Freudek (i), 1930ean, “Kulturaren ondoeza” argitaratu zuenean idazlanaren amaieran, gizateria gaixo bat diagnostikatu zuen, eta bere itxaropena adierazi, etorkizunean, gizateriaren erabateko sarraskira eraman gintzaken azpi patologia iker zedin. Saiakuntza horretan bertan, Freudek, pistak iradoki zituen zeregin hori aurrera eramateko, Supernia sozialaren ikerketa eta heriotza-pultsioa jomugan jarrita: "Giza espeziearen paturako galdera erabakigarria da ez jakitea haren garapenak lortuko ote duen gizakiaren bortizkeriatik eta autosuntsiketa joeratik datorren bizikidetzaren asaldura menderatzea (...), egungo gizakiek hain aurrera eraman baitute beren nagusitasuna naturako indarren gainean, non erraza gertatuko baitzaie elkarri akabatzea, azken gizakiraino. Hortik datorkio gaur egungo egonezinaren zati handi bat, bere zorigaitzarena, bere jarrera larrituarena" (ii).
"Merkatuak erabaki eta gobernatzen du populazioaren bizitza eta heriotza eredua, nola bizi, noiz eta nola hil behar dugun, COVID-19ak eragindako ondorenetan ikusten ari garen bezala"
Gaur egun, kulturan dagoen ondoezaren izena muturreko neoliberalismoa da, kapitalismo aurreratuaren bilakaera, non pertsonen arteko loturak desegiten ari diren eta merkatuak erabat menderatutako jabetzaren sistemak kolapsora eraman gaituen. Laurogeiko hamarkadaz geroztik, kapitalismoak atzean utzi zuen ongizate estatuaren eredua, kapital espekulatzailearen fluxua nagusituko zuen jabego finantzario mugagabeari bidea irekita. Helburua, beti, etekin kapitalista hazkor eta mugagabea izan da. Testuinguru horretan, biomerkatuak(iii) merkatuaren botere absolutua bilatzen du gorputza eta subjektuen gainean. Egoera horren ondorioa da subjektibotasunetik babesteko mekanismorik ez dagoela, kontsumoa bera ez bada. Merkatuak erabaki eta gobernatzen du populazioaren bizitza eta heriotza eredua, nola bizi, noiz eta nola hil behar dugun, COVID-19ak eragindako ondorenetan ikusten ari garen bezala. Hara nola doazen merkatuaren nagusigoa eta mugagabeko kontsumoaren mekanismoak norbanakoen bizitza propioaz jabetzen –subjektuak bahitu (iv)–, eta, ondorioz, kulturaz ere bai. Kultura nagusigoa, masa-kultura homogeneoa bihurtuz gero, biomerkatuaren ezaugarri nagusiaren mesedetan izango da.
Zoritxarrez onartu behar dugu gure bizi egitasmoak, identitateak zein hezurdura emozionalak, kontsumoaren bidez asebetetzen dituela egungo garaikidetasunak. Merkatuaren nagusigoa eta etengabeko kontsumoa gure bizitzetan ondo barneratuta daude honezkero. Hala bada, kapitalismoaren aldaera muturrekoak bizi gaitu neoliberalismoaren gidaritzapean. Mundu globalak, norbanakoen homogeneizazioa, bizi praktika eta desirak berdintzea du jomugan. Mundu totalitario bati begirako zantzu gero eta nabarmenagoak ageri dira, zibilizazio gaixo baten paradigmaren aztarnak dira. Haatik, mundu globalaren eskaintza zein arriskutik harago, izateko beste modurik aurkitzea funtsezkoa zaigu. Norberatasunak sakonduz eta norberatasunak irauliz. Tokian tokiko komunitate txikien eraikuntzan arituz. Komunitategintza bere erro kulturalaren sustraietatik indartuz. Zeren neoliberalismoaren aukerak, sakonean, izateko modu bakarra dagoela erakusten ari zaigu, subjektu homogeneo eta ordezkagarriak garela esaten, “denok berdinak”, eta haatik, ordezkagarriak. Jabetu behar dugu honezkero, norbanakoaren merkantilizazioa erabatekoa dela bizi gaituen indarreko ordenu ekonomikoaren mendean jarraituz gero. Jabetu, subjektibotasun neoliberal horrek dagoeneko berdindu eta zeharkatzen gaituela guztiok. Neoliberalismoari ez zaiola interesatzen taldea, kontsumorako izango ez den norbanakorik, alderantziz baizik, sustrai gabeko norbanakoa interesatzen zaio, kolektiborik gabea, sakabanatua, hautsia, isolatua, botere sisteman ondo lerrokatzen dena.
