‘Obabakoak’ liburuaren irakurketa jarraitua 25. urteurrena ospatzeko

  • 400 lagunek Obabakoak liburuaren irakurketa jarraitua egingo dute gaur Bilbon, argitalpenaren 25. urteurrena dela eta Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako ekimenaren baitan. Bernardo Atxaga obraren egileak hasi du goizeko zortzietan abiatu eta gaualdeko zortzietan amaituko den irakurketa kolektiboa, Arriaga Plazako karpan.


2013ko ekainaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Arriaga Antzokia agertzen zen liburuaren lehenengo edizioaren azalean

Astelehenean hasi zen lau eguneko ekintza sorta, Atxagak gidatutako foruma eta Obabakoaken 25 azalen erakusketaren irekierarekin. Liburuaren azken bi edizioen aurkezpenak ere egin dira Arriaga Antzokiaren alboko karpan; 25. urteurrenaren harira, Alfaguara eta Erein argitaletxeek edizio berri bana argitaratu dute.

Seigarrenez antolatu du aurten Bilbo Zaharra euskaltegiak “Klasikoen irakurketa etenik gabea”. Aurreko urteetan, Arantxa Urretabizkaia eta Ramon Saizarbitoriaren liburu bana irakurri dute, besteak beste.

Twitter bidez jarrai daiteke irakurketa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bernardo Atxaga
Artea ere mailu dela aldarrikatuz

Gabriel Arestik zioen poesia badela mailu bat; bada, konbinazioari artea ere gehitu zioten mahaiaren bueltan batu ziren Bernardo Atxaga, Paul Beitia eta Garazi Navarrok. Kulturaz, arteaz, politikaz eta horien arteko elkarreraginaz hausnartzera gonbita egin zuten Kontseilu... [+]


Argazki historiko bat

Ez nuen uste Gasteizen aparkatzea hain zaila izanen zenik. Edo, hobe esanda, ez nekien hainbeste koloretako marrak egon zitezkeenik pintaturik errepide ertzetan. Ez, ez dut gidabaimenik eta bai, denbora gure kontra zihoan. Azken minutuan heldu gara Principal Antzokiko... [+]


Bidaia etxeraino

2020 amaieran argitaratu zen Ata Pank eta Ate Punky ahate bitxiei buruzko lehen liburua. Urtebete beranduago ahateen bigarren entrega plazaratu dute Atxagak eta Valverdek. Lehenengo hartan hiru kontakizun laburrek osatzen bazuten liburua, oraingoan istorio bakarra kontatzen... [+]


2021-07-28 | Mikel Asurmendi
Mahai-ingurua: Literatur belaunaldien arteko harremanaz Harkaitz Cano, Juan Luis Zabala eta Iban Zalduarekin.
"Literatur belaunaldiak" gaia joan deneko bi urteetan plazaratu da han-hemenka, prentsa eta hedabideetan bereziki. Literatur belaunaldien inguruko auzirik ba ote dagoen jakin nahi izan dugu. Iban Zaldua idazlea »gaia plazaratu duen idazletako bat da» gonbidatu dugu mahaira. Juan... [+]

Bernardo Atxaga
“5.000 irakurle tinkorekin mundua mugituko genuke”

Etxeak eta hilobiak izango da Bernardo Atxagak argitaratuko duen azken nobela. Horrela iragarri zuen aurkezpenean eta, behin bere ibilbideko fase berri batean sartuta, azken liburuaz gain aurretik egindakoaz eta aurrerantzean egiteko daukanaz ere aritu gara elkarrizketa... [+]


Bernardo Atxagak Espainiako Letra Saria jasoko du, bere literatur ibilbideagatik

“Euskararen eta gaztelaniaren modernizazioan eta nazioarteko proiekzioan egindako funtsezko lana” dela eta aitortu dio saria Espainiako Estatuko Kultura Ministerioak.


Literaktum 2019: feminismoa eta literatura uztartuta

Azaroaren 11tik 24ra bitarte “literatura eta feminismoaren binomioa jaialdiko ardatz nagusia” izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.


2019-03-20 | ARGIA
Verdes liburu-dendak euskal kulturari egin zion ekarpena omenduko du Bilboko Loraldiak

Loraldia Festibalak Bilboko Verdes liburudendako azken kudeatzaileei omenaldia eskainiko die martxoaren 24an Arriaga Antzokian, Loraldia Festibalaren 5. edizioaren baitan.


2019-01-22 | Arrosa Sarea
Ruper Ordorika eta Bernardo Atxagarekin solasean

Ruper Ordorika eta Bernardo Atxaga batu zituen asteazkenean Bilboko Kafe Antzokiak. Poesia eta bizipenak izan zituzten mintzagai. Bilbon hasi zuten beraien ibilbidea, Arriaga eta San Anton zubien arteko eremu horretan, Somera kalean, bereziki. Ordutik urte dezente pasatu eta... [+]


Fauna publikoa
Nola justifikatu diru-xahuketa

Jesus Lozak esaten baldin badu efizientzia ez dela zenbakitan bakarrik neurtzen, esplikatu beharko luke zer beste funtzio betetzen duen AHTk “behar bezala”. Baina esplikatu beharko luke serio, zeren Radio Euskadin eman duen azalpen honek brometakoa dirudi.


Atxagaren ‘Soinujolearen semea’ filma errodatzen hasi dira Fernando Bernuesen zuzendaritzapean

Aste honetan hasi dira Soinujolearen semea nobelaren zinemarako egokitzapena filmatzen, EITBk aurreratu duenez. Eneko Sagardoy, Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson eta Miren Arrieta aktoreek hartuko dute parte, Fernando Bernuesen... [+]


2016-02-29 | Mikel Asurmendi
Kultur ekitaldiak
Aitzina joan arau, harea (h)areago

Bernardo Atxaga eta Anarik Desertuko biztanleei buruz ikuskizuna eskaini zuten igandean Baigorriko Etxauzia jauregian. Ekitaldia Etxauzia egitasmoa sostengatzeko antolatua ederki lagundua izan zen.


2015-05-05 | Aritz Galarraga
Bernardo Atxaga eta Manuel Rivas
Egun bat Bartzelonan

Kataluniako hiriburuan izan dira Bernardo Atxaga eta Manuel Rivas, Unibertsitate Autonomoko euskal eta galiziar lektoreek gonbidatuta, Sant Jordi bezperan. Saio bat eguerdian, bestea arratsean. Baina ez ote zen izan continuum bat, goizean hasi eta gaueko ordu txikietan bukatu... [+]


Eguneraketa berriak daude