarra. Baina itxaropena ematen du, ea gerra honen ostean ere hautatzen ditugun gure menpekotasunak murrizteko politikak eta prestatzen garen benetako arerioari aurre egiteko: ez gure lagun urkoari, baizik eta klima-aldaketari eta ingurumenaren suntsiketari.

* Hervé Kempf Reporterre hedabidearen zuzendaria da. Otsailaren 28an, aldizkariaren editorial gisa argitaratu du hemen euskaratuta eskaintzen dugun "Remarques écologistes sur la guerre en Ukraine".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gerra
Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


Israelgo Defentsa ministroa kargugabetu du Netanyahuk, gerra kudeaketan dituzten “desadostasunengatik”

Israel Katz da Defentsa ministro berria, orain arte Atzerri ministro izandakoa. Erabakiak israeldarren kexua eragin du eta milaka dira karriketara atera. Israelgo Gobernuko oposizioko ordezkariek prentsaurreko bateratua eskainiko dute azaroaren 6 honetan. Bizkitartean, Israelen... [+]


2024-10-24 | Joseba Alvarez
Betaurrekoak alda ditzagun

“Proposamen ausart, integral eta prestuen tenorea etorri zaigu (…) Euskal Herria munduko altxamenduen artean sar dadin berriro”, bota zuen Hartzea Lopez Arana adiskideak ARGIA aldizkarian 2018ko uztailean argitaratu zuen “Oldartze eraginkor baten... [+]


Bakerik ez hibakushentzat

Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]


2024-10-01 | Mikel Aramendi
Itzuli gara Gerra Hotzeko errutinara: esaiozu misilez, uler dezan

Kontatu –ezta iradoki ere– ez digutenez, imajinatu egin beharko dugu. Gertatu, halatsu gertatuko zelako, gutxi gora behera.


Teknologia
Zoritxarrak

Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


2024-08-28 | ARGIA
Zisjordaniaren kontrako eraso militar handi bat hasi du Israelek eta “ebakuatzeko” eskatu die hango herritarrei

Bigarren Intifadaz geroztik ikusi gabeko eraso "antiterroristari" ekin dio Israelek Zisjordanian. Jenin, Tulkarm eta Tubas hiriak izan ditu jomuga drone, helikoptero eta batailoi militarren bidez, eta gutxienez bederatzi lagun hil ditu jadanik. Hainbat iturriren... [+]


2024-08-26 | Behe Banda
Barra Warroak |
Atzean geratu dira albistegiak

Haurra nintzenean, etxean ohitura zen arratsaldeko zortzietan egiten ari ginen hori albo batera utzi, telebista piztu eta ETB1eko albistegia ikustea. Hasieran sekulako amorrazioa sentitzen nuen gaueroko kate aldaketa bidegabe horien aurrean, eta gurasoei galdetzen nien ea nola... [+]


Eguneraketa berriak daude