“Nuit Debout”: Aika mutil, jeiki hadi, argia den mira hadi...

  • ... (bai nausia, argia da guroilarra kanpoan da!) Parisen bezala Frantziako hiri haundi batzuen plaza nagusietan biltzen hasiak dira herritarrak. Zutik gauaz, Nuit Debout deitzen dute beren egonaldia. Eta gauez gau badu ilabete iraganik plaza batzuk iluntze guziez tanpez beterik daudela.

Parisko Errepublika plazan, Nuit Debouteko afixe batek borroken elkartasuna eskatzen du.

2016ko maiatzaren 09an - 05:58

Hiri nagusiko Errepublika plaza zabal hartan pasatu ginelarik gaueko hamekak ziren. Bazen jendea lodi, adin gordinekoa bezala gazte jendea. Zenbait mila entzule bazen zutik tinkatua plazaren eskualde batean musikarien entzuten ari zirenak, 70 musikan joiletako orkestra ari baitzen lorios eta ozen. Bestalderat ehunka lagun lerroka jarriak lauza hotzaren gainean, beste hainbeste zauzkatelarik zutik itzulian, aldizkatzen ziren hizlarien entzule. Hitza nahi duen bakotxak bere aldia igurikatu behar, altxaboz kakola hartarik nahi duenak bere mezua bota baitezake, gehienez hiru minuta dauzkala bihotzekoa edo gogokoaren ixurtzeko. Herritarrek dute hor haizu hitzaren hartzea. Infernua politikari eta pentsalari guzientzat, deabrutarat jaunak, jabeak eta nagusiak. Aika mutil, aizan neskatil, jeiki hadi! Argia nun den mira hadi!

Hitzak libro dira naski plaza zolan. Lekukotasunak, “zuhurki eta nekezia gorrian bizi gira, gerokoa are ilun eta beltzagoa heldu da”. Salatzea eta laidostatzea merke politika boterea eta diru indarra dutenen kontra. Konstituzione eta Legeak berak batzu besten mende atxikitzeko idatziak. Eta bozkaldiak ustezko demokraziaren zepo...

Gauaz zutik. Gauaren itxura dauka alafede hemen gaindiko giroak. Alde orotarik higatzen ari dira elkarrekilako esperantzak. Ea bada norainoko ikasketak eginen gure seme alabek, irabazi hoberena eskainiko dioten ofizioa eskura balezate! Bakotxa bereari ari da, berehalakoari ere. Menskeria iduriko du laster elkartasunaren amentsak.

Zutik gauaz. Itzalez itzal aitzinatzen ari da eskuin muturrekoen sarea, eta bada ordua lotarik atzartzeko. Etxetik atera, elgarretaratu, herriko plaza erdian zutik egon, mintzatu, hustu bihotz eta gogoak. Nehork ez daki noiz eta norat helduko diren gauetako solasaldi eta elgarretaratzeak. Piztu bezala itzal liteke. Edo piztuan piztu su har dezake. Aika mutil, aizan neskatil, argia da, gure oilarra kanpoan da!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nuit Debout mugimendua
Asanblada eta kanpalekua. Politika, bestelako munduak sortzeko

Zergatik ez du Nuit Debout frantziarrak M15 espainiarraren irismenik izan? Elementu guztiak zeuden (eta daude) mahai gainean: alderdi sozialistaren beste eraso bat lan eskubideen aurka ("Loi travail"), egonezin sakona eta "zerbait gerta zedin" guraria giroan... [+]


Parisko Errepublika plaza gau eta egun okupatzeko deia egin du Nuit Debout mugimenduak

Ekainaren 28tik gutxienez uztailaren 10era arte, Parisko Errepublika plaza modu iraunkorrean okupatzeko dei egin du Frantziako Nuit Debout mugimentuak.


2016-06-09 | Estitxu Eizagirre
Nuit Debouteko gakoak azaldu ditu Miguel Seguik

Miguel Segui NPAko (Nouveau Parti Anticapitaliste) kidea da eta azken hilabeteetan Frantziako plazetan antolatu den Nuit Debout mugimenduan parte hartzen du. Ekainaren 8an hitzaldia eman du Gipuzkoa Zutikek gonbidatuta, Bulebarrean.


