Obra faraoniko berri bat iragarri dute Pirinioetan: Astun-Candanchú-Formigal telekabina

  • Ez da klimaren larrialdirik, hain gutxi energia krisirik, kapital handiak eta agintari politikoek hain maite dituzten azpiegitura handien abiadura etengo duenik. Oraingoan “elefante zuri” berria Pirinioetan eraiki nahi dute, urtero milaka mendizale eta eskiaren maitale -horietako asko euskaldunak- erakartzen dituzten Astun, Candanchú eta Formigalen.  “El Salto” kazetan Emma Zafonek azaldu ditu obraren barrunbeak


2023ko urtarrilaren 09an - 06:00
Next Generation funtsetatik 26 milioi euro gastatuz, eskiaren promotoreek 8 kilometroko telekabina berria eraiki nahi dute Roya Haran enblematikoaren gainean. Argazkia: Nevasport.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Next Generation fondoek Pirinioak astindu dituzte Astun-Candanchú-Formigal telekabinari argi berdea emanez. Aragoiko Mendien Defentsarako Plataformak kritikatu du azpiegiturak ez duela zentzurik klima-aldaketaren agertoki batean, kaltetuko duen Roya Harana [Canal Roya] babestea aldarrikatu du.

Atzo oraindik ari ginen ospatzen pandemiaren paralisiari esker lortu genuela atzeratzea Overshoot Day delakoa, planetak urtebetean sor ditzakeen baliabideak agortzen dituela eta hortik aurrerakoa gehiegizko kontsumoa dela markatzen duen eguna. Eta biharamunean aurkitzen ditugu Europar Batasuneko Next Generation funtsak gure ekonomiaren oinarri den espantsionismo kapitalista indartzen.

Jada azaldu da lehenengo proiektuetako bat, Huescako Pirinioetan dauden  Astun, Candanchú eta Formigal eski-estazioak telekabina handi batez lotu nahi dituena: 26 milioi euroko inbertsioa, Paco Iturbe Aragoiko Mendien Defentsarako Plataformako kideak “proiektu zentzugabe” definitzen duena. Guztira, zortzi kilometroko azpiegitura berriak Roya Haran enblematikoa zeharkatuko du, nahiz eta talde ekologistek zalantzan jarri duten asmoak Europar Batasunak ezarritako iraunkortasun-irizpideekin bat datorrenik: “Zein helbururekin planteatzen da orain telekabina hau noiz eta benetan aztertzen ari behar genukeenean nola birmoldatu eski estazio guztiak, pare bat hamarkada barru elurrik egongo ez delako?”.

Aragoiko Pirinioek, baita Espainiako [eta Europako] beste estazio askok bezala, azken denboraldietan eskaintzen duten eskiatzeko moduko azalerak ez du azalera osoaren % 30 gainditzen. Esaterako, Formigal abenduaren 2an ireki dute soilik 30 kilometrorekin, guztira 137 kilometro dauzkalean. Eta gainera, ibilbide gehienak elur artifizialean oinarritzen dituzte: Aramón enpresa mistoak (Pirinioetan Formigal eta Cerler eta Teruelen Javalambre eta Valdelinares kudeatzen dituenak) bere webean azaltzen du eskirako pistak 1.250 elur-kanoiri esker dauzkala zabalik, 115 kilometro baino gehiago modu artifizialean egokituta.

Baina, gainera, proiektu berria zalantzan jartzeko beste motibo bat ere bada. Izan ere, Formigal jabego mistokoa bada ere (Aragoiko Gobernuaren eta Ibercajaren partaidetzarekin, erdibana), Astun eta Candanchu pribatuak dira. Iturbek salatu duenez, “etsigarria da ikustea ez dagoela dirurik eskualde horietan zerbitzuetarako, eskoletarako adibidez, baina aldi berean bai daudela prest milioika euro publiko erabiltzeko irabazi pribatuetarako”.

