Azken aldian saiakera berezia egiten ari da Eusko Jaurlaritza Ertzaintzaren iragana ezabatu eta aurpegi garbitua aurkezteko. Markesinak ertzain izateko iragarkiz josita topatzen ditugu urtez urte, eta gazteoi aukera profesional interesgarri moduan aurkezten zaigu polizia izatea, egungo lan testuinguru desegonkor eta prekarioaren aurrean, baldintza ekonomiko on eta iraunkorrak eskainita. Josu Erkoreka EAEko Segurtasun sailburuaren arabera, azkeneko bost urteetan 2.651 polizia plaza eskaini dira. Badirudi saiakera arrakastatsua ere izaten ari dela. Izan ere, testuinguru gazte eta prekarizatuetan geroz eta ohikoagoa da inguruko kideren bat Arkauten formakuntzan dabilela jakitea.
Gure jendartean, Poliziaren instituzioa betierekoa balitz bezela hartzen da. Nahiz eta inolako indar polizial formalik gabeko jendarteak existitu diren eta poliziaz jositako eta delinkuentzia eta desberdinkeria tasa altuak dituzten hainbat jendarte ere badauden, ikuspegi horrek Polizia beharrezkoa dela eta hura gabe kaosa besterik egongo ez litzatekeela pentsatzea dakar. Hala, Polizia herritarren segurtasuna eta ongizatea bermatzeko ezinbesteko erakundea dela azpimarratzen digute behin eta berriz, eta jardun poliziala normalizatzen dute.
Poliziaren funtzioa zein den, ordea, ezin dugu ahaztu: estatuak ematen dion indarkeriaren monopolioa erabiltzea, gizartearen statu quoa mantentzeko
Horretarako, geroz eta eskumen gehiago haien ardurapean jartzen ari da Eusko Jaurlaritza: genero indarkeria, itsas-salbamendua... eta haur zein gaztetxoen gizarte hezkuntza ere gorputz polizialen esku uztea inongo kuestionamendurik gabe ari da sustatzen; gure ikastetxeetara matxismoaren, arrazakeriaren eta prekaritatearen ondorio diren gatazka sozialen inguruan tailerrak emateko uniformez jantzitako armadunak bidaltzen dituzte. Horren atzean Poliziaren irudia zuritu eta gizartearen diskurtsoak kontrolatzeko helburua argia da.
Poliziaren funtzioa zein den, ordea, ezin dugu ahaztu: estatuak ematen dion indarkeriaren monopolioa erabiltzea, gizartearen statu quoa mantentzeko. Beraz, Poliziaren existentziak berak eragiten du Poliziak indarkeria erabiltzea. Historiak erakutsi digu gobernuek egokitzat duten ordena soziala mantentzeko behar dituen baliabideak erabili eta edonora iristeko prest dagoela Polizia; baita Ertzaintza ere, nahiz eta zenbait sektore politikok kategoria horretatik bereizi nahi izan duten.
Kameren eta sare sozialen zabalkunde masiboaren bitartez, edozein herritar zelatatzeko Poliziaren gaitasuna biderkatu egin da
Gaur egun betiko helburuak lortzeko tresna berrituak dituzte: buroerrepresioaren eta teknologia berriez inguratutako kontrol sozialaren aroan bizi gara. Alde batetik, poliziek babes administratiboa dute, helburu errepresiboarekin herritarrak identifikatu, atxilotu eta isunak jartzeko. Hala, legearen aplikazioaren aitzakiapean potentzialki edozein motatako deserosotasun edo gatazka sortu dezakeen pertsona/talde bat beldurrarazteko tresna eraginkorra da buroerrepresioa, gatazka sozial eta politikoak judizializatzen dituena. Gainera, diru kopuru handiak ordainaraziz, baliabide sozioekonomiko baxuagoak dituzten pertsona eta taldeak kaltetzen dituzte gehien. Horren adibide argiak dira egun indarrean dauden eta ez indargabetzea erabaki diren Espainiako Estatuko Mozal Legea eta Donostiako Udaleko Mozal Ordenantza.
Bestalde, teknologia berriek aldaketa handia ekarri dute Poliziaren ohiko jardunari dagokionez. Kameren eta sare sozialen zabalkunde masiboaren bitartez, edozein herritar zelatatzeko Poliziaren gaitasuna biderkatu egin da. Kamerak topatu daitezke han eta hemen kaleetan. Orain, gainera, batzuk adimentsuak ere badira eta uniformean bertan daramate kamera (body-cam delakoa) hainbat poliziek. Herritarrentzat oso intrusiboa den moduan, edozein momentu eta lekutan edonor grabatua izatea ahalbidetzen du horrek eta, ondorioz, potentzialki zelatatua izatea. Horrek eragiten duen ziurgabetasuna bera ere Poliziak boterea mantentzeko beste modu bat da.
