Jakina den bezala, EAEko Hezkuntza Sailak Hezkuntza Lege baten oinarri den itun bat garatu du. Helburua egungo hezkuntza sistema duala betikotzea eta sare pribatuaren etorkizuna bermatzea izan da hasieratik, hezkuntza-patronalek aspaldi eskatzen zuten bezala. Hori horrela, eta jaiotza-tasaren jaitsiera ikaragarriari erreparatuz, argi dago Sailaren politikak ondorio larriak izango dituela hezkuntza publikoan, baita bertan lan egiten duten langileen etorkizunean ere. Izan ere, Hezkuntza Legearen oinarriak ezartzeko itunean ez zaio eskola publikoari hezkuntza sisteman eduki beharko lukeen erdiguneko tokirik ematen, eta ez da titularitate pribatuko ikastetxeen gainetik lehenesten. Bestela esanda, Hezkuntza Sailak garatu eta alderdi politikoen gehiengoak babestu duen hezkuntza itunak hezkuntza publikoko langileen etorkizuna kinka larrian jartzen du. Hezkuntza politika horien adibidetzat Amurrioko errealitatea dugu, besteak beste, non eskola publikoan lerroa ixten den bitartean ikastetxe pribatuetakoak diru publikoz ituntzen diren irekita mantentzeko.
Hezkuntza Sailak itunaren oinarriak garatzen zituen bitartean, buru biko sugea izango balitz bezala, egun dugun langile kopurua mantentzeko konpromisoaz hitz egiten zuen sindikatuokin. Jarrera horrek dakartzan kontraesanez kontziente baginen ere, langileen ordezkari garen heinean, sekula ez diogu negoziazioari uko egin eta hezkuntza sistemaren onurak ekarriko dituen zirrikituen bila borrokatu dugu plaza eman zaigun guztietan.
"Oraingo honetan gure onespena eman badugu ere, ez dezala inork ulertu Sailari txeke zuri bat ematen diogunik"
Borroka horretan gure kontrakotasuna adierazteagatik maiz karikaturizatuak izan gara. Zoritxarrez, badago oraindik, konfrontazioari beldurrez, horrek dituen gaitasun propositibo eta eraikitzaileen jabe ez denik. Edo, bestela esanda, desadostasunak onartzeko gaitasunik ez duenik.
Negoziazio eta borroka horien ondorioz, Sailak langile edo baliabideen hornikuntza berrantolatzen duen dokumentu bat aurkeztu digu. Dokumentuak argi-ilunak ditu. Batetik, baliabide gehiago iritsiko dira ikastetxeetara eta horietako asko egiturazko bilakatuko dira. Bestetik, arriskutsua izan daitekeen ikastetxeen autonomian edo zuzendaritzen lidergoan sakontzen da, eta ziurgabetasuna dago baliabide batzuk esleitzeko erabiliko den moduan (kontratu programak, esate baterako).
Hezkuntza Sailaren borondatea hezkuntza publikoaren kalitatea hobetzea izango balitz, baliabide horiek aldebakarrez aplikatuko lituzke, beti egin ohi duen bezala. Oraingoan, ordea, baliabide horiek iristea sindikatuen oniritziarekin baldintzatuta daude. Bestela esanda, behingoz sindikatuen onespena behar dute, zergatik ote?
Steilasen argi dugu Hezkuntza Sailak duela baliabideen hornikuntzaren eta bere eskumen zuzenekoak diren ikastetxe publikoen eta bertako langileen biziraupenaren ardura. Baina, aldi berean, Sailaren jokabidearen inguruko irakurketa kritikoa egiten badugu ere, argi dugu guk erantzukizun bat dugula langile eta ikastetxeekiko. Horregatik, oraingo honetan gure onespena eman badugu ere, ez dezala inork ulertu Sailari txeke zuri bat ematen diogunik. Ordea, arduraz hartzen dugun erabakia da. Zoritxarrez, Hezkuntza Sailari gaur egun hezkuntza publikoarekiko falta zaion ardura. Eta sinatzaile izanda ere, hezkuntza publikoaren alde eta langileen lan baldintzen alde mobilizatzen jarraituko dugu, kalean eta hezkuntza publikoari eragiten dioten mahaietan, ikastetxeen hornidurari buruzko jarraipen mahaietan bezala, tinko gure aldarrikapenei eutsiz, beharrezkoak zaizkion ekarpenak, alegazioak eta salaketak egiten.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]