"Ez zientziaren jainkoak ez teknologiek ez gaituzte bestela salbatuko. Feminismoaren borroken garrantzia eta borroka ekologikoak giltzarriak izango dira datozen hamarkadetan."
Hara nola, gure ustez, neoliberalismoak sustatzen duen norbanakoaren eraikuntza biopolitikoak norbanakoaren beraren jabetza merkatu bidez bahitu egin duen, homogeneizazio soziala, beldur, ziurgabetasun eta diziplinamendu bidez irabaziz joateko. Estatu interesek, funtsean, botere ekonomiko eta finantzario handietara makurtutako norberatasun otzandua, akritikoa eta menperatua baino ez dute behar. Pandemia hau erakusten ari zaigun txanponaren beste aldea baino ez da. Krisi horren ondorio nagusia masa-kultura are eta gehiago indartzea izan daiteke, obedientzia, mendekotasuna, indibidualismoa eta identifikazio berdintzaileak (estatu boterearen diskurtso nagusiaren menpekoak) bidea irabaziz joan daitezen. Mugarik jarri ezean hori izan liteke etorkizuneko zibilizazioaren ongarri usteldua, hots, gizarte gaitza, zeina zibilizazio otzandu batetarantzako bidetik baino, txikitik eragiten eta gutasunak iraulita ongarritu beharko den. Gutasunak iraultzeko gai izango den komunitategintza behar beharrezkoa baita neoliberalismoari galga jartzekotan. Hor dago geroaldiko politika aurrerakoi baterako potentzial handiena.
Izurrite hau edota atzetik etorriko direnak saihesteko, kapitalismoaren hazkuntza ekonomiko mugagabea eten egin behar dugu; eta bestetik, pobrezia desagerrarazi munduan. Ez zientziaren jainkoak ez teknologiek ez gaituzte bestela salbatuko. Feminismoaren borroken garrantzia eta borroka ekologikoak giltzarriak izango dira datozen hamarkadetan. Bi lotune horien arteko lur ongarria sare komunitarioen berreskurapen eta birsorkuntzan beharrezkoa zaigu mundu berdinzaleago bat sortzea jomugan.
-------------------
i Sigmund Freudek mendebaldeko kulturan hain garrantzitsua izan den psikoanalisia sortu eta garatu zuen. Lagun eta etsai amorratuak izan ditu beti. Thomas Mann idazlearen ustez, Freud, gure kultura ulertzeko ezinbestekoa dugu, Schopenhauer edo Nietzsche bezala. 1900ean Ametsen interpretazioa argitaratu zuen. 1927an Ilusio baten etorkizuna, eta hiru urte geroago Kulturaren ondoeza. Azken bi liburu horietan Freudek psikoanalisia kulturaren azterketara aplikatu zuen.
ii Freud, Sigmund, 1986, Idazlan guztiak , XXI bilduma
iii Biomerkatua, (Michel Foucault, 2007) biopolitika harremanetatik eratorria. Antolaketa politikoak, gorputz biologikoen kontrolaren bitartez, subjektuen kontrola gauzatzen du
iv Colonizacion de la subjetividad, Nora Merlin, Letra Viva
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]