Oasiko Kronikak 8: Juanitoren deseskalada

  • Deseskalada honetan Juanitok baino hobeto amaitzea espero dugu, baina hala ere, jakitun gara dena ez dela batzuk dioten bezain ongi aterako, ez behintzat gehienontzat. Rapelatze fase honek dakarrenaz aritu gara Oasiko Kronikak irratsaioaren zortzigarrenean.


2020ko maiatzaren 10ean - 11:19
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ez gara ari deseskalatzen, rapelatzen ari gara, berriak ematen dugu kirol munduan. Baina beno, bagoaz beheraka apurka apurka eta normaltasun berrira hurbildu ahala ari gara gure eskubideak berreskuratzen: terrazak, kirola, lana eta kontsumoa. Baina hala ere, guk ondo dakigu, dena ez dela hain ongi aterako.

Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua, Erantzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurrengo biktima?, eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podcast
2024-11-07 | Estitxu Eizagirre
Getarian jartzera doazen lehen hegalabur haztegiak zer ekarriko du?

Gipuzkoako Getariako kostatik 3,7 itsas-miliatara (6,6 kilometrora) jartzear dira Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera dute bi kaiolek. Bertako itsas baldintzetara ongi egokitzen badira, 2025eko udan 50 hegalabur edo... [+]


Eguneraketa berriak daude