Desobedientzia jardunaldiak egingo dituzte asteburuan Gasteizen, maiatzaren 13 eta 14an. “Gaurdanik, gugandik, desobedituz eraiki” leloa hautatu dute horretarako, desobedientziaren aldeko jarrera berretsiz. Fracking ez Arabak, Hala Bedi Irratiak, Ernaik, Joxemi Zumalabe Fundazioak, Hezkuntza Plataforma Guneak eta Eleak/Libre mugimenduak elkarlanean antolatu dute ekimena.
Bultzatzaileek ezbaian jarri dute obedientziak dakarrena. Beren esanetan, “obedientziaren bidea argia da, bake soziala bermatzen du eta ziurtasunez betea dago, bai: nabari da noraino ekarri gaituen, nora garamatzan. Desobedientzia arazoa da, dioskue. Obedientzia da arazoa, diogu”.
“Aldaketa pertsonalik gabeko eraldaketa kolektibo sinesgarririk” ez dagoela iritzita, desobedientziari aukera bat ematera bultzatu nahi dituzte herritarrak. Bultzatzaileen aburuz, beharrezkoa da desobedientzia bizitzako alderdi guztietan eraikitzea, “egungo lokatza patriarkal, energetiko, inperialista, ekologiko, emozional, prekario eta autoritarioa” deuseztatzeko.
Egitarau oparoa antolatu dute:
Korrika kari, 36 migratzaileri muga trabeskatzeko laguntza bideratzeagatik epaituko dituzten zazpi ekintzaileei elkartasuna adierazteko batu dira hainbat eragile J´accuse [Salatzen dut] kolektiboan. Urtarrilaren 26an eginen dute manifestazioa Irungo Ficobatik Hendaiara... [+]
Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.
Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin, euskaraz erantzundako zientzietako azterketen zuzenketa antolatu dute asteartean Baionako Arteen Hirian, eskatzen diren baldintzak errespetatuz.
"Duela gutxi arte osoki euskaraz egiten zuten gure ikasleek brebeta eta orain zientzietako froga euskaraz egitea debekaturik dugu".
2019an BBVAren Akziodunen Batzarra gauzatzen ari zen bitartean egindako protesta baten harira, sei pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak, eta mozal legea aplikatuz horiei isuna jartzea proposatu zuen. Sei kideetako bat absolbitu du berriki Gasteizko epaile batek, ekintzari... [+]
20 ekintzaile inguru 25 hektareako jabetza pribatu batean sartu dira, eukaliptoak moztuz eta hesiak apurtuz. Eukaliptorik ez, haritza bai! mendi martxa bertatik igaro da, eta herritarrek dozenaka haritz landatu dituzte eukaliptotik askatutako eremuan. Ekintzaileek ekintza... [+]
Baxoko filosofiako azterketa euskaraz erantzun du Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasle andanak, ikasketak hizkuntza horretan egiteko eskubidea aldarrikatu asmoz, aurrez jakinik ez direla zuzenduak izango.
Ez dira gutxi konpainia handietako goi mailako ingeniari eta teknikariak beren lanpostuari uko egiten diotenak. Horiez entzun ohi da erabakia hartu dutela ‘erreta’ zeudelako, lanbideaz nazkatuta edo garapen pertsonal bila. Baina badira desertatu eta bizimoduz... [+]
Ez dira gutxi konpainia handietako goi mailako ingeniari eta teknikariak beren lanpostuari uko egiten diotenak. Horiez entzun ohi da erabakia hartu dutela ‘erreta’ zeudelako, lanbideaz nazkatuta edo garapen pertsonal bila. Baina badira desertatu eta bizimoduz... [+]
Larunbatean hasitako kanpaldia jasotzen ari den babes handiagatik hartu dute erabakia. Astelehen goizean makinak agertu dira baina ezin izan dute lanik egin. Eguerdian Guardia Zibila azaldu da, baina protestan zeudenak grabatu ostean alde egin dute poliziek.
Su geldoan egosten hiru urte eman ostean, liburu bat ari da isilpean eta eskuz esku mugitzen Euskal Herrian: Mundua eraldatuz gozatzeko errezeta liburua. Askotariko ekintza zuzen zaporetsuak egiteko beharrezko osagai guztiak aurkituko ditu irakurleak bertan: errezeta bakoitza... [+]