Jabetzari dagokionez, Candanchu esku askotatik igaro da (horietako batzuek Alierta edo Yarza abizenak daramatzatete, Telefonicako presidente exekutibo ohiaren eta Heraldo de Aragon-en editoren abizen berak, gauza bitxia) eta Aramon konpainia mistoaren eskuetara itzultzeko aukera ere aztertu da. Astunen kasuan, akziodun gehienak (% 95,60), ondasun higiezinetako inbertsioetan eta obra publikoetan oinarritzen den Parque Residencial Miraflores enpresarenak dira. Estación Invernal Valle de Astún enpresaren administrazio-kontseiluan nabarmenduko nuke nola errepikatzen den abizen bera: presidentea da Jesús Santacruz Guajardo, lehendakariordea Construcciones Santacruz eta kontseilariak Rafael Santacruz Blanco, Antonio Santacruz Hedo eta Maria Pilar Santacruz Guajardo. Astunen jarduerari dagokionez, datu deigarria da merkatuan izan duen azken bilakaera: 7,5 milioi euroko salmentetara iritsi zen 2020an eta 3 milioira jaitsi 2021ean.

Urtarrilaren 3an manifestazio jendetsua egin dute makroproiektu berriaren kontra Canfrancen (Huesca). Argazkia: PDMA.

Ba al dago azpiegitura gehiagorentzako merkaturik?

Ulertu nahi baldin bada inbertsio berri hau zergatik planteatzen den jada hedatzen ari ez den sektore baten merkatu-azterketa egin aurretik — Aramonek aitortu baitu azken denboraldietako eskiatzaileen kopurua 1,2 milioitan egonkortu dela—, merezi du begiratzea Aragoiko politikaren alor txiki baina eragin handiko bati begiratzeea, PAR Partido Aragonés alderdiari. Egia da telekabina sustatzen duten administrazioak, Aragoiko Goi Haraneko Mankomunitatea eta Huescako Diputazioa, PSOEren esku daudela, baina, egia esan, Aragoiko autonomia-erkidegoan dabilen edozein handikeriak beti dauka PAR alderdiaren kutsua. Batetik bezala bestearekin gobernatzen dakien alderdi giltzarria izateri eta diru publikozko edozein pelotazo maitatzeari esker, PARek politika autonomikoari egin dion ekarpena ez da inoiz PP edo PSOE bezalako alderdi nagusiak fiskalizatzea, baizik eta edozein suri are gasolina gehiago botatzea.

Apunta ezazue PAReko egungo presidentearen izena: Arturo Aliaga. Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua izan zen Marcelino Iglesiasen exekutiboak bultzatu nahi izan zuenean Gran Escala [aisialdirako makroproiektua], Monegrosen proiektatutako erokeria hura, ustez Las Vegas txiki utzi behar omen zuena. Horretaz gain, Aliaga da Motorland enpresa publikoaren alma mater-a: Alcañizko abiadura-zirkuitu hau eraikitzea 80 milioi euro kostatu zen eta gaur egun bere eginkizun nagusia izaten da izen handi samarreko lehiaketa bakar bat antolatzea, Motoziklismoko Aragoiko Sari Nagusia… 2022ko apirilean diru publikotik 25 milioi euro gehiago eskatu zituena 2026ra arteko edizioak bermatzeko. Gaur egun Arturo Aliaga, Aragoiko gobernu autonomikoko presidenteordea izateaz gain, Aramongo konpainia mistoko administrazio-kontseiluko kide ere bada, 2020ko abuztuan Chunta Aragonesistako Jose Luis Sororen aulkia hartzeko maniobrak egin ondoren.

Aliagak telekabinari buruz egin berri dituen adierazpenek agerian utzi dute asmo faraoniko honen mamia. Turismo de Aragónen ohar batean adierazi zuenez, helburua da Aragoiko eski pisten sareak lehiatzea Europako goi mailako eremuekin. Orain arte Aragoiko Pirinioetako elur sektorea bizi izan baldin bada Andorrako Printzerriko Grandvaliraren itzalpean (bera da Europa hegoaldeko eski-pistarik handiena da, 300 kilometro eskiagarri baino gehiagorekin). Batzuek amesten dute Astun, Candanchú eta Formigal lotzeko proiektua aurrera aterako balitz, Huescako Pirinioek Grandvaliraren ospea gaindi lezaktela, Alpeekin parekatuz.

