Uko egin diote EH Bilduko hautagai izateari odol delituak egotzita zigortutako zazpi ETAko kide ohik

  • Azken egunetan koalizio independentistako hautes zerrendako 44 kideren inguruan polemika piztu dute Covitek eta zenbait hedabidek, eta kanpainako gai nagusietakoa bihurtu dute. “Interes partidistak” salatu dituzte zazpi hautagaiek, astearte goizean argitaratutako gutunean. Auzitegi Nazionalak kondenatutakoak dira, odol delituak tarteko, eta zazpiek jakinarazi dute hautagaitza baztertuko dutela, elkarbizitzan eta bakean laguntzeko. EH Bilduk txalotu egin du erabakia prentsaurrekoan.


2023ko maiatzaren 16an - 10:23
Azken eguneraketa: 14:23
Elkarbizitzaren eta bakearen eraikuntzan laguntzeko hartu dute erabakia, Urriaren Hemezortziko Adierazpenarekin bat eginda. / Argazkia: EH Bildu.

Espainiako Auzitegi Nazionalak odol delituak leporatuta zigortutako ETAko zazpi kide ohik EH Bilduko zerrendetatik ateratzeko hautua egin dute, eta ez dira zinegotzi izango datozen maiatzaren 28ko hauteskundeetan. Hala jakinarazi dute Naiz-i igorritako Gure konpromisoa izeneko gutunean, astearte goizean: “Gure hautagaitzak baztertuko ditugu, ahal den neurrian, eta ziurtatuko dugu inola ere ez dugula zinegotzi kargurik hartuko”. Sinatzaileak ondorengoak dira: Jose Antonio Torre Altonaga, Asier Uribarri Benito, Lander Maruri Basagoiti, Begoña Uzkudun Etxenagusia, Jose Ramón Rojo González, Juan Carlos Arriaga Martínez eta Agustín Muiños Díaz.

Ezker koalizioko hautagaien erantzuna azken egunetako polemikaren harira etorri da. Covite Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak salatu zuen EH Bilduko zerrendetan zeuden 44 hautagai iraganean kondenatuak izan zirela ETAko kide izatea egotzita, eta erreakzio andana eragin zuen salaketak. Espainiako eskuina EH Bildu legez kanpo uzteko eskatzera ere iritsi da.

“44 hautagai aipatu dituzte eta gehienak zigortu zituzten ‘dena ETA da’ estrategiaren baitan. Soilik politikoak ziren ekintzak jazarri zituzten, eta herritar askori eskubide zibil eta politikoak urratu zizkieten”. Salatu dute gutxiengo printzipio demokratikoen aurkakoa izango litzatekeela orain eskubide horiek zapaltzen jarraitzea.

Dena dela, asteartean pauso bat atzera eman duten zazpi hautagaien kasua desberdina dela zehaztu dute Naizeko idatzian; “kondenatu gintuzten arrazoiak direla eta”, alegia, odol delituak egotzita zigortu zituelako Auzitegi Nazionalak: “Ez dugu gure iraganeko militantzia ukatuko orain, ezta horrekin batera onartzen dugun ardura ere”. Zerrendetatik erretiratzea erabaki dute, bakearen eta elkarbizitzaren eraikutzan laguntzeko: “Gure herrietako zerrenden osaera garrantzi handiko kontua bilakatu da, eta horrek, arrazoi ezberdinengatik, gure hautagaitzak erretiratzera behartzen gaitu”.

Berretsi dute Urriaren Hemezortziko Adierazpenarekin bat egiten dutela eta ezker abertzalearen estrategia aldaketan hasieratik parte hartu dutela: “Onartzen dugu bide soilik politiko eta demokratikoaren alde egiteko hautu argia”. ETAko biktimei zuzendu zatzaizkie gutunean, erabaki honekin jasan dutena baino gehiago ez jasateko konpromisoa hartzen dutela esanez.

Agerraldia egin du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak 12:00etan, Mahai Politikoko kideek lagunduta, Donostiako egoitzan, eta txalotu egin du erabakia: "Elkarbizitzarako konpromisoaren zentzuan, zalantzarik gabeko keinua da".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2023
Udal hauteskundeetan “iruzur saiakera zantzuak” salatu ditu Donostiako EH Bilduk

Ekialdeko Barrutiko batzarraren eraketan antzeman du irregulartasuna, lau hautesmahai kontaketatik kanpo utzi baitira.


