Oasiko Kronikak 5: Uriartek planto!

  • Espainiako gobernuak ikasle guztiek ikasturtea gaindituko dutela jakinarazi bezain pronto, hiru autonomia erkidegok planto egin dute: Madrilek, Murtziak eta EAEk. Cristina Uriarteren erabaki desobediente eta zentzuzkoa sakon aztertu dugu bosgarren saio honetan.


2020ko apirilaren 19an - 10:02
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Planto egin du Uriarte andereak Pedro Sanchezen neurri berriaren aurrean eta EAEn ez dute ikasle guztiek gaindituko ikasturtea. Jakitun da zer ondorio ekar ditzakeen ikasle denei ikarturtea gainditzeak, non geratzen dira gure protoekintzaile diruzale eta lehiakorrak? Eskerrak Uriartek behintzat baduen zentzu pixka bat herri honetan. Hori bai, esan du zer ez duen egingo, zer egingo duen, ordea, jainko jeltzaleak besterik ez daki.

Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua, Erantzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurrengo biktima?, eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Bidali zure apustua

Esan nor izango den, zure ustez, koronobirusaren hurrengo biktima. Grabatu mugikorrez zure erantzuna eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz. 

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podcast
2024-06-19 | Estitxu Eizagirre
Nola biziberritu herriko azoka? Bergarako esperientzia

Bergaran Elikadura Mahaia martxan dute eta bertatik hainbat ekintza ari dira aurrera eramaten herriko azoka indartzeko eta baserritarren erreleboa lantzeko. Elikadura Mahaiko kide dira Jon Ruiz de Egino baratzezaina, Eskubaratz proiektuko kidea. Eta Aitziber Plazaola dendaria,... [+]


Eguneraketa berriak daude