Oasiko Kronikak 14: Bill Gates bertso eskola

  • Eta koronabirusaren kontu hau guztia konspiranoia bat balitz, zer? Gu ere pandemia honen atzean Bill Gates eta bere bertso eskola daudenaren ustekoak bihurtu gara. Entzun Oasiko Kronikak irratsaioa eta ulertuko duzue zergatik.


2020ko ekainaren 22an - 13:35

Konspiranoiko jarri gara Oasiko Kroniken azken saio honetan: egia balitz koronabirusa Bill Gates-ek asmatu duela txertoen bidez jendeari txipak sartu eta mundua kontrolatzeko? Eta txipen bidez bertsolari bana sartzen badigu? Jon Maiak bezain baikor ikusiko al dugu mundua? AHTaren obrak baino motelago abestuko dugu Amurizak bezala? Errimatuz hitz egingo al dugu? Hau ote hainbeste aipatzen den normaltasun berria? Egia esan, gu beldurtuta gaude, eta agian Euskal Herrian ere Bill Gates-en aurka hasteko unea da, ez duzue uste?

Hori soilik ez, aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.

 

Eguneraketa berriak daude