Sindikatuen zortzigarren greba eguna Frantziako Estatuan

Grebak, erregai biltegien blokatzeak, bide mozketak, zentral nuklearretako mobilizazioak… El Khomri legeari aurre egiten ari zaizkio zortzigarren egunez sindikatuak, CGT buru dutela, maiatzaren 26 honetan, ahaztu gabe Nuit Debout mugimenduak egunero antolatzen dituen... [+]


“Estatua eta Patronala bereizi!” aldarrikatzen du gaur Nuit Deboutek Parisen

Frantziako Estatuan lan erreformaren kontrako protesta eta grebak zabaltzen ari direnean, aldarrikapen berri bezain funtsezko baten inguruan batzar berezia egingo du Parisen Nuit Debout mugimenduak: Estatua eta Patronala bereizi beharra dago, apartatu, duela mende bat Estatua... [+]


Biarnoko Jean Lassalle diputatuak Nuit Debout defenditu du Frantziako Legebiltzarrean

Parisko Asanblea nazionalean gertatu da, lan erreformaren lege polemikoa eztabaidatzen ari diren saioetako batean, sindikatu nagusien greba orokorrak eta Nuit Debout bezalako mugimenduak eragin dituen El Khomri legearen tramitazioan: Biarnoko eta Iparraldeko (Zuberoa eta... [+]


A-28ko greba eta borroken konbergentzia

Greba eta mobilizazio eguna biziko da ostera ere apirilaren 28an Frantzia osoan. Helburua: El Khomri legea edo François Hollanderen lan erreforma  atzera botatzea. Inkesten arabera, Frantziako populazioaren %75 legearen aurkakoa da. Funtsean, Espainian PPk bultzatu... [+]


Nuit Debout eta sindikalistek elkarlanean asmatuko ote dute Maiatzaren 1aren bezperetan?

Frantziako estatuan apirilaren 28an eta maiatzaren 1ean egingo dira manifestazio nagusiak. Horien amaieran Parisko eta gainerako hiriburuetan lan erreformaren kontrako borrokek eman dutenaz eztabaidatzeko deia egin dute alde batetik Nuit Debout mugimenduko Parisko batzarrak eta... [+]


2016-04-22 | François Ruffin
Emmanuel Todd
“Txikia izan arren, Nuit Debout izan daiteke datorrenaren iragarpena”

Frantziako estatuan Nuit Debout fenomenoaren sorreran parte hartu duen François Ruffinek zuzendari den Fakir astekarian mugimenduaz galdetu dio Emmanuel Todd (1951) historialari eta idazleari. Eztabaida politiko eta sozialetan ezaguna den Toddek azken hauteskundeetan... [+]


Nuit Debout Baionan: zer entzuten da plazan?

“Ideologia eta espresio ugaritako jendea gerturatu da, eta askotan isilik geratzen diren ahotsak entzun dira”, adierazi dute bertaratutakoek. Mugimenduaren helburua da mugimendu eta pertsona anitz horiek bat egitea, MediaBask kazetak jaso duenez.


Nuit Debout mugimenduak lehen batzarra egin du Baionan

17:00tan elkartu dira Roland Barthes zelaigunean: elkar ezagutzeko jolasaz gain, mugimenduaren aurkezpena egin eta lantaldeak sortuko dituzte.

 


Istiluak izan dira Parisen, lan erreformaren aurkako manifestazioan

Astelehenean, “graduatuen laneratzea errazteko” 500 milioi euroko plana iragarri zuen Manuel Valls Frantziako lehen ministroak. Ez da aski izan ordea. Lan-erreformaren aurkako protestek bizirik diraute Frantziako Estatuan.


Gazteentzako plana iragarri du Frantziako Gobernuak, protestak baretzeko

Lan erreformak eragindako protestak baretu nahian, graduatuen laneratzea errazteko 500 milioi euroko plana iragarri du Manuel Valls Frantziako lehen ministroak. Sindikatuek ontzat jo dute erabakia.


Poliziak Parisko kanpalekua hustu arren, mugimenduak esna darrai ‘martxoaren 42an’

Martxoaren 31ko greba nagusiaren ostean Parisen hasi eta Hexagonoko hainbat hiritara zabaldutako Nuit Debout kale okupazio mugimendua hamabigarren egunean sartu da ("martxoak 43" ditu gaur mugimenduko kideen kontabilitatean).


Eguneraketa berriak daude