OEITeko medikuen agiri berria: “Erraustegi ondoan bizitzeagatik dioxina-maila altuak odolean”

  • Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea (OEIT), hondakinen errausketak osasunean duen eraginaz diharduten mundu mailako ikerketa ezberdinen datu kezkagarriak plazaratzen dabil astero, sare sozialen bidez. Azken hamabostaldian beste bi ikerketako datuak plazaratu ditu.

"Dioxinarik Ez", Greenpeaceren aldarria erraustegi baten aurkako mobilizazio batean. (Argazkia: Ecowatch)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 07an - 10:58

Batetik, Italiako “Mortality and morbidity in a population exposed to multiple sources of air pollution: A retrospective cohort study using air dispersion models” ikerketako datuak dakartza.

“Kohorte azterketa erretrospektibo honetan 7 kilometroko erradio batean kutsadura-iturri ezberdinek daukaten inpaktua aztertzen da. Hiri-hondakinen errausketari dagokionez, beste emaitzen artean dio, pankreako minbiziagatiko hilkortasuna %40-70 handitzen dela bi sexuetan”.

Astearte honetan berriz (otsailak 5), Frantziako “Increased risk of non-Hodgkin lymphoma and serum organochlorine concentrations among neighbors of a municipal solid waste incinerator” ikerketatik jasotako data plazaratu ditu OEIT-k. “Ikerketa honetan erraustegietatik gertu bizi diren pertsonen odol-analisietan dioxina-maila altuak aurkitzen dituzte eta linfoma ez-Hodgkin minbiziarekin asoziazioa ere bai”.

AURREKO ASTEEETAKO DATUAK, iturria: “Ranzi A, 2011 ITALIA Mortality and morbidity amon people living close to incinerators: a cohort study based on dispersion modeling for exposure assessment” “Azterketa honetan diote gizonezkoen pleurako minbiziagatiko heriotzak hirukoiztu egiten direla eta maskuriko minbizi kasuak %76 gehitzen direla. Halaber, gizonezkoetan pleurako minbiziaren intzidentzia %200 handitzen da eta emakumezkoetan bularreko minbiziaren intzidentzia %15 handitzen da”. 

Minbizi eta sortzetiko malformazio kasuak gorantz erraustegietatik hurbil, OEIT-k kaleraturiko azken datuen arabera

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak hondakinen errausketak gure osasunean izan dezakeen eraginari buruz, mundu mailan argitara emandako ikerketen datuak plazaratzen segitzen du sare sozialen bidez. Aste honetakoan, “Porta D, 2009 Systematic review of epidemiological studies on health effects associated with  management of solid waste” ikerketako datuak dakartza. Datu kezkagarriak, beste behin.

“Kutsadura-iturri ezberdinek duten eraginari buruzko berrikuspen sistematikoa da. Hondakinen errausketari dagokionez, txostenak dio, 3 kilometroko esposizio-erradio batean minbizien kasuak orotara %3 gehitzen direla eta 10 kilometroko erradio batean, sortzetiko malformazioen kasuak %6-220 gehitzen direla”. 

AURREKO ARTIKULUAK:

Minbizi eta sortzetiko malformazio kasuak gorantz erraustegietatik hurbil, OEIT-n azken datuen arabera

Abortuen %45eko gorakadaz ohartarazten duen azterlana plazaratu du Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak

Azterlan ezberdinen datuak plazaratuko ditu astero, Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketa
2023-09-08 | ARGIA
Errausketaren aurkako giza katea antolatu dute Kontxako estropaden egunean

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-04-24 | Zero Zabor
Paris hiriburuko oilategietako arrautzak ez jatea gomendatu dute agintariek, dioxina, furano eta PCBz kutsatuta daudelako

Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]


2023-02-27 | Zero Zabor
PFAS toxikoak kontrolik gabe hedatzen ari direla eta, Europako Batzordeak horien arautzeari ekin dio

Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]


2022-09-08 | Zero Zabor
Igandean Kontxako hondartzan protesta eginen dute Zubietako eta Bergarako erraustegien kontra

Errausketaren Aurkako Mugimenduak dei egin die Gipuzkoako herritarrei hondakinen errausketaren aurka mobilizatzera Donostian irailaren 11n, estropadak jokatzen diren ordu berean. Urteak daramatzate EAMeko militanteek bere protesta azaltzen Zubietan eraikitako erraustegiaren... [+]


2022-06-20 | ARGIA
Bergaran Larramendiko erraustegiaren kontrako mobilizazio jendetsua

Larramendiko Arnasa taldeak deituta, lagun ugari bildu du Valogreen enpresak Bergaran eraiki nahi duen erraustegiaren aurkako manifestazioak, igande eguerdian. Jaurlaritzaren jarrera salatu dute.


