Norbanako eta eragile ezberdinek babesa adierazi diete 11/13 sumarioko bost arabarrei

  • 150 norbanako ezagunek, eragilek eta sindikatuk euren babesa adierazi diote 5ak Gasteizen kanpainari eta Arabako auziperatuei. Patxi Zubizarreta idazleak landu du manifestua eta Jose Angel Cuerda alkatea, Maider Unda, Pou anaiak, Evaristo, Juanito Oiarzabal edo Toti Martinez de Lezea daude sinatzaileen artean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 23an - 15:37
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Irailean hasiko da Herrira plataformaren, Etxeraten eta euskal presoen abokatu, mediku eta psikologoen aurkako epaiketa, 11/13 sumarioa deritzona. Testuinguru honetan, auzipetuei babesa adierazteko ekimen sorta egiten ari dira hilabeteeotan Gasteizen eta Arabako beste puntu batzuetan 5ak Gasteizen dinamikaren baitan.

izan ere, auzipetutako 47 lagunetarik bost Arabako bizilagunak dira: Ane Zelaia, Nagore Lopez de Luzuriaga, Gorka Gonzalez, Egoitz Lopez de la Calle eta Izaskun Abaigar. 14 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen dute Zelaia eta Gonzalezentzat, 11 Abaigar eta Lopez de Luzuriagarentzat, eta 12 Lopez de la Callerentzat.

Behin dinamika aurkeztuta, atxikimenduen unea iritsi da. Oraingo honetan, Araba mailako norbanako eragile edo sindikatu ezberdinek sinatutako manifestua aurkeztu dute Gasteizen, atxikimendu zerrenda luze eta anitz batekin batera.

Patxi Zubizarreta idazleak idatzitako manifestua irakurri dute agerraldian -beherago osorik irakurgai- Zubizarretak berak eta Arantza Basagoiti etika irakasleak: “Horrexegatik gaude hemen, temati, Ez eroso, epaiketa honi Ez esateko, hitza gastatuta eta nekatuta dagoen arren, Jon Maiarenak bezalako hitz baikorrekin, hitz eraikitzaileekin bidegabekeriak salatzeko eta mezu ederrak zabaltzeko, Gasteizko bostekin bat egiteko, Ane, Egoitz, Izaskun, Nagore eta Gorkarekin, elkartasunez, Bai, elkartasunez blai“.

Bestalde, datozen egunetarako prestatu dituzten zitak ere gogoratu dituzte. Uztailaren 27an, larunbatean, Txapuzoi Eguna egingo dute: 10:30ean bizikleta-martxa egingo dute Landako urtegira Konstituzio plazatik abiatuta -kotxez joateko hitzordua 12:00etan izango da, Arriagako parkinetik-; 13:00etan, Landako urtegian bertan, txapuzoi herrikoia, luntxa eta kontzertuak egongo dira.

 

Abuztuaren 5ean, Gasteizko jaietako elkartasun egunean, Elkartasuna elkartasunari. Berriz ere egingo genuke! izeneko ekitaldia egongo da Txosnaguneko eszenatoki nagusian. Eta, amaitzeko, iraileko zita garrantzitsuak: irailaren 2tik 7ra elkartasun astea mahainguruekin, emanaldi kulturalekin eta bestelakoekin, irailaren 7an mobilizazio nagusia eta irailaren 14an Bilbora joateko deia.

150 atxikimendu inguru

Testua Patxi Zubizarretak landu duen arren, kanpainari euren atxikimendua adierazi diotenen zerrenda askoz luzeagoa da. Norbanako ezagunek, sindikatuek edo Arabako herri mugimenduko beste hainbat kolektibok euren atxikimendua adierazi diote kanpainari eta auziperatuei.

