Norvegian eta Espainiako Estatuan CAF-en aurkako boikot kanpainak abiatu dituzte

  • "Boikota egin Palestinan nazioarteko legedia urratzen ari diren konpainiei". Lelo horrekin abiatu dute Norvegian Euskal Herriko CAF enpresaren aurkako kanpaina. Enpresa hau herrialde horretan pisua irabazten ari dela, eta norabide horretan, 2021eko urtarrilean Norvegiako Garraio Ministerioak kontratu nagusi erabakiko duela gogorarazi dute. Espainiako Estatuan, RENFEri eskatu diote enpresa hau hurrengo lizitaziotik kanpo uzteko legeak baimentzen duen "konportamentu okerra" argudiatuta.

Norvegiako erakunde publikoei CAFekin kontraturik ez egiteko eskatuz kanpaina abiatu dute.

2020ko urriaren 27an - 17:30

CAF da Norvegiako garraio konpainia publikoaren hornitzaile nagusia. Lotura honetan irakur daiteke trenak egiten dituen euskal enpresak herrialde Eskandinaviarrean duen pisu ekonomikoa. BDS kanpaina bultzatzen duten ekintzaileek euskal enpresari gogorarazi nahi izan diote asko duela galtzeko Jerusalemgo tranbia egiteari uko egiten ez baio.

BDS kanpainak indarra du Europa iparraldean eta ez da lehen aldia Israelen egin nahi izan dituzten negozioen harira, herrialde eskandinaviarretan kontratuak galtzen dituela batek baino gehiagok. Dagoeneko hainbat eragile norvegiarrek bat egin dute CAF boikotatzeko kanpainarekin, besteren artean, Norvegiako Lokomotora Fabrikatzaileen Elkarteak, Norvegiako Trenbide Elkarteak eta hainbat sindikatuk.

CAFen aurkako kanpaina Espainiako Estatuan.
RENFEri ere CAF boikotatzeko deia

Ez kontratatu CAF apartheida eraikitzen jarraitzen duen bitartean Palestinako lurralde okupatuetan. BDS kanpainaren barnean, RENFEri Euskal Herriko enpresa honekin ez kontratuak egiteko deituz atxikimenduak biltzen hasi dira.

2019ko abuztuan CAFek eta Israelgo Shapir enpresek Jerusalemgo tranbia egiteko kontratua irabazi zuten elkarrekin. Proiektu honek Jerusalem eta lurralde okupatuetan eraikitzen ari diren kolonia israeldarrak batuko lituzke AHT bidez.

Hori dela eta CAFi kontratu honi uko egiteko eskatuz kanpaina abiatu zuten LABeko langileek lehenik, gero enpresa komite osoak eta gaur egun nazioarteko kanpaina bilakatu da.

RENFErekin 2.700 milioi euroko kontratu erraldoia lizitatzen ari direla gogorarazi dute BDSko ekintzaileek. Espainiako legeriak enpresa batzuk beren ekintza eta konportamenduagatik bazteratzeko aukera ematen duela gogorarazi dute, eta CAF baztertzeko eskatzen hasi dira.

Palestina Askatzeko Erakundeak publikoki eskertu zuen CAFeko langileen jarrera. Gutuna helarazi zien langileei zuzenean antolakundeko antolakuntza idazkari nagusi Saeb Erekat-ek: "Zuen ekintza eta ahalegina eredu da langile europar askorentzat”.

Eskari hau babesteko, manifestazio nazionala deitua dago Gasteizen azaroaren 28an.

Manifestazio nazionaleko afixa.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
2024-10-10 | Julene Flamarique
Arrasateko Eroskitik eta Alcampotik produktu israeldarrak kentzea lortu dute, orain Lidl eta BM-n gauza bera nahi dute

Herriko supermerkatuetan salgai dituzten produktu eta saltokiei eskatu diete Israelen ekoitzitako produktuak saltzeari uztea: Arrasateko Eroskik eta Alcampok eskaria onartu dute; Lidl eta BMk ez. Elkarretaratzea egingo dute ostiral honetan Lidl supermerkatu aurrean.


2024-10-07 | Leire Ibar
Espainia “gorrotoa ereiteko paradisua” dela dio Israelgo Gobernuak

Asteburuan Espainiako Estatuko hiri ugaritan egindako mobilizazioen harira, Israelgo Atzerri Gaietarako Ministerioak eta Israelen Espainiako Enbaxadak "terrorismoa goraipatzea" egotzi diote Espainiari.