Historikoki, elur-turismoa indartzeko asmoak aurrez aurre jarri ditu batetik PAR eta bestetik Chunta Aragonesista, orain gobernu autonomikoko bazkide direnak. Chuntako horretako presidenteak, Joaquín Palacínek, berretsi du bere alderdia horrelako proiektuen aurka dagoela: “Eskatu behar genuke Europako laguntzak hobeto banatzea, onartezina baita Aragoik Next Generation funtsetatik jasoko dituen 33 milioietatik 26 obra faraoniko eta jasanezin honetara bideratzea”. Palacínek adierazi du, halaber: “Klima-aldaketaren testuinguruan, proiektu honek ez du inolako zentzurik”. Eta eskatu du turismo-arloko inbertsioak bideratzea elurraren sektorea pixkanaka birmoldatzera. Bestalde, bai berak eta bai Iturbek aldarrikatu dute Roya Haranak ingurumenaren eta paisaiaren aldetik daukan handia, gaur egun ia erabat ukitu gabea baitago. Hain zuzen ere, telekabinaren aurka dauden guztiek eskatzen dute eskualde hori arautu eta babestea, trantsizioko urteetatik datorren eskaria jasoz.

Gero eta elur gutxiago eta tenperatura epelagoekin eski estazioak krisi betean daudenean erabaki dute Pirinioetan justu jarduera horretan inbertitzea Next Generation planeko diruak, ustez ondorengo belaunaldiei mundu iraunkorrago bat bermatzeko sortuak. Argazkia: Ski School Candanchú.

Telekabinaren aldekoak eta kasualitateak

Horrelako proiektu batek ez du inolako arazorik aurkitzen batere lan-aukerarik gabeko landa-ingurunean aurkeztuta. Aberastasuna eta lanpostuak sortuko ditu, hala esan dute behin eta berriro. Proiektuaren promotoreak diren Huescako Diputazioa eta Aragoiko Goi Haraneko Mankomunitateaz gain, azpiegiturak dagoeneko jaso du ukituko dituen udaletako baten babesa, Canfrancekoarena. Radio Huesca-n egindako adierazpenetan, Fernando Sánchez alkateak esan asmoa zela “una grandísima noticia”. Elurraren ekonomia izendatzen den horretan, Aragoiko eski-estazioek (Teruelgo Javalambre eta Valdelinares barne) 1.200 pertsona inguru enplegatzen dituzte zuzenean eta 13.000 inguru zeharka. Hori bai, lan-kontratuen erdiak baino gehiago behin-behinekoak dira, eta azarotik apirilera bitarteko denboraldia bakarrik betetzen dute, onenean.

Agintearen aldetik urte askotako bazterketa nozitu duten horrelako eremu mugatuetan zaila da kudeatzea dirua, lana eta lurralde mailako boterea garrantzia dakarten proiektuak. Oraingoz, eztabaida tenkatu da Espainiako obra publikoetan kasualitatez bezala gertatuak diruditen horietako batekin. Abenduaren 13an, asteartea eta 13,  Aragoiko Mendien Defentsarako Plataformak proiektuaren aurka dagoela adieraziz erregistroan sartu zuenean Reyes Maroto ministroarentzako gutuna, egun hartan bertan Aragoiko egunkari nagusiak —Candanchúren jabe ere izan zirenen esku dagoenak — titular handiz iragarri zuen eski estazioen bat egitea 2023 hasieran esleituko zela. Justu egunotan, alegia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura handiak
Ekologismoaren kontrako oldarraldia AEBetan: Greenpeace 660 milioi euro ordaintzera zigortua

Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.


2025-03-20 | ARGIA
Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek dimititu egin dute, Solariaren proiektuarekin “eskuak lotuta” dituztelako

Koalizio abertzaleko hiru ordezkariek ohar baten bidez euren "frustrazioa" adierazi dute proiektu fotovoltaikoa ezin gelditzeagatik: "Egoera horren aurrean, ez gara legegintzaldia amaitzeko indarrez sentitzen". Proiektu honi ez! plataformak salatu du EH Bilduren... [+]


AHTaren zundaketen aurkako ia bi urteko borrokaren balantzea

Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Donostiako metroko Mirakontxa-Easo zatiaren lanek %164ko gainkostua dutela salatu dute

Satorralaia plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua 139,4 milioi eurokoa da. Donostiako metro-pasantearen... [+]


PSNk AHTaren Gasteizko lotunearen alde egin du, Ezkiokoa ez dela “bideragarria” argudiatuta

"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


Eguneraketa berriak daude