Nuccio Ordine idazle eta pentsalari italiarra hil da

  • 64 urterekin zendu da idazle italiarra, buruko isuriaren ondorioz. Pasa den astean Pamiela argitaletxeak euskaraturik argitaratu zuen bere saiakera entzutetsua, Alferrikakoaren balioa. Udazkenean Iruñera etortzekoa zen liburua aurkeztera.


2023ko ekainaren 12an - 08:00
Azken eguneraketa: 11:48
Nuccio Ordine ARGIArako eginiko elkarrizketan, udaberri honetan. Dani Codina
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Italiako Calabrian jaioa 1958an, Nuccio Ordine idazle, pentsalari eta filosofoa aditua eta aritua izan da humanitateen eta literaturaren esparruan, eta, bereziki, garrantzia eman izan die obra klasikoek duten eragin aktualari. "Gurutzada bat darama esparru horietan", zioen Aritz Galarraga ARGIAko kolaboratzaileak Ordineri egindako elkarrizketako sarrera-testuan. Duela hilabete eskaini zuen ARGIAk bien arteko solasa, 2824. ale zenbakian.

L’utilità dell’inutile ("Alferrikakoaren balioa") liburu-manifestuak ehun milaka ale saldu ditu Italian, Grezian eta Espainian, eta Pamiela argitaletxeak aurreko asteartean argitaratu zuen liburua euskaraturik. Liburua itzultzeaz arduratu den Fernando Rey-ren hitzak jaso ditu Naiz-ek: 'Liburuaren mezu nagusia zera da, bultzatu beharra dagoela gizarte neoliberal honek alferrikakotzat jotzen duena, horrek baizik ez baitu salbatuko gizakia eta gizartea'". Udazkenean Iruñera etortzekoa zen Ordine, Pamielak gonbidatuta, liburua aurkeztera.

Ilusioa, euskaraz argitaratzeak

Ordineri egiten zion ilusioa liburua euskaraturik ere edukitzeak. Honela adierazi zion ARGIAri:

"Hizkuntza txikiak, handiak bezalatsu, oso garrantzitsuak dira, hizkuntza bakoitza mundua ulertzeko leiho baita; eta hizkuntza bat hiltzen delarik, beraz, leiho hori itxi egiten da. Oso harro nago liburu hori euskaraz agertuko delako. Ez zait inporta alde ekonomikoa, zenbat salduko den: euskarazko itzulpenak, galegokoak bezala, harro sentiarazten nau, jende batek nire liburua aukeratu duelako, jendeari esanez: “Liburu hau garrantzitsua da gure kulturarentzat”. Arrakasta komertzial batek baino balio handiagoa du horrek niretzat".

"Gure garaikideak dira klasikoak"

Obra klasikoek lekurik ez dutela dirudien munduan, arrakasta pilatu dute klasikoei eskainitako Ordineren liburuek. Apur bat "ulergaitza" zitzaion berari, baina ezeren gainetik, "porrot loriatsua" zela zioen. Izan ere, "protesta keinu gisa idatzitako erresistentzia dira" testu horiek bere arabera.

Oso harro nago liburua euskaraz agertuko delako. Ez zait inporta alde ekonomikoa, zenbat salduko den: euskarazko itzulpenak, galegokoak bezala, harro sentiarazten nau, jende batek nire liburua aukeratu duelako kultura horrentzat garrantzitsua delakoan"

Argi zioen Ordinek: "Iraganean idatziak izan arren, klasikoak beti dira gure garaikideak, eta garai guztietarako balio du premisa horrek".

Baina klasikoak irakurtzen al dira edo ez? Gazteek irakurtzen dute? Horra Ordinek egiten zuen analisia:

"Gazteek ezagutzen dituzte klasikoak, baina manualek egiten dituzten laburpenetatik. Ez dituzte zuzenean irakurtzen. Desberdintasun itzela dago Kixotearen laburpen bat edo Kixotearen orrialde bat irakurri. Nola maita dezake ikasle batek Kixotea, laburpen bat irakurtzen badu? Gauza hotza da, zentzurik gabea. Soilik zuzenean irakurrita, irakasle egoki batekin, ulertuko dituzu gauza batzuk, gaurkotasun handiko mezuak dituela: adibidez, egun pentsatu arren lehena iristen den pertsona dela merezi duen bakarra –etikoki gauza lausoak egin arren–, Giordano Brunok zioen: “Bizitzan benetan balio duena ez da lehena iristea, zure bidea duintasunez egitea baizik”.

