“Ofizialtasuna ezinbestekoa da euskaldunok jasaten dugun bazterketa gainditzeko”

  • Larunbat honetan, maiatzaren 13an, Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du Iruñean euskara ofiziala izan dadin eskatzeko. Baluartetik aterako da 12:00etan. Joxerra Olano euskara irakaslea da, eta IKA euskaltegi sarearen ordezkaria Euskararen Nafar Kontseiluan eta Euskalgintzaren Kontseiluaren zuzendaritzan.


2023ko maiatzaren 12an - 10:01
Azken eguneraketa: 2023-05-13 18:48
Argazkia: Joseba Zabalza

Euskararen Nafar Kontseiluak onartu zuen ofizialtasunaren agiria iazko irailean. Nola joan da kanpaina?

Berez, kanpaina IKA euskaltegiak abiarazi zuen, eta adierazpena Euskararen Nafar Kontseiluak onartu ondoren. Hori organo instituzionala da, eta bere osaera Nafarroako argazki bat dat. Horregatik, garrantzitsua da azpimarratzea ofizialtasunari buruz eraman zen agiria kontrako botorik gabe onartu zela. Idazkian eskatzen zaio Nafarroako Gobernuari egungo Euskararen Legea aldatu dezan, euskara Nafarroa osoan ofizial izan dadin; euskaldunon eskubideak, erdaldunenak bezala, errespeta daitezen, hori guztia herritar guztientzat onuragarri izango dela kontuan hartuta.

Ondoren, irailean bertan, ekin genion ofizialtasunaren kanpainari, eta abenduan Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin zuen agiriarekin. Dagoeneko, Nafarroako 220 bat elkartek atxikimendua eman diote agiriari. 300 bat elkartera eraman dugu eta ezezkoak ere izan dira, baina gaia mahaiaren gainean jartzea lortu dugu. Larunbateko manifestazioa Euskal Herrian Euskarazek deitu du, eta IKAk, besteak beste, babesten du.

Zergatik orain kanpaina hau?

Kanpaina baino gehiago guretzat dinamika da. Atxikimenduak biltzen jarraituko dugu; hauteskunde kanpainan kontseiluko idazkaritza alderdi politikoekin bilduko da, gaiaz zer iritzi duten jakiteko. Ofizialtasunaren gaia mahaiaren gainean jarri behar delako. Azken zortzi urte hauetan agerian gelditu da Euskararen Legea zenbatetan den muga hainbat erabaki hartzerako garaian. Esate baterako, administrazioan euskararen erabilera arautzen duen foru dekretuan.

Bestetik, eskubidea dugulako geure herrian zerbitzu guztiak geure hizkuntzan jasotzeko. Legea 1986an onartu zenean, legelariaren asmoa zen egoera soziolinguistikoa aldatu ahala, legea ere errealitate horretara egokitzea. Ofizialtasuna ezinbestekoa da euskaldunok jasaten dugun bazterketa gainditzeko. Horrez gain, horrek jendeak euskara ikasteko bidea ere erraztuko luke.

Hainbatetan ateratzen den gaia: euskara Nafarroa osoan ofiziala balitz, administrazioak berdin jokatu beharko luke Elizondon edo Tuteran?

Administrazioak bermatu beharko luke bere zerbitzuak euskaraz jasotzea lurralde osoan. Baina badakigu hori prozesu bat dela, pixkanaka gauzatzen dena. Ofizialtasunarekin, bide hori egiteko aukera izango genuke. Euskal Autonomia Erkidegoan badugu egoera horren ispilu bat. 1982an Arabako Errioxan euskarak zuen egoera soziolinguistikoa gaur egun Erriberan dagoena baino askoz okerragoa zen, eta egin zen bide hori.

Zein esperantza duzue? Orain arte ez da gehiengo parlamentariorik egon hori aurrera ateratzeko. Eta epe laburrean ere ez da ikusten.

Beno, aldaketa batzuk izaten ari dira, eta adibidez, Nafarroa Zurekin koalizioa ofizialtasunaren alde agertu da. Aipatzen da legebiltzarraren gehiengoa behar dela ofizialtasuna aurrera ateratzeko, baina guk egin ditugun kontsulten arabera, Euskararen Legean oinarrituta, gobernuak berak dekretu bidez jo lezake euskara ofizial gisa Nafarroako eremu osoan. Horrek ez luke legearen berme juridikorik, baina tira, bide bat da. 2015-2019ra bitartean legebiltzarrean ez zegoen UPNren eta PSNren beharrik gehiengoa izateko, baina orduan ere euskara ez zuten ofizial egin Nafarroa osoan.

Sumatzen da Nafarroako euskalgintzako sektore batzuk nekatuta daudela gaiarekin. Pareta baten kontra indarra xahutzeak ez duela merezi irizten dio hainbatek, gutxienez beste indar korrelazio bat izan arte. Nola ikusten duzue?

Argudio bitxia iruditzen zait, beste hainbat borrokatan erabili izan bagenu ea nola geundekeen orain. Nekagarria dela? Jakina, baina benetan etsigarria izan da azken zortzi urteetan Nafarroako Gobernuak euskararekiko egin duen politika, edo alderdi politikoen lehentasunetan euskara non dagoen ikustea.

Horrez gain, badira diskurtso etsigarriak, baita euskalgintzaren eremuan ere. Esate baterako, adostasunaren diskurtso hori... adostasuna lortu behar dugu euskara desagertuko balitz poztuko liratekeen horiekin? Iruditzen zait menderatzailearekin adeitasunez jokatzeak ez duela inoiz jarrera aldaketarik ekarri, eta sarri ikusi dugu jarrera horietatik alderdi batzuk ez direla milimetro bat ere mugitu haien posizioetatik. PSNren adibidea argigarria da. Zerbait lortu nahi denean, horma beti dago hor, eta kontua da horma hori pitzatzen asmatzea, eta ahalegintzea, bai horretan, bai beste hainbat alorretan ere.

Ofizialtasunak euskaldun ez diren herritarrei beldurra ematen diela argudiatzen dute aurkako jarreretatik –adibidez UPNk eta PSNk–, eta batez ere lana lortzeari dagokionez.

Funtzionario izateko balizko eskubidearekin lotzen dute hori. Administrazioko lanposturen bati euskara eskakizuna jartzen bazaio, herritarren berdintasuna urratzen dela diote. Beldur horiek, gainera, modu arduragabean bideratu dituzte. Niri burura etortzen zait esaten denean “etorkinak hona etorri dira guri lana kentzera”. Antzerakoa da. Jakina, gezurra da. Administrazioa zerbitzu egokia emateko dago, lanpostuen ezaugarriak erabakitzen ditu, eta horien artean hizkuntza beste bat gehiago da. Kataluniako helegite bati erantzunez, Auzitegi Konstituzionalak ere argi utzi zuen: lanpostu publiko bat eskuratzeko betekizunen artean hizkuntza ezin da ezaugarri berezitzat hartu, bat gehiago da, eta horregatik ez da inor baztertzen.

Aurkako argudio gisa aipatzen dute, halaber, egoera soziolinguistikoarena, hau da, toki batzuetan ez dagoela euskararen eskaerarik, baina bistan da, egoera soziolinguistikoak aldatu egiten dira, bestela ez ginateke egongo gauden egoeran. Eta gutxienez ezkerreko alderdietan, errealitatea aldatzea izaten da helburuetako bat.

Azkenik, euskara inposatzen den diskurtsoa dago, iraingarria, lotsagarria eta arduragabea. Oso argi dago zein hizkuntza inposatzen den, eta nola, hor dago PAI Ingelesa Ikasteko Programa eredu bihurtu nahia, adibidez.

Eta hauteskunde ondorenean zer?

Eltzea sutan probatzen da. Ikusiko dugu zenbaterainoko garrantzia ematen dioten ofizialtasunaren aldeko alderdiek gaiari edozein gobernu babesteko garaian.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
2024-12-13 | ARGIA
Euskarabideak 13,4 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean, iaz baino %9,7 gehiago

Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.


Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna bermatzeko lege aldaketak egitea eskatu die Kontseiluak alderdiei

Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.


2024-12-12 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko murgiltze eredua duten haur eskolak ipintzeko eskatu diote udalari

Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.


2024-11-26 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak galdegiteko manifestaldia egingo dute abenduaren 11n

“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-10-22 | Julene Flamarique
Antzinaroko euskaraz idatzita egon litekeen inskripzioa aurkitu dute Lantzeko meategi batean

“Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


2024-08-29 | ARGIA
Hezitzaile lanpostuetarako euskarazko eta gaztelaniazko azterketak ordu berean, Barañainen

Barañaingo EH Bilduk salatu du Barañaingo Udalak haur eskoletarako hezitzaileen deialdian euskarazko eta gaztelaniazko azterketak egun eta ordu berean jarri dituela, eta hala, hautagaiak hizkuntza bat aukeratzera behartzen dituela.

 

 


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Barañaingo Alaitz BHIk Batxilergoko D ereduko bigarren lerroa izanen du datorren ikasturtean

Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.


Eguneraketa berriak daude