Nostalgia baino gehiago: Son Goku euskaraz hasi zenekoa

  • Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko atal haren emanaldiarekin eta bikoizketa bikain haren protagonistekin.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko urriaren 11n - 07:00
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen barruan egingo den Animedon topaketaren barruan (Donostiako 'anime' topaketa) izango da gauza, EITBren babesarekin.

Ekitaldia urriaren 20an 19:00etan izango da, Donostiako Antzoki Zaharrean. Nonbait gonbidapenak agortu dira, baina ikustekoa izango da. Ylenia Benito kazetariak gidatuko du ikuskizuna eta bertan izango dira Xabier Amuriza bertsolari eta idazlea, telesailaren lehenengo bikoizketa-zuzendaria; Seve Atencia, Goku eta Gohanen ahotsa; Ana Guadalupe Fernández, Bulmaren ahotsa eta kredituen sekuentziako abeslaria; eta Joxe Felipe Auzmendi, kazetaria, ETBko aurkezle historikoa eta Freezerren ahotsa.

Hauez gain, atala emango dute, musika zuzenean egongo da, eta opariak ere banatuko dira.

Zer Non Ikusi zerbitzuaren arabera, AnimeBox plataforman daude ikusgai Dragoi Bolaren 5 denboraldi euskarazko bikoizketarekin.

Euskal Encodings plataformatik ere jaitsi daitezke marrazki bizidunok.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Marrazki bizidunak
Plano aldaketa azkar asko dituzten marrazki bizidunen eragin negatiboa aztertu dute

Denbora laburrean plano aldaketa asko dituzten marrazki bizidunek, alegia erritmo azkarreko hiperestimulazio audiobisualak eragin negatiboa du umeen arretan, hainbat ariketa mental egiteko gaitasunean eta autoerregulatzeko ahalmenean, ikerketa batek ondorioztatu duenez.


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Gookapi, haurrentzako euskarazko lehen plataforma interaktiboa

Gookapi.eus euskal ekoizpeneko marrazki bizidunen 1.000 minutu baino gehiago daude eskuragarri. 10 urtetik beherako haurrei zuzenduta dagoen euskarazko lehen plataforma interaktiboa da.


2023-08-18 | Ilargi Manzanares
Miyazakiren film berriak emango dio hasiera Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioari

Irailaren 22an emango dute Kimitachi wa Do Ikiruka/The Boy and the Heron filma, Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaaleko auditoriumean.


‘Okrestra lurtarra’ animaziozko filma ostiral honetatik aurrera zinema-aretoetan

Apirilaren 8an estreinatuko da zinema-aretoetan Orkestra lurtarra animaziozko film luzea. Joseba Poncek eta Imanol Zinkunegik zuzendu duten lan hau egiteko asmoa 2014an jarri zen mahai gainean: “Luze jo du, baina merezi izan dute bideak eta lanak”, azaldu dute Lotura... [+]


'Disney plus euskaraz' ekimena
Haurren paradisu txikiak erdaraz egiten du

Joan den mendeko 80ko eta 90eko hamarkadatan, haur euskaldunen erreferenteak ziren Arturo erregea, Heidi, Dotakon eta Dragoi bola. ETB1ean ikusten zituzten. Azken zortzi urteotan haurren ohiko telebista kontsumoa %40 jaitsi da. Orain marrazki bizidunak ordainpeko plataforma... [+]


2021-03-11 | ARGIA
Klik!: Umorea eta pop kultura uztartuz, alternatiba sozioekonomikoak sareratuko dituen web-seriea

Jendartean eraldaketa bultzatzea eta alternatiba sozioekonomikoez hausnartzea helburu duen animazio web-seriea abian jarriko dute datorren asteartetik aurrera Bira Produkzioak-en eskutik.


'Lur eta Amets' filma
Euskal Herriko historia, a zer abentura

Liburua, ipuinak eta orain pelikula: Lur eta Amets proiektuak hirugarren buelta emango du eta pantaila handian murgilduko da otsailaren 7tik aurrera. Denbora luze baten ondoren, haurrei zuzenduriko euskarazko animazio-film hezitzaile bat zinemetan estreinatuko da.


Burdeletik animera

Japonia, XVII. mende hasiera. Tokugawa shogunaldian herrialdea bateratu zenean, Edo garaia hasi zen. Gatazka luzeen ondoren, bakea iritsi zen Japoniara, hirietako burgesia entretenimendu gosez zegoen eta giro egokia sortu zen arte eta kultura jardunetarako.


2020-01-07 | ARGIA
‘Lur eta Amets’ animaziozko filma estreinatu aurretik, haurrentzako ikuskizuna herriz herri

Euskal Herriko historia haurrei ezagutarazteko lagungarria izango den filma otsailaren 7an estreinatuko da aretoetan. Aurretik, hainbat herri eta hiri bisitatuko ditu pelikularekin lotutako ikuskizunak.


Eguneraketa berriak daude