  • Norbanakoen atxikimenduak: Agustin Gil (Herria 2000 Eliza), Aitziber Porras (Gaztedi taldeko jokalari ohia),  Alex Larretxi (argazkilaria), Alfredo Hernandez Zirika (artista plastikoa), Amets Martinez (Lumagorri), Amparo Lasheras (Kazetaria), Andoni Txasko (Martxoak 3), Andres Bezares (aktorea), Ane Gebara (ipuin kontalaria), Antonio Escalante (Herri mugimenduko kidea), Arantza Basagoiti (Etika irakaslea), Arrate Chillón (Badaiotz Sokatira), Belen Arrondo (Legebiltzarkide ohia), Belen Nevado (aktorea), Beñat Goitia (musikaria), Bernardo Atxaga (idazlea), Berta Gaztelumendi (Giza Eskubideen eta Botere Publikoen EHU-ko UNESCO Katedrako iketzailea), Bingen Mendizabal (musikaria), Carmelo Ortiz de Elgea (artista plastikoa),  Cesar Manzanos (EHU Irakaslea), Dani Zuazagoitia (EHU irakaslea), David Tavares (artista plastikoa), Eloina Mayo (Arabako Foru Aldundiko Gizarte Sustapen Saileko zuzendari ohia), Eloy Beato (aktorea), Eneko eta Iker Pou (alpinistak), Ernesto Murillo ‘Simonides’ (TMO marrazkilaria), Estibaliz Breñas Gonzalez de Zarate (irakaslea eta legebiltzarkide ohia), Evaristo Páramos (musikaria), Felix Placer (teologoa), Gladys Giraldo (Mugimendu Feminista), Haizea Pastor (argazkilaria), Iban Zaldua (idazlea), Imanol Olabarria (Gasteizkoak), Iñaki Aldekoa (legebiltzarkide ohia), Iñaki Viñaspre (bertsolaria), Iñaki Landa (Zeledon), Iñaki Ortiz de Villalba (musikaria), Iñaki Ruiz de Pinedo (diputatua), Iñigo Velez de Mendizabal (futbol entrenatzailea), Irantzu Lekue (artista), Irantzu Mendia (soziologia eta Gizarte Langintza Saila EHU), Itziar Rekalde (aktorea), Javier Hernandez Landazabal (artista plastikoa), Jesus Garay (EHU irakaslea), Jesus Mª Alegria Pintu (Músicos sin Fronterase Lehendakaria), Jesús Perez de Biñaspre (Legebiltzarkide ohia), Jesus Valencia (Internazionalista), Jon Basaguren (musikaria), Jose Angel Cuerda (Gasteizko Alkatea), Jose Miguel Ollora Txapela (EAJ), Joseba Baleztena (musikaria), Josu Zabala (musikaria), Juan Arrosagaray (ID Arte irakaslea), Juan Mieg (artista plastikoa), Juan Sagastizabal (artista plastikoa), Juan Vallejo (alpinista), Juanito Oiarzabal (alpinista), Koi Lertxundi (futbolaria), Koldo Zuazo (EHU irakaslea), Luis Galdos (medikua), Maider Unda (borroka librean Olinpiar Jokoetan dominaduna), Manex Agirre (bertsolaria), María del Mar Lledó (Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea EHU), Marixa Oses (aktorea), Marta Aldanondo (abokatua), Mati Iturralde (medikua), Mikel Mintegi (batzarkide ohia), Mikel Otero (legeiltzarkidea), Mikel Urdangarin (musikaria), Miren Narbaiza (musikaria), Oier Zearra (pelotaria), Oihane Perea (bertsolaria), Oskar Bañuelos (kazetaria), Patxi Bisquert (aktorea), Patxi Zubizarreta (idazlea), Rosa Plazaola (idazlea), Santos Iñurrieta (artista plastikoa), Sergio Garacía Ibañez de Garayo (Soziologia eta Gizarte Langintza Saila EHU), Tania Cañas Siriany (Mugimendu Feminista), Toño Cuerda (sindikalista), Toti Martinez de Lezea (idazlea), Txema Ramirez de la Piscina (EHU irakaslea), Txerra Bolinaga (musikaria), Txubio Fernandez de Jauregui (aktorea), Unai Villalba (Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea EHU), Uri Ruiz (idazlea), Veronica Werckmeister (artista), Xabier Añua (Baskonia), Xabier Izaga (idazlea eta kazetaria) eta Zuriñe Eziolaza (Europako karate txapelduna).