Analisia
Etsaien artean, lagunena

EH Bildu lehen indarra izan den herrietan, eta PPk edo PSNk alkatetza kentzeko aukerarik zuten kasuetan, alderdi espainolistek haien bitartekoak jarri dituzte hori egiteko. PSNk erraztu egin du UPNren alkatetza, esaterako Iruñean, boto zuria emanda. PPk, berriz, EAJ... [+]


Udal osaketen analisia
Turismotik babesteko aldaketa politikoa dator euskal kostalde osoan zehar

Sopela, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Pasaia edo Hondarribia bezalako kostako herrietan EAJ alkatetzatik kanpo geratu da, turismo masifikatuaren aurkako programekin aurkeztu diren ezkerreko alderdi eta herri plataformen emaitzei esker.


Unai Hualde da berriz Nafarroako Legebiltzarreko lehendakaria

Ostiral honetan eratu da Nafarroako Legebiltzarra eta Geroa Baiko Unai Hualde izendatu dute Legebiltzarreko Mahaiko presidente PSN, EH Bildu eta Zurekin-eko botoekin. Aurreko legealdian ere bera izan da legebiltzarreko lehendakaria.


Bastidako alkategaiak dimisioa eman du Araba Buru Batzarrak ez diolako utzi hautagaitza aurkezten

Eduardo Barinagak uko egin dio zinegotzi akta jasotzeari, ABBk emandako aginduarekin bat ez datorrelako. EAJk hautagaitza aurkeztu ezean, PPk lortuko du alkatetza Arabar Errioxako herrian. Hori da PPk jarritako baldintzetako bat Gasteizen EH Bildu alboratu eta PSE-EAJ gobernu... [+]


Aulki dantza hasi da: zein dira larunbatean udalak osatzeko alderdien arteko azken mugimenduak?

Larunbat honetan Hego Euskal Herriko udalak osatuko dira, maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren. Udalerri batzuetan ez dago zalantzarik zeinek hartuko duen aginte makila, baina beste batzuetan indar orekak ez daude garbi eta alderdiek mugimenduak hasi dituzte hautagaiak... [+]


2023-06-14 | ARGIA
Voxen zerrendetan joandako PPko zinegotziaren babesa behar du EAJk Kuartangon alkatetza kentzeko EH Bilduri

EH Bilduk irabazi ditu Kuartangoko Udalerako hauteskundeak, baina EAJrentzat izango da alkatetza, PPrekin hitzartua baitu. PPtik hautatu zuten zinegotziak, baina, postuari uko egin dio arrazoi pertsonalengatik, eta bere ordezkoa –PPko zerrendan bigarrena– Juan Pablo... [+]


2023-06-13 | David Bou
Erreakzioa

Udal hauteskundeak pasa eta astebetera, badirudi prest gaudela aztertzeko hauteskunde berri hauek utzi dituzten emaitzak, datozen lau urteetan udalerrien politika instituzionala markatuko dutenak. Azterketa posible guztietatik kezkagarriena, zalantzarik gabe, Herrialde... [+]


Demokraziaren festa

Hauteskundeetara deituak izan dira azken egunotan espainiar hiritarrak, juntetxe, parlamentu edota udaletxeetako partaideak hautatzera, erakunde horiek berriztatzera, eta hor ari dira orain guztiak, analisietan, kalkuluetan, noren esku eroriko boterea, norekin lortuko aliantzak,... [+]


EAJk eta PSEk akordioa itxi dute “ahal den leku guztietan” instituzioak beren artean banatzeko

EAJ eta PSE-EE alderdiek gobernagarritasun ituna berretsi dute. Horrela, akordioari esker EH Bildu lehen indar geratu den leku ugaritan elkarrekin gobernatzeko aukera izango dute. Gasteizko Udalean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta beste hainbat udaletan, beraz, egoera argitzen... [+]


ANALISIA
Koldo Martinez Iruñeko alkate?

Gobernagarritasunerako hainbat aukera utzi dute iragan igandeko hauteskundeek Nafarroan, baina haien osaketarako bidea korapilatsua da, eta Espainiako hauteskunde orokorrak uztailaren 23ra aurreratzeak are eta gehiago korapilatu du prozesua.


EH Bilduk ez du Iruñeko alkatetzatik kanpo utziko duen “hirugarren biderik” onartuko

Hautesleen % 27 ordezkatzen dute eta “hiriko lehen indar aurrerakoia” izanik ordezkaritza printzipio demokratikoari helduko diotela adierazi du Iruñeko EH Bilduko alkategai Joseba Asironek.


2023-05-31 | Aingeru Epaltza
Boto eskea, zortzi hizkuntzatan

Sua eta mina piztu dizkigu PSNren hauteskunde kartel eleaniztunak. "Barrenak behar dira Nafarroan 2023. urtean botoa zortzi hizkuntzatan eskatzeko, euskara baztertuta. Putakumeak. Urdeak. Ezta itxura egiteko ere".

Halako purrustadak irakurri dira egun hauetan Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude