Duela urtebete abiatu zuen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ‘Hautagai Euskaldunak’ dinamika, datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira. Euskaraz dakiten alkategai eta zerrendakideak hautatzea eskatu zieten talde politikoei, eta nota jarri diote zerrenda bakoitzari.
Mahai gainean daude karta guztiak. Iragan astean argitaratu ziren ofizialki maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako zerrenda guztiak, eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kideek lan eskerga egin behar izan dute. Izan ere, banan banan aztertu dituzte eskualdeko zerrendak, hautagai euskaldunen kopurua zenbatu eta, modu horretan, zerrenda bakoitzari puntuazio bat jartzeko.
Iragan ostegunean egin zituzten publiko azterketaren emaitzak, Faktorian eginiko agerraldian. Bertan gogorarazi zuten duela urtebete (2022ko apirilean) abiatu zutela ‘Hautagai Euskaldunak’ dinamika. “Lehenbizi, eskualdeko udaletan ordezkaritza zuten alderdiekin bildu ginen, guztiekin”, azaldu zuten.
Dokumentu bat aurkeztu zieten talde politikoei, beranduago (ekainean) publiko egin zutena. “Bi atal nagusi zituen: bat, alderdiei hautagai zerrenda publikoa egiterakoan, hautagai bakoitza euskaldun osoa, euskaldun hartzailea edo erdalduna zen izendatzea; eta bi, hautagai zerrenda bakoitzari euskararen ikuspuntutik nota bat jarri eta hori publiko egingo genuela azaldu genuen”.
“Gardentasuna ariketa bat” eskatu zieten alderdiei, hautagaien hizkuntza gaitasuna jakitea “berebiziko informazioa” dela iritzita, “herritarrek modu burujabe eta nahikoa informazioarekin egikaritu dezaten boto eskubidea”.
Horrekin batera, zerrendetan hautagai euskaldunak egotea sustatu nahi izan dute. Izan ere, Kontseiluko kideen aburuz, “hautagai euskaldun batek hizkuntza eskubideak bermatzen ditu, gutxienez elebiduna baita euskalduna, herritar guztiei bere hizkuntzan entzun, ulertu eta erantzuteko gai”.
17 ahobizi, 5 belarriprest eta 10 erdaldun daude Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak aztertutako alkategaien artean
Osteguneko agerraldian Kontseiluak “kritika zorrotza” helarazi zien “eskualdeko alderdi guztiei”, ez dutelako publikoki jakinarazi euren hautagaiak euskaldunak diren edo ez. “Informazioa emate hutsak hizkuntzari garrantzia aitortzea bazekarren, eskakizun hau betetzea gardentasun ariketa bat bazen... Ez egiteak zer esan nahi du? Pausu erraza zen eta atsekabez ikusi dugu ez dela eman”. Horregatik, Kontseiluko kideek espero dute hemendik aurrera talde politikoek informazio hori jakinaraztea “ekitaldietan zein postontzietara igorriko zaizkigun esku-orrietan”.
Eskualdeko 32 zerrenda aztertu dituzte guztira Euskalgintza Kontseiluko kideek, eta modu horretan ondorioztatu dute alkategai bakoitza ahobizia (euskaraz ulertu eta hitz egiten duena), belarripresta (ulertzeko gai dena) edo erdalduna den. “Jarraian, zerrendari nota jarri diogu. Horretarako alkategaia eta zinegotziak, hurrenkera kontuan hartuta, puntuatu ditugu euskaldun oso, euskaldun hartzaile edo erdaldun diren kontuan hartuta”.
Modu horretan jakin dute aztertutako alkategaien artean 17 ahobizi, 5 belarriprest eta 10 erdaldun daudela. Jarritako notari dagokionez, aldiz, “16 zerrendek gainditzen dute, 7 ez nahiko erdiesten dute eta 9 kasutan ez da nahikoa informazio lortu”.
Horri lotuta, kontseiluko kideek salatu dute alderdi batzuek informazioa ukatu egin dietela.
Kontseiluko kideen aburuz, eginiko azterketak badu garrantzia, “gardentasuna, boto eskubidea eta hizkuntz eskubideak barne biltzen dituelako”.
Horregatik, ekimena “eskualdetik kanpora zabaltzeko” deia luzatu diete Euskal Herriko eragileei. “Gogoratu nahi dugu baita, alderdi politikoen hizkuntza politika eta hizkuntz eskubideekiko jarrera eta jarduna elementu garrantzitsua direla baita, euskararen normalkuntza lortzeko bidean”.
Gauzak hala, ildo horri lotutako bestelako ekimenak egingo dituztela jakinarazi dute.
Hain zuzen, duela lau urte bezala, euskararekiko konpromiso zehatzak hartzea eskatuko die Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak eskualdeko hautagaiei, Bai, we can kanpainari segida emanez. Asteazkenean egingo dute horretarako ekitaldia Saraube mahaian, 17:15ean.
Aurreko udal hauteskundeen atarian talde politikoek hartutako konpromisoak ekarriko dituzte gogora, eta promesa horiek bete diren edo ez jakinaraziko dute. Horrez gain, konpromiso sorta berria plazaratuko dute datorren legealdira begira. Herritar orori luzatu diote zitan parte hartzeko gonbita, " Saraubeko mahaia herritarrez lepo betetzeko".
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkeztu diren 32 zerrenda aztertu ditu guztira, eta nota jarri dio bakoitzari, talde politikoei duela urtebete aurkeztutako irizpide batzuk jarraituta.
Nota 0tik10era jarri da. Puntuaketa egiteko formula honakoa da: alkategaiak (23 puntu ahobizi, 5 belarriprest eta 0 erdalduna), 2. zinegotzitik zazpigarrenera (2 puntu ahobizi, 1 belarriprest eta 0 erdalduna) eta 8. zinegotzitik aurrera (1 puntu ahobizi, 0,5 belarriprest, 0 erdalduna).
EAJ: Alkategaia: Ahobizia / Zerrendari jarritako nota: 8,97
EH Bildu: Alkategaia: Belarripresta / Zerrendari jarritako nota: 5,13
Aiara Batuz: Alkategaia: Ahobizia / Zerrendari jarritako nota: 9,36
EAJ: Alkategaia: Belarripresta / Zerrendari jarritako nota: 4
EH Bildu: Alkategaia: Ahobizia / Zerrendari jarritako nota: 9,55
PSE-EE: Alkategaia: Ahobizia / Zerrendari jarritako nota: Informazioa faltan
Orain Amurrio: Alkategaia: Ahobizia / Zerrendari jarritako nota: 6,78
Guk Elkarrekin: Alkategaia: Erdalduna / Zerrendari jarritako nota: 2,67
PP: Alkategaia: Erdalduna / Zerrendari jarritako nota: Informazioa faltan
Arakaldoko Taldea: Alkategaia: Ahobizia / Zerrendari jarritako nota: 9,25
EAJ: Alkategaia: Ahobizia / Zerrendari jarritako nota: 10
EH Bildu: Alkategaia: Ahobizia / Zerrendari jarritako nota: 10
EAJ: Alkategaia: Ahobizia / Zerrendari jarritako nota: 9,7
EH Bildu: Alkategaia: Ahobizia / Zerrendari jarritako nota: 10
EAJ: Alkategaia: Belarripresta / Zerrendari jarritako nota: Informazioa faltan
PP: Alkategaia: Erdalduna / Zerrendari jarritako nota: Informazioa faltan
EAJ: Alkategaia: Ahobizia / Zerrendari jarritako nota: 7,78
EH Bildu: Alkategaia: Ahobizia / Zerrendari jarritako nota: 9,67
Omnia: Alkategaia: Belarripresta / Zerrendari jarritako nota: 4
PSE-EE: Alkategaia: Erdalduna / Zerrendari jarritako nota: 0,02
PP: Alkategaia: Erdalduna / Zerrendari jarritako nota: Informazioa faltan
EAJ: Alkategaia: Erdalduna / Zerrendari jarritako nota: 2,43
Okondo Aurrera: Alkategaia: Ahobizia / Zerrendari jarritako nota: 8,65
EH Bildu: Alkategaia: Erdalduna / Zerrendari jarritako nota: 3,51
EAJ: Alkategaia: Erdalduna / Zerrendari jarritako nota: 3,68
EH Bildu: Alkategaia: Ahobizia / Zerrendari jarritako nota: 9,6
Elkarrekin Podemos: Alkategaia: Belarripresta / Zerrendari jarritako nota: Informazioa faltan
EH Bildu: Alkategaia: Ahobizia / Zerrendari jarritako nota: 9,23
EAJ: Alkategaia: Ahobizia / Zerrendari jarritako nota: 7,44
PSE-EE: Alkategaia: Erdalduna / Zerrendari jarritako nota: Informazioa faltan
Elkarrekin URE: Alkategaia: Ahobizia / Zerrendari jarritako nota: Informazioa faltan
PP: Alkategaia: Erdalduna / Zerrendari jarritako nota: Informazioa faltan
* * * * * * * * * * * *
Erlazionatuta:
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.
Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du. Herritarrek helarazitako gertakarien bilduma aztertuta, ondorioztatu dute 2024an egoerak ez duela hobera egin, eta gainera, kexak jaso dituzten hainbat entitateren eskutik urraketak iraunarazteko jarrera sumatu... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]
"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]