Rebecca Gallagher gazte galestarra zur eta lur gelditu zen Primark dendan erosi zuen 12 euroko soinekoa garbitzeko jarraibideak irakurtzen hasi zenean.
Eskuz idatzitako eta jositako mezua aurkitu zuen bertan: “Ordu askoz lan egitera behartuta”. Langile anonimoak bidalitako larrialdi mezuak bira eman dio munduari.
Rebeccak Primarkera deitu zuen aurkitutako mezuaren inguruko azalpenak eskatzeko, baina 15 minutu itxaron ondoren, deia moztu zioten. Primarkeko bozeramaile batek adierazi du ez dela inoiz horrelako gertakaririk izan, eta bezeroari eskatu diote soinekoa bueltatzeko, “etiketa nola itsatsi zuten aztertzeko, eta aztertu beharreko beste gertakaririk ba ote dagoen jakiteko”.
Albisteak izan duen zabalpen mediatikoa medio, jarrera aldatu behar izan du enpresak. Izan ere, ez da lehenengo aldia enpresa hori salatzen dutena; Gobernuz Kanpoko Erakunde askok salatu dituzte Primark bezalako enpresak, eta ekintzaileek uste dute ehungintza enpresek langileak esplotatzen dituztela Bangladesh bezalako herrialdeetan.
Kolektiboek salatzen dutenez, langileen lan-eta segurtasun baldintzak oso kaskarrak dira, eta horren erakusle dira azken urteetan gertatu diren istripuak. 2013ko urriaren 8an, Bangladesheko Dhaka hiriko arropa fabrika batean izan zen sute batek 9 hildako eragin zituen. 2013ko apirilaren 25ean, Bangladeshko Rana Plaza eraikina erori zen; El Corte Inglés, Primark edota Mango kateen zerbitzura lan egiten zuten ehungintza fabrikak zeuden bertan, eta 1.127 pertsona hil ziren, eta 2.400 zauritu.
Rebecca gaiaren inguruan hausnartzera bultzatu du gertakari horrek: “Ez dut inoiz pentsatu nola egiten zen erosten dugun arropa, baina gertaera horrek pentsarazi dit nola lortzen dugun erosten dugun arropa hain merkea izatea”.
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]
Commonwealth-eko herrialdeen gailurra hasi da ostiral honetan Samoako Estatuan (Ozeania) eta bertan, Karibeko herrialdeak eskatu diote Erresuma Batuari onar dezala bere iragan esklabista, barkamena eska dezala eta kalte-ordainak egin ditzala.
1492ko urriaren 12an ez zen soilik Amerikako jatorrizko herrien genozidioa hasi. Europa munduko potentzia bilakatuko zuen Atlantikoko esklabotzaren negozioari ere bidea zabaldu zitzaion. Sistema kolonial erraldoi hori ezinezko zatekeen Cádiz bezalako metropolirik gabe:... [+]
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]
Epaileek zuten azken hitza eta hala eman dute: La Negresse auzoak hala izaten jarraituko du Paueko Administrazio Auzitegiaren ebazpenaren ondoren, Miarritzeko Herriko Etxearen iritziarekin bat eginda. Izena aldatzeko auzibidea Mémoires et Partages (Oroimenak eta... [+]
Marcus Rediker historialari estatubatuarrak kapitalismoaren aurkako erresistentzien hasiera arakatu du, marinelen eta pirateriaren historiara iritsi arte.
Julian de Zulueta esklabista arabarraren inguruko erakusketa ikusgai dago LABE espazioan.
Julián de Zulueta y Amondo esklabista arabarra eta bere negozioak ardatz hartuta Azukre Beltza erakusketa “murgiltzailea” sortu du Irati Antía Zuaznabar gasteiztarrak, eta asteazkenean inauguratuko du hiriburuko LABE espazioan. Zulueta XIX. mendeko... [+]
Nazio inperialistetan familia jakin batzuk izugarri aberastu eta elite ekonomiko berriak sortu zituen munduko sistema kolonial eta esklabistak. Aldi berean, kontinente oso bateko biztanleria erdira murriztu zuen: Afrika. Mundua errotik aldarazi zuen, eta egun ere indarrean... [+]
Reuters agentziak argitaratu berri duen ikerlan baten arabera, AEBetako politikari asko esklabo jabeen oinordekoak dira.