2022-04-26 | Zero Zabor
Zabalgarbi erraustegiak 17 milioi irabazi ditu dirulaguntzetan, hondakinak benetan ez balorizatu arren

Iraunkortasun ekologikoa, gizarte eta ingurumen-krisiak eta klima aldaketak Euskal Herrian dauzkan ezaugarriak ikertzen dituen Ekopol elkarteak analizatu du Bizkaiko Zabalgarbi erraustegiak 2020an egindako jardunaren emaitza. Ondorio larriena zera da: Europako agintaritzak... [+]


2022-04-20 | Zero Zabor
Bartzelonako erraustegiari fiskaltzak salaketa sartu dio, ingurumen araudia urratzeagatik

2018an Airenet plataformako herritarrek auzitegian jakinarazi zituzten Bartzelona eta inguruko metropoliko hondakinak erretzen dituen Sant Adriá de Besòseko erraustegiak legea urratzen duela behin eta berriro. Horren ikerketaren haritik tiraka, orain fiskaltzak... [+]


2022-01-31 | Zero Zabor
Kutsadura toxiko handia detektatu du ikerketa batek Espainia, Txekia eta Lituaniako hiru erraustegiren inguruan

Zero Waste Europe-k (ZWE) Espainia, Txekia eta Lituaniako hiru erraustegiri buruz argitaratu duen ikerketa berri batek egiaztatu du instalazio horien inguruetan kutsadura maila handia dagoela, eta hori arriskutsua litzateke ingurumenerako eta gertu bizi diren pertsonen... [+]


2021-12-23 | ARGIA
Jaurlaritzak Zumarragan erraustegi bat eraiki nahi duela salatu du ELAk

Zumarragan 2023 amaierarako eraiki nahi duten plastikoak tratatzeko plantan pirolisia erabiliko da olioa lortzeko (takoil), eta olio hori plastiko berria eta erregaiak egiteko erabiliko da. "Hondakin solidoak errez erregaia sortzen du, eta Europar Batasunaren beraren... [+]


Bergarako erraustegi proiektuaren erruz, 200 langileko kooperatiba bat herritik joan dela salatu du Udalak

Bergarako Udalaren webgunean irakur daiteke albistea izenburu honekin: 200 langileko kooperatiba batek Bergaratik joatea erabaki du Valogreene-k bertan ezarri nahi duelako hondakinen planta. "Paper-industriaren hondakinen tratamendurako planta Bergaran ezarri aurretik,... [+]


2021-11-24 | Leire Artola Arin
Bergarako erraustegi proiektuaren mahai-inguruak kezka handiagoa piztu du herritarrengan

Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Greene enpresari aurpegiratu dio “gezurretan” aritzea eta herritarrei “datuak ezkutatzea”; hondakinak pirolisi bidez tratatzearen kalteez ohartarazi du. Proiektuaren arduradunek, ordea, plantaren... [+]


2021-11-04 | Zero Zabor
Bergaran elkarretaratzea deitu dute erraustegi asmoaren kontra

Ekologistak Martxan mugimenduak elkarretaratzea deitu du Bergaran azaroaren 4 iluntzerako, herri horretan paper fabriketako hondakinak gasifikazioz tratatzeko eraiki nahi duten plantaren kontra. Talde ekologista hori izan da Larramendi industrialdean eraiki nahi duten hondakin... [+]


Bergarako planta berria
Zuk diozu pirolisia, nik diot erraustegia

Bergaran paper lantegien hondakinak tratatzeko planta bat eraiki nahi dutela iragarri du Alacanteko Greene Waste to Energy S.L enpresak, Euskadiko Paperaren Klusterrak sustaturik.


Eguneraketa berriak daude