Bonba hotsak Libanon eta Gazan, urriaren 7 hartatik urtebetera

Israelgo armadak bortizki egin du eraso igandetik astelehenerako gauean, Hamasen urriaren 7ko erasoaldiaren urtemugarekin bat eginez. Libanoko Beirut hiriburuaren hegoaldea bonbardatu du, eta Gaza erdiguneko beste ospitale bat ere bai.


2024-09-03 | Jon Torner Zabala
FIFAk berriro atzeratu du Israel zigortzeko eskaerari buruzko erabakia

"Kanporatuko al du FIFAk Israel?", galdegin du hainbat mediok, futbol erakunde gorenak adierazi ostean Palestinako Federazioak egindako eskaera aztertuko duela. FIFAren izaera ezagututa, are gehiago eskaeraren bueltan zein epel jokatzen ari den, inplikatutako bi aldeak... [+]


Israel Donostiako Klasikotik kanporatzeko eskatu du Gernika-Palestina herri ekimenak

Larunbatean zeharkatuko ditu hiriko kaleak Donostiako Klasikoak, eta Gernika-Palestina herri ekimenak Israelek bertan duen presentzia salatu du, prentsaurreko batean. Adierazi dutenez, “genozidioa eteten ez duten bitartean” klasikoak ez luke Israel-Premier Tech... [+]


Israelgo armagile nagusiaren fabrika batera sartu eta gerrarako materiala suntsitu dute Erresuma Batuan

Palestine Action taldeak dio bere ekintzaileek astelehen goizean (abuztuak 6) Elbit-ek Bristolen duen fabrika "inbaditu" dutela. Ikerketa eta fabrikazio zentroa oso zainduta dago, eta espetxeko furgoneta bat erabili dute kanpoko perimetroa txikitzeko.


Zuriketa arrosa, indarkeria medikoa eta psikiatrikoa eta Palestinako genozidioa salatu ditu LGTBIAQ+ mugimenduak

Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin. 


2024-06-19 | Axier Lopez
EHUk ez du akordio berririk sinatuko CAFekin, giza eskubideak urratzen dituen Jerusalemgo tranbia utzi arte

Hainbat lagun elkartu da ekainaren 19ko goizean EHUko Gipuzkoako errektoreordetzaren egoitzan, Ibaetan EHUk CAFekin dituen harremanak eten ditzala eskatzeko. Gipuzkoako campuseko errektoreorde Agustin Erkizia Olaizolak adierazi die EHUk ez duela akordio berririk sinatuko... [+]


Mondragon Korporazioa elkarlanean ari da Israelgo defentsa fabrikatzaile handienarekin

Mondragon Korporazioak bost proiektu ditu esku artean erakunde israeldarrekin Ahoztar Zelaietak El Salton salatu duenez. Horren bidez hiru milioi euro inguru irabaziko ditu Mondragonek.

 


2024-06-05 | Axier Lopez
Jaurlaritzaren eta Israelen arteko “lankidetza” salatu dute Bilbon

Uribe Kostako Palestinaren aldeko Khalas! elkartasun taldeko hainbat kidek salaketa ekintza egin dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitza barruan. Jaurlaritzak Israelekin dituen harremanak azaleratu eta salatu nahi izan dituzte.


EHUko talde bat elkarlanean dabil genozidioarekin lotutako institutu israeldar batekin

Ahoztar Zelaietaren ikerketa batek argitu du EHUk lotura duela palestinarren etxeak botatzeko erabiltzen diren ‘bulldozerrak’ garatu dituen institutuarekin. Unibertsitate publikoak apirila bukaeran esan zuen harremanak etengo zituela Palestinako sarraskia espreski... [+]


Gazako sarraskia arbuiatzen ez duten unibertsitate israeldarrekin harremanak eten ditu NUPek

Gazako krimenak baztertzen ez dituen unibertsitate israeldarrekin harremanak eten eginen ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoak. Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aho batez hartu du erabakia, akordio bidez, eta ez du hartu emanik izanen. Harreman komertzialak eta akademikoak... [+]


2024-05-21 | Gedar
Hamabi lagun ikertzen ari dira, Castejonen CAF-Trenasaren kontra egindako protesta bat dela-eta

Asteartean deklaratu beharko dute Tuteran, ikertu gisa. Palestinan eraikitzen ari den tranbia-sarearen bidez, CAF "entitate sionistaren kolonizazioan parte hartzen" ari dela ohartarazi dute.


Eguneraketa berriak daude