“Leunagoak” diruditen indarkeria motek ez dute indarkeria esplizitua ordezkatzen, Poliziaren jardute gaitasuna zabaldu baizik
Tresna berri horiek aztertuta, badirudi Poliziaren jarduteko modua aldatu dela, baina hala erabakiz gero, indarkeria esplizitua erabiltzeko aukera beti dute eskuragarri. Hau da, “leunagoak” diruditen indarkeria motek ez dute indarkeria esplizitua ordezkatzen, Poliziaren jardute gaitasuna zabaldu baizik. Hala, ikusten ari gara beste garai bateko praktikatzat jotzen diren miaketak, atxiloketak, tratu txarrak edota herri mugimenduetan infiltratzea gaur egun ere inpunitate osoz egiten dituztela gorputz polizialek. Horren adibide ditugu COVID garaiko errepresioa; Donostiako Parte Zaharrean entzundako “vamos a tirar a dar” (“jotzera egingo dugu tiro”) aginduaren ostean pilotakada batez gazte bati hautsitako masailezurra; Kataluniako, Valentziako eta Madrilgo herri mugimenduetan azken hilabeteetan ezagututako infiltrazioak; Donostiako Infernua auzo okupatuaren aurkako muntaia polizialak; Aroztegiaren aurkako kanpaldian izandako Guardia Zibilaren etengabeko jazarpen poliziala, judiziala eta ekonomikoa; Arartekoak zalantzan jarri duen Bilboko Udaltzaingoaren indar-erabileraren “proportzionaltasuna”; Gasteizen Udaltzaingoak jipoitu duen 16 urteko gaztea; Urruñan migratzaileei laguntzeagatik atxilotutako hiru kideak eta komunikabide masiboetara heltzen ez diren kolektibo guztiek egunerokoan pairatzen dituzten biolentziak. Praktika horiek guztiak ez dira tresna bereiziak, modu koordinatu eta osagarrian erabiltzen diren errepresio egitura baten parte baizik.
Guk ez ditugu gure herrian egindako atxiloketa sistematikoak, tratu txarrak, milaka torturak eta erailketak ahaztu. Iragana ahaztu gabe, egun gertatzen ari denari ere arreta jartzea garrantzitsua da. Jakin badakigu Poliziaren eskutik askotariko indarkeria gertatzen dela, baina, noiz? Nola? Zenbatetan? Nor dago Poliziaren jomugan? Nor da etsaia estatuarentzat?
Espazio hau gaur egungo indarkeria poliziala ezagutu eta publikoki salatzeko erabili nahi dugu
Egoera horren aurrean, TXAGO izenpean biltzen hasi ginen orain dela urtebete, hain zuzen ere, Donostialdeko gaur egungo estatu indarkeriaren erregistroa egiteko. Lan handia egin da azken hamarkadetan Espainiako Estatuaren, Frantziako Estatuaren eta euskal instituzioen aldetik pairatutako biolentzia ezberdinak zeintzuk izan diren aztertzeko, horrek gizartean eragindako ondorioekin lan egiteko eta biolentzia jasan dutenen bizitzak duintzeko. Hainbat talde-hausnarketa egin eta gero, gure lana eremu jakin batzuetara mugatu dugu:
1. Poliziaren jazarpena erregistratuko dugu; testigantzen, behaketaren eta dokumentazioaren bidez.
2. Egun, ez dugu jarraipen juridikorik egiteko gaitasunik, beraz, oraingoz, ezin izango dugu arlo honetan lagundu.
3. Jarraipen terapeutikorik egiteko baliabiderik ez dugun arren, parte hartzen duten pertsona edo kolektiboen zaintza eta bide-laguntza psikosozialerako prest gaude.
Espazio hau gaur egungo indarkeria poliziala ezagutu eta publikoki salatzeko erabili nahi dugu. Proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu eta beste esperientzia batzuk ezagutu nahi badituzu, Apirilaren 22an Lezoko Txerrimuñon izango gara!
Leire García Fernández, Txago Gipuzkoa proiektuko kidea
Gurekin harremanetan jartzeko idatzi txagogipuzkoa@riseup.net helbidera.
*Testu honetan EAEko errealitateari egiten zaio erreferentzia, proiektua bera Donostialdean kokatu dugulako. Hala ere, badakigu Euskal Herrian gorputz polizial gehiagok ere indarkeria erabiltzen dutela: Nafarroako Foruzaingoak, Frantziako Estatuko Jendarmeria Nazionalak, Guardia Zibilak eta Espainiako Polizia Nazionalak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]