Nuccio Ordine solasean Aritz Galarragarekin, ARGIArako eginiko elkarrizketan. (Argazkia: Dani Codina)

Unibertsitateko irakaslea zen Ordine, eta hezkuntza programa berritzaileen inguruko irakurketa oso sakonak egiten zituen. Memoria landu eta iragana ezagutzearen aldeko mezuak ematen zituen:

"Hezkuntza programak ikusten ditudanean, 4.0 Eskola eta abar, asaldatu egiten naiz: zer esan nahi du, 3.0 Eskolak ez duela ezertarako balio? Iphone 13-ak pentsarazten dizu aurretik egon diren hamabi Iphone-k ez dutela balio, zaharkitu direla; zaharkitze programatuaren ideia da hori. Aurrekoa zergatik ez da ona berriarentzat? Ez da kasualitatea mundu greziarrean memoria izatea jakitate guztien ama, jakitate berriak memoriaren seme-alaba izatea. Gaur ez dugu historiarekiko interesik, dirua egiteko programatuta gauden mundua baikara, etorkizunera begiratzen dugu soilik, teknologiaren azken produktuari. Kontsumitzeko bulkada izugarria dago, eta gazteak kontsumitzaile programatuak dira, eskolan, unibertsitatean... Ez ditugu hiritar kultu eta kritikoak hezten, kontsumitzaile pasiboak sortzen ditugu, dirua egitea beste pentsamendurik ez duten soldadutxoak, arrakasta lehenesten dutenak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Euskal Herriko kartografia historikoa
Mapen lorratza herri baten historian

Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]


Erasoari aurre egiten

Liburu honetara hurbiltzen denak lehenbizi G. Mabire-ren irudiekin egingo du topo. Komikiaren estiloko irudiak dira, trazu oso zehatzak eta kolore biziketa zeroak, pertsonaiak eta egoerak erraz interpretatzen laguntzen dituztenak. Irudi horiek testuarekin bat datoz: laburra eta... [+]


Mikel Ayllon
“Poesiaren sozializaziotik bueltatuko da literaturaren balio soziala”

Bizkaia Irratiko Irakurrieran literatur saioari agur esan dio Mikel Ayllon idazle eta orain arteko saioaren gidariak. Irailetik aurrera jarraituko ez zuela esateaz gain, gogoeta egin zuen sareetan euskarazko literaturaren egoeraz: "Euskal literatura gero eta homogeneoagoa... [+]


2024-07-10 | Castillo Suárez
Jogurtak ordainetan

Nire lehendabiziko poema liburua argitaratu nuenean errezitaldi bat ematea eskaini zidaten unibertsitate batean. Musikariak dirutan kobratu zuen eta niri Jorge Oteizari buruzko liburu bat eman zidaten, hartu ez nuena, baneukalako etxean. Horixe izan zen onartu ditudan eskaera... [+]


Sorginen duintasuna aldarri

Lan kontu bat dela eta berrirakurri behar izan dut liburu zoragarri hau. Teoria, genealogia eta historia feminista batzen dituen liburu motz honek kritika ugari izango zituelakoan sarean begiratu eta, sorpresa! bakarra aurkitu dut, Irati Majuelok Berria-n idatzi zuena.
[+]


2024-07-10 | Lander Arretxea
“Loturak antsietate eta inpazientzia handiagoz bizi ditu gure belaunaldiak”

Kiosko bat, krisian, Benidormeko giri artean. Eta egunkarien atzean, txandaka, adinak eta mundu ikuspegiak desberdintzen dituzten bi lagun. Kontrastezko osagai horiekin garatu du Lizar Begoñak bere lehen eleberria: Mundu zitalaren kontra. Gisa bereko inguru batean batu... [+]


2024-07-09 | UEU
Katixa Dolhare Zaldunbide
“Literatura hezkuntzaren zimendua da”

Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara jardunaldia antolatu dute elkarlanean Seaskak eta UEUk Baionan, Udako Ikastaroen barruan, eta bertan parte hartuko du Katixa Dolhare Zaldunbidek. Ezpeletan sortu zen 1982an, Lapurdin, eta familiarekin Nafarroa Beherean... [+]


2024-07-08 | Behe Banda
Barra warroak |
Uztarik ez uztailean


Begirada gurutzatu eta engaiatuak

Sorpresa ederra izan da Consonni argitaletxeak argitaratu berri duen liburua. Ez nuen ezagutzen Montserrat Roigen lana eta aurkikuntza harrigarria izan da, zinez. Batetik, Franco hil berritan argitaratu zelako estreinakoz eleberria (1976an) eta garai hartako Bartzelona... [+]


Kronika: 'Liburu ausartak' jardunaldia
Isilak, mutuak, zuriak... eta ausartak

Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]


Katixa Agirre
“Hutsune handia dugu euskarazko ikus-entzunezko fikzioan”

Euskarazko ikus-entzunezkoen egoera kaskarrak kezkatuta dauka Katixa Agirre, hizkuntzaren normalizazioan ezinbesteko tresna direla uste baitu. Ahul ikusten du euskal literatura sistema ere, irakurlego txikia duela eta. Hizkuntza gutxituen arazoak denak.


2024-07-01 | Behe Banda
Barra warroak |
3. zutabea


Mo bueltatu da

1991n argitaratu zuen Bernardo Atxagak Behi euskaldun baten memoriak. Liburuak ibilbide luzea eta arrakastatsua izan du euskaraz nahiz bestelako hizkuntzatan. Alemanian gehien saldutako liburuen artean egon zen, J. Eccleshare editore britainiarrak irakurri beharreko obratzat... [+]


Eguneraketa berriak daude