Oasiko Kronikak 7: Duterte eta Bukele putinkumeak

  • Koronabirusaren krisia kudeatzeko hamaika eredu ari gara ikusten, herrialde bakoitzeko buruak bere estrategia du: Putin, Trump, Duterte, Bukele, Sanchez... Nazioarteko analisi geopolitiko sakon bat egiten ahalegindu gara Oasiko Kronikak irratsaioaren zazpigarren saioan.


2020ko maiatzaren 03an - 20:15
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Laja eta Landakandaren ordezkoak topatzeaz gain, Duterte eta Bukele bikote berria, nazioarteari begirada sakon eta objektibo bat eman diogu aste honetako tertulian. Trumpengandik hasi eta Putineraino, nola ez, Ipar Koreatik igarota.

Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua, Erantzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurrengo biktima?, eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Bidali zure apustua

Esan nor izango den, zure ustez, koronobirusaren hurrengo biktima. Grabatu mugikorrez zure erantzuna eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podcast
2024-06-19 | Estitxu Eizagirre
Nola biziberritu herriko azoka? Bergarako esperientzia

Bergaran Elikadura Mahaia martxan dute eta bertatik hainbat ekintza ari dira aurrera eramaten herriko azoka indartzeko eta baserritarren erreleboa lantzeko. Elikadura Mahaiko kide dira Jon Ruiz de Egino baratzezaina, Eskubaratz proiektuko kidea. Eta Aitziber Plazaola dendaria,... [+]


Eguneraketa berriak daude