 

  • Atxikimendu Kolektiboak: 7menos20, Gasteiz Txiki Auzo Elkartea, Zazpigarren Alaba Auzo Elkartea, ADI! elkartea, AHT-rik EZ! Lautada, Aldarte, AMAR, Arabako Emakumeen Asanblada, Arabako Pentsionistak Lanean, Arkillos 10, Askapena, Asociación de amigos y amigas de las RASD Araba, B.A.L.A., Bilgune Feminista, Comisión Antisida, Desazkundea Gasteiz, Ernai, Errekaleor Bizirik, PDS Gasteiz, Etxerat Araba, Euskal Herriko APEZ Koordinakundea, Gasteizko Abesbatza Feminista, Gasteizko Blusen eta Nesken Elkartea, Gasteizko E28 Koordinadora, Gasteizko Gaztetxea, Gasteizko Txosnak, Gasteizko Talde Antimilitarista, Gazte Abertzaleak, GOIAN, Gure Esku Dago Araba, Haizem@n Albokari Elkartea, Hala Bedi, Herria 2000 Eliza, Judimendiko Momotxorroak, Judimendiko  Gazte Asanblada, Konpost -musika taldea-, Kristau Elkarte Herritarrak, Kultura ACT, Lumagorri HAT, Martxoak 3 Elkartea, Montauk -musika taldea-, Negeak, Oneka Gasteiz, OEE Araba, Oneka Gasteiz (emakume pentsionistak) Santo Domingo Bizirik!, Salhaketa Araba, Sare Gasteiz, SETEM, Sueltak, Talka, Trikuharri Gazte Asanblada, Txapa Ahotsa Asanblada, Zaharraz Harro eta Zapateneo Kultur Elkartea.

 

  • Sindikatuak: CGT, CNT, EHNE, ELA, ESK, Gasteizko Udaleko Langileen Enpresa Batzordea, HIRU, LAB, Junta de Personal de Araba, Mercedes Benz Enpresa Batzordea eta STEE-EILAS.

 

Iñaki Landa, Maider Unda, Aitziber Porras, Iker eta Eneko Pou, Evaristo, Juanito Oiarzabal, Jose Angel Cuerda, Irantzu Lekue eta Toti Martinez de Lezea sinatzaileetako batzuk dira.

Patxi Zubizarretak landutako testua

Irtenbidera

Ederra da Jon Maiaren mezua, ederrak dira haren hitzak: askatasuna, eskubideak, gure etxea… Baina ez da erraza epaiketa hau bezalako bidegabekeriak salatzea, berriro ere justizia aldarrikatu behar izatea. Zizek filosofo esloveniarrak Siberiara zigortu zuten presoaren historiaren berri eman zigun: lagunak agurtzerakoan, adierazi zien eskutitzak idazten saiatuko zela, baina, zentsuraren beldur, lagunei gaineratu zien kontatzen zuena egia baldin bazen, tinta urdina erabiliko zuela, eta gorria erabiliko zuela kontatutakoa faltsua izanez gero.

Eta, hara non, presoaren lagunek lehenengo eskutitza jaso zuten, tinta urdinez idatzia: Siberian uste baino askoz hobeto zegoela, janaria nahikoa onaz ela, lanak ez zirela hain-hain gogorrak, asteburuetan futbolean jokatzeko aukera zutela, igandeetan dantzaldia izaten zutela eta neskak ere joaten zitzaizkiela; baina lagunei gaineratu zien txarrena zela tinta gorririk ez eskura izatea… Hitzak hain gastatuta daudenez, hain nekatuta, mezuak ere gastatuta daude, apenas geratzen zaien esanahirik, salaketek indarra falta dute, balioa galdu dute. Eta hala ere ederra da Jon Maiaren mezua, ederrak dira haren hitzak: askatasuna, eskubideak, gure etxea… Mezu baikorrekin Ez esaten jarraitu beharra dago, bidegabekeriak gaitzesten, epaiketa honi ezetz esaten. Horrexegatik gaude hemen.

Hitz gastatuen eta eskubide zapalduen ustezko demokrazia honetan, norbaitek esan zuen errepublika idealean hiru pertsona mota izango direla ezinbestekoak, hiru pertsonaren artean sortuko eta eraikiko dela errepublika ideala: ~irakasle bat, maistra edo maisu bat, bizitzen irakatsiko diguna. ~sendagile bat, jaiotzen lagunduko diguna, eta bizitzen ez ezik hiltzen ere irakatsiko diguna. ~eta azkenik Ez esaten duen pertsona bat, giza duintasuna aldarrikatuko duena.  Horrexegatik gaude hemen, temati, Ez eroso, epaiketa honi Ez esateko, hitza gastatuta eta nekatuta dagoen arren, Jon Maiarenak bezalako hitz baikorrekin, hitz eraikitzaileekin bidegabekeriak salatzeko eta mezu ederrak zabaltzeko, Gasteizko bostekin bat egiteko, Ane, Egoitz, Izaskun, Nagore eta Gorkarekin, elkartasunez, Bai, elkartasunez blai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 11-13 sumarioa
Zulueta eta Enparantza otsailaren 11n aterako dira espetxetik, aurreikusitakoa baino lehen

Martxoaren 1ean ziren ateratzekoak, baina ia hiru aste lehenago geratuko dira aske. Arantza Zulueta Valentziako Picassent espetxean dago egun; Jon Enparantza, berriz, Estremerako kartzelan (Madril).


Zulueta eta Enparantzaren espetxeratzeak salatzeko mobilizazioak deitu dituzte asteazkenean

11/13 makroepaiketako Arantxa Zulueta eta Jon Enparantza auzipetuen espetxeratzeak salatuko dituzte asteazkenean Bilbon, Donostian eta Lekeition deitu dituen mobilizazioetan.


2019-10-01 | ARGIA
Zaballan aurkeztu dira Zulueta eta Enparantza, indarrean duten espetxe zigorra betetzeko

11/13 auzibidean epaileek jarritako zigorrari hasiera eman diote astelehenean. 47ak Herrian plataformak elkarretaratzeak deitu ditu asteazkenean.


2019-09-20 | Z. Oleaga
Ibon Meñika Orue-Etxebarria (11/13 makroepaiketako auzipetua):
“Auzitegi Nazionalak ez du inoiz euskal herritarron antolakuntzaren eta borrokaren zilegitasuna epaituko”

11/13 makroepaiketan, 47 auzipetuetako bat da Ibon Meñika bizkaitarra, eta hilabeteotan auzipetuen bozeramaileetako bat izan da. 2013an atxilotu zuten Herrira elkarteko beste zenbait kiderekin batera, eta sei urteren ostean eseri zen Espainiako Auzitegi Nazionaleko... [+]


2019-09-16 | Z. Oleaga
JARRAIPENA | Akordioa egin ostean, preso eta iheslarien gaia lehen lerroan jartzeko eskatu dute 11/13ko auzipetuek

Astelehen honetako 10:00etan hasi da 47 euskal herritarren aurkako ahozko auzia, baina berehala adierazi dute aldeen arteko akordioa zegoela eta epaiketa eten da.


2019-09-15 | Z. Oleaga
Madrilerantz abiatu dira igande goizean 11/13 makroepaiketako auzipetuak

Irten aurretik, larunbateko manifestazio jendetsuan jasotako babesa eskertu dute auzipetuek. Epaiketara soluzioen aldeko mezuarekin doazela adierazi dute, presoen alorrean zein “konponbidearekin lotutako afera ezberdinetan”. 601 espetxe urteko zigorra eskatzen diete... [+]


2019-09-09 | ARGIA
Babesa eskertu eta Bilbo betetzeko deia egin dute 11/13ko auzipetuek

Irailaren 16an hasiko da epaiketa Madrilen. Iraganeko estrategia errepresiboak atzean uztea eta preso eta iheslari politikoentzako “soluzio agenda bat” eskatu dute auzipetuek. Asteburuan mobilizazioak egin dira haien herrietan.


Azken makroepaiketak Espainiako Estatuaren kondena politikoa ekarri behar du

ELEAK-Libre mugimenduak datorren irailaren 14an Bilbon egingo den 11/13 sumarioko 47 euskal herritar auziperatuen aurkako epaiketa salatzeko antolatu den manifestaldian parte hartzeko deia luzatzen dio euskal jendarte osoari. Makro epaiketