Gaineratu duenez, titulazioa abian jartzea "ez da erraza izanen"
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Alfonso Karlosenaren arabera, Medikuntza ikasketak martxan jartzea “ez da erraza izanen”, baina “ez da aarazorik izanen” 2019/2020 abian izan daitezen. Beste ikasketekin alderaturik, Medikuntza “guztiz desberdina da, eta horrek zailtasunak eraginen ditu”.
Errektoreak SER irratiak antolaturiko solasaldi batean azaldu duenez, “itxura guztien arabera titulazio hori eskaintzea beharrezkoa da, batetik eskaeragatik, eta bestetik osasun sistema publikoa indartzeko oinarrizko zutabea delako”.
Albiste hau Euskalerria irratia-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Bitartekaritzaren eta pertsonen arteko komunikazio zuzenaren bidez, izaera penaleko gatazka bati konponbidea aurkitzea da Justizia Errestauratiboaren helburua. NUPek eskainiko duen prestakuntza 100 ordukoa izango da eta ikasleei titulazioaren gastuen %90 ordainduko zaie.
Gazako krimenak baztertzen ez dituen unibertsitate israeldarrekin harremanak eten eginen ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoak. Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aho batez hartu du erabakia, akordio bidez, eta ez du hartu emanik izanen. Harreman komertzialak eta akademikoak... [+]
'Sustraiak Erasmus' egitasmoaren bidez landa eremuan praktikak egiteko aukera eskaintzen du NUPek. Xedea da Nafarroako despopulazioari aurre egitea.
Giza adimena beharrezkoa duten ikaskuntza, arrazoiketa edota pertzepzioa bezalako zereginak egin ditzaketen sistemak sortzera bideratzen den informatikaren arloa da adimen artifiziala (AA). Horretan aditua eta aritua da Mikel Galar irakasle eta ikerlari iruindarra eta... [+]
Unibertsitatera sartzeko proba egitear da milaka ikasle. Gure gizarte desorekatuan, azken helduleku eta esperantza beti da hezkuntza: aukera berdintasunaren ikur, igogailu sozialerako amets. Errealitatean, baina, pribilegiatuak pribilegiatu eta zapalduak zapaldu mantentzen... [+]
NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertalde batek Nafarroan Eliza Katolikoaren baitan jazotako sexu abusuak ikertu ditu. 1948 eta 1985 artean gertatutako ia 60 kasu identifikatu dituzte, 31 erasotzailek gauzatuak. Txostenaren aurkezpenean azpimarratu dutenez, horiek... [+]
Larunbatean elkartu dira Iruñeko kaleetan, ‘Euskara gaia, bada garaia! Unibertsitatea euskaraz orain’ lelopean. Gogor salatu dute euskara “hirugarren mailako hizkuntza” dela unibertsitatean.
Eliteen eta unibertsitateen arteko harremana aztertu dute EHUko irakasle doktore eta katedradunek elkarlanean, Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa liburuan. Ondorio hau atera daiteke azterlan honetatik: “Hego Euskal Herriko eliteak unibertsitate pribatua... [+]
“Euskara gaia, bada garaia! Unibertsitatea euskaraz orain” lelopean, kanpaldiari ekin diote hainbat ikaslek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiako campusean. Euskara plana martxan jartzea, euskarazko kreditu gehiago eta unibertsitateko langileen euskara... [+]
Legeak dio unibertsitateek kontratatutako irakasleen artean gehienez %40 izan daitekeela aldi baterakoa. Ordea, 2018-2019 ikasturtean Nafarroako Unibertsitateko Publikoko irakasleen %57,7 izan da aldi baterakoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen %48,8. Unibertsitate... [+]
Irailean hasiko den ikasturtean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erizaintza graduko lehendabiziko mailan, lehendabiziko seihileko osoa euskaraz egiteko aukera izanen da. Horrela iragarri dio NUPeko errektoretzak Administrazioan Euskaraz taldeari. Gradu osoa euskaraz... [+]
Ikasketetan, ebaluazio irizpideetan, matrikulen ordainketan, ikasle pisuen alokairuan… ondorioak ekarri dizkie konfinamenduak unibertsitateko ikasleei. “EHU eta NUPeko ikasleek ez dute bermerik dagokien formakuntza jasoko dutenik, baina argi dute unibertsitateak... [+]
EHU eta NUPeko 100 ikasle boluntario baino gehiago inplikatu dira dagoeneko eta online ikasketak ezin dituztelako jarraitu edo zailtasunak dituztelako errefortzua behar duten ikasleei laguntza ematen diete. Apunteen bankua ere sortu dute, "egoera zail honetan baliabideak... [+]
Lehenengo bost egunetan aurrematrikulazio epean ikasle askok egin dute gradu berriaren aldeko apustua. Guztira 60 plaza eskainiko dira 2019-2020 ikasturterako.
Jarduneko Nafarroako Gobernuak asteazken honetan eman du baimena Medikuntzako gradua Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasi ahal izateko. Ekainaren 14tik 21era bitartean egin ahal izango da aurrematrikula.