Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du Turkiako Gobernuak. Bertan, PPK-ko buruzagi kurdua ikus daiteke DEM alderdi ezkertiarreko zazpi goi kargudunekin, honek esku artean adierazpen bat duela. Turkiako CNNk zabaldu duen Öçalanen adierazpenean, honek eskatu dio PKKri bere burua disolba dezan.
DEM alderdiak Istanbuleko hotel batean PKKren sortzaileetako Abdullah Öçalanen adierazpena irakurri du. Asteazkenean iragarri zenetik, ikusmina handia izan da eta Ipar Kurdistango herri askotan pantaila handiak jarri dituzte. DEMek jakinarazi du bere delegazio bat Imrali espetxean izan dela ostegunean hirugarren aldiz eta Öçalanen adierazpen bat irakurri dute. Aldarriaren egiazkotasuna bermatzeko, argazki bat ere publiko egin dute, non ikus daitezkeen DEM alderdiko ordezkaritza eta lau preso politiko kurdu, horien artean Abdullah Öçalan, erdigunean, adierazpen bat irakurtzen.
"Indarrez desagerraraztea lortu ez duten edozein komunitate edo alderdi modernok egin ohi duen bezala, kongresua deitu eta hartu zuen erabakiak: talde guztiek armak albo batera utzi behar dituzte eta PKK-k bere burua disolbatu behar du", esan du Öçalanek ostegunean publiko egin den adierazpenaren amaieran.
"Gizarte demokratiko baten beharra eztabaidaezina da. PKK-k, [Turkiako] Errepublikako insurgentzia eta mugimendu armatu handi eta luzeenak, oinarri soziala eta babesa aurkitu zituen batez ere politika demokratikoaren bideak itxita zeudelako", adierazi du. Egoera hori aldatu dela eta armak uzteko baldintzak badaudela dio buruzagi historikoak.
Kurdistango Rudaw agentziak nabarmendu duenez, azken hilabeteetan DEM alderdia Ankara eta PKKren artean bake elkarrizketak bultzatzen saiatu da. Turkiako agintariei adierazi zieten Öçalanek gaur publiko egin duen mezua eta Turkiako AKP alderditik erantzun zioten "erakunde terrorista horrek bere burua disolbatu behar duela eta armak entregatu" behar zituela. Eskuin muturreko alderdiko buruak urrian Öçalan gonbidatu zuen Turkiako Legebiltzarrean parte hartzera eta taldearen disoluzioa aldarrikatzera.
Öçalanek eta Turkiako Gobernuak joan den urte amaieran abiatu zituzten bake negoziazioak eta Turkiako eskuin muturreko alderdiko buru Devlet Bahcelik eman zuen horren berri zenbait eskaintza egitearekin batera.
“Bahceli jaunak eginiko gonbidapenak, presidente jaunak [Erdoganek] eginikoak, eta beste alderdien aldetik jasotako erantzun positiboek sortu dute giro hori, zeinaren testuinguruan nik gaur eskatzen dudan armak jaisteko eta eskaera honen ardura historikoa nire gain hartzen dut", adierazi du Öçalanek.
Jarrera aldaketa hau etorri da Erdoganek DEM behar duenean, konstituzioan erreforma bat egiteko, La Vanguardiak gogorarazi duenez. DEMek bere aldetik presio egiten jarraitzen du Turkiako Gobernuak errespeta ditzan kurduen eskubideak. Kurduak Turkiako herritarren %20 dira.
Lurrikara geopolitiko bat astintzen ari da Ekialde Hurbileko mapa. Anabasaren erdian, Abdullah Öcalanen bakerako azken deiak mahai gainean jarri du eskualdeko gatazka armatu zaharrena. Ez, aurrekariek ez diote bide ematen itxaropenari, eta historiaren trena inoiz baino... [+]
SDF kurduek gidatutako koalizioak eta Siriako Gobernuak su-etena adostu dute. SDFk Siria ekialdeko eta ipar-ekialdeko eremu zabala kontrolatzen du egun, eta hitzarmenak jaso duenez, gobernuaren esku geratuko da orain.
Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.
Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.
Urtebete eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diote PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aldeko "propaganda2 egitea leporatuta. Canözerrek hamar urte daramatza kazetari lanetan. Tarte horretan sei bider aldiz miatu du bere etxea Turkiako Poliziak, bost aldiz atxilotu... [+]
2023ko abuztuaren 4an atxilotu zuten etxean Teherango Inteligentzia Ministerioko agenteek. Desagerrarazi eta gero, fisikoki nahiz psikologikoki torturatu zuten Evingo espetxean. Orain heriotza-zigorra ezarri diote, eta espetxekideek haren aldeko defentsa eskutitza argitaratu... [+]
Abdullah Öcalanek, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi espetxeratuak, bere iloba Ömer Öcalanen lehen bisita izan du. Ia lau urtez ukatu dizkiote bisitak, telefono deiak eta kanpoaldearekiko komunikazio oro. Azken 25 urteetan ia erabateko isolamendu... [+]
Bi kazetari, Hêro Bahadîn eta Gulistan Tara, eta haien txofer zihoan Rêbîn Bekir lankidea, Hewraman eskualde kurduan dokumental bat egitera zihoazen. Beren autoa misil batek jo zuen. Bekir zorteduna izan zen, autoa sutan lehertu baino lehen, inpaktuak... [+]
Sebahat Tuncel Kurdistango politikaria da, Turkiaren menpeko lurretan. Hainbatetan egon da kartzelan kurduen askapen mugimenduaren parte izateagatik, eta Turkiako Parlamenturako diputatu gisa hautatu zuten lehen presoa izan zen, 2007an. 2016an espetxeratu zuten azkenengoz eta... [+]
Helikoptero eta gerra hegazkin turkiarrek betetzen dute zerua Irak iparraldeko kurduen zonaldean. Azken asteetako operazio militar handian 381 kokaleku bonbardatu ditu Turkiako Aire Armadak Kurdistango Eskualde Autonomoan. Turkiako Defentsa Ministerioak adierazi du “talde... [+]
Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.
1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]
Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.
Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]