Ofiziala da: AEBek eta Erresuma Batuak presio egin zioten Ukrainari ez zezan Errusiarekin bakerik sinatu

  • Gauza jakina zen 2022ko apirilean Ukrainak uko egin ziola bake ituna sinatzeari Errusiarekin. Putinek Afrikako delegazioaren aurrean erakutsi zuen Istanbulen proposatutako bake hitzarmena, 18 artikuluz osatua. Gudak jarraitu du, eta orain Mendebaldeko herrialdeak Ukrainari presio egiten ari dira bakea sina dezan Errusiarekin, artikulu honetan jorratu genuenez.

David Arakhamiak Ukrainako telebistan azalpenak eman ditu.

2023ko azaroaren 27an - 11:34
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aurretik ere bateko eta besteko diplomatikoek adierazia zuten publikoki Mendebaldeak presio egin ziola Ukrainari itun hura sina ez zezan. Berrikuntza zera da, azaro amaiera honetan Ukrainako ofizialak ere hasi direla bake negoziazio haietan zer gertatu zen publikoki kontatzen.

David Arakhamia Ukrainako delegazioko buru izan zen Bielorrusian eta Turkian egindako bake elkarrizketetan, eta Ukrainako 1+1 telebista katean elkarrizketatu dute. Zelenskyren alderdiko legebiltzarreko burua da egun. Berak dio Errusiak guda amaitzea proposatu zuela Ukrainak neutraltasuna mantentzen bazuen, eta hori zela negoziazioetako puntu nagusia.

Ondorengoa dio, hitzez hitz:

“Errusiak azken momentura arte espero zuen lortuko zuela guk neutraltasuna onartuko genuen dokumentua adostea. Hori zen beretzat punturik garrantzitsuena. Guda amaitzeko prest zeuden hori onartzen bagenuen –bere garaian Finlandiak egin zuen bezala–, neutraltasuna, eta gure konpromisoa ez ginela NATOn sartuko. Hori zen puntu garrantzitsuena. Gainontzeko guztia erretorika hutsa zen desnazifikazioaz, errusiar hiztunez...”.

Kazetariak galdetzen dio ea Ukrainak zergatik ez zuen onartu puntu hori. Hemen bere erantzuna:

“Lehenik eta behin, Konstituzioa aldatu beharko genukeen, NATOn sartu nahi dugula bertan jasoa baitago. Bigarrenik, ez ginen errusiarrez fio. Hori bakarrik egin ahal izango genukeen segurtasun berme batzuekin. Ezin genuen zerbait sinatu, hortik atera, denak erlaxatu, eta beraiek [gu inbaditu] oraindik eta prestatuago (...) . Azkenik, Istanbuletik itzuli ginenean, Boris Johnson etorri zen Kievera eta esan zigun: ez dugu ezer sinatuko haiekin, egin dezagun gerra”.

David Arakhamia Ukrainako delegazioko burua izan zen bake elkarrizketetan.

Honek agerian uzten du berriro ere Mendebaldeko herrialdeek guda honetan izan duten ardura.  Ehunka milaka ukrainar hil ditu Errusiak frontean, AEBek eta Europar Batasunak Errusia “ahuldu” nahi zutelako, AEBetako Defentsa idazkariak 2022ko apirilean esan zuen moduan. Orain, 20 hilabete geroago, Mendebaldea presio egiten ari zaio Ukrainari onar dezan lehen ez sinatzea gomendatu zion hitzarmena, ezin dutelako irabaziko ez duten guda bat denboran luze mantendu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
NATOk gogor egin du Txina eta Errusiaren kontra, 75. urteurreneko goi-bileran

Sortu zela 75. urteurrenean egindako gailurrean, Aliantza Atlantikoak Txinaren kontrako mezua gogortu du eta herrialde asiarrari egotzi dio Errusia laguntzea Ukrainako gerran. Kievi laguntza gehiago emateko konpromisoa adierazi dute NATOko 32 kideek eta Europako herrialdeek... [+]


2024-07-09 | Mikel Aramendi
Hungariako lehen ministro Viktor Orbanek badarabil plan zehatzen bat buruan

Europar Batasunaren txandakako presidentetza beretu eta astebeteren buruan Viktor Orban hungariar lehen ministroak egin duen ezusteko blitz-ak azalpen serioa eskatzen du. Gaiaren neurrikoa.


Ukrainaren “lurralde batasuna” lehenetsi behar dela esan dute nazioarteko goi bileran, adostasunik gabe

Bakearen goi bilera deiturikoan, Suitzako Bürgenstock hirian, Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik hitzordua baliatu du presio diplomatikoa egiteko Errusiari eta fokua, atzera ere, Israel-Palestinatik Europako ekialdera eramateko.


Ukrainak EBko armamentuarekin Errusiako lurraldeari eraso egitea babestu du Borrellek

EBko atzerri- eta segurtasun-politika arloko ordezkari Josep Borrellen hitzak azken asteotako eskalatzea elikatzera datoz. Azkenaldian Mendebaldeko hainbat agintarik egin dituzte adierazpenak zentzu berean. Errusiak iragan astean ohartarazi zuen Ukrainari beren armamentua... [+]


Zer dira Mendebaldearen mehatxuei erantzuteko Errusiak erabiltzekoak dituen arma nuklear taktikoak?

Urrats berri horren berri eman du Errusiako Defentsa ministerioak maiatzaren 21ean, zehaztuz "Mendebaldeko arduradun batzuen mehatxuei" bideraturiko erantzuna dela. Oraingoz, arma nuklear taktikoak ez dira inoiz erabiliak izan, hain zuzen, suntsiketa gaitasun... [+]


2024-04-24 | Axier Lopez
Propagandarako tresna berria Ukrainan

Ukrainako gerraren benetako izar bihurtu dira droneak, baina ez hainbeste ohiko gudu-zelaian, baizik eta gudari ere badagokion baina oso bestelakoa den eremu batean: gerra-propaganda. Moskuk eta Kievek erabiltzen dituzte tripulaziorik gabeko hegazkinek grabatutako bideoak beren... [+]


2024-04-24 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Pablo Gonzalez “berehala” askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


Babes gutxi jaso du NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko Macronen planteamenduak

Ukrainari buruzko nazioarteko bilera burutu zuten otsailaren 26an hogei bat estatuburuk eta horren berri emateko prentsaurrekoan bota du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko planteamendua.


Zelenski: "Ukrainako 31.000 eta Errusiako 409.820 soldadu hil dira gerran”

Gerran hil diren ukraniarren inguruan Errusiak emandako datuak ezeztatu ditu Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak. Laguntza militarra ematen jarraitzeko eskatu die AEBei.


2024-02-23 | Gedar
Errusiari zigor gehiago ezarriko dizkio Europar Batasunak

Ukrainako gerra hasi zenetik bi urte betetzear direnean, Errusiaren kontrako hamahirugarren zigor-sorta adostu du Europar Batasunak. Orain arteko zabalenetakoa da, eta aurrenekoz barne hartzen ditu Txinako enpresak ere.


Ukrainako gerrak bi urte
Errusiaren eta NATOren arteko gerra Ukrainaren lepotik

Bi urte bete dira Errusiako armadak Ukrainan inbasioa hasi zuela. Egun hori baino lehenago, 2014ko estatu kolpean eta ondoren hasitako gerra zibilean 3.500 zibil inguruk bizitza galdu zuten; horiei gehitu behar zaizkie Nazio Batuen Erakundeak (NBE) azken bi urteotan zenbatu... [+]


Eguneraketa berriak daude