Oier Oa donostiarrak ez du onartu Baionako prokuradore Jenome Bourrier-ek egindako lau hilabeteko espetxe proposamena. Ondorioz, oraindik datarik ez duen beste epaiketa bat izango du eta orduan ebatziko da bere auzia.
Euskal preso politiko ohia da Oier Oa eta Frantzian lau urteko espetxe zigorra bete ondoren kanporatu zuten 2015ean, Frantziako Estatura bizi osorako sartzeko debekuarekin. Oa, dena den, Larresoron bizi izan da ondoren, eta azaroa bukaeran atxilotu zuten Baionara bidean lanera zihoala. Bernat Etxepare Lizeoen ari da irakasle gisa. Handik hiru egunera utzi zuten aske, azaroaren 26an, gaurko epaitegiko hitzordua jarrita.
Kazeta.info-k jakinarazi duenez, goizean lizeoko 200 bat ikaslek lagundu dute epaitegira “Ez dugu ahazten, Oier gurekin” pankartaren atzean. Bake Bideak, Bakegileak, Harrera elkarteak eta EH Baik, besteak beste, sostengua adierazi diote gazteari. Oak Euskal Herrian bizitzeko eskubidea aldarrikatu du eta, hunkituta, esker ona adierazi die ikasleei, Mikel Irastorzak txiokatutako ondoko bideoetan ikus daitekeen gisan.
Bernat Etxepare lizeoko ikasleak Oier Oa haien hezitzailea sustengatzera heldu dira auzitegira https://t.co/BB3qd9EVnA pic.twitter.com/TF63q4ag4f
— Mikel Irastorza (@mikel_irastorza) March 26, 2021
Oier Oa hunkiturik auzitegi aitzinean jasotako elkartasunarekin pic.twitter.com/JJTi9CWmY7
— Mikel Irastorza (@mikel_irastorza) March 26, 2021
Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]
Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]
Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.
Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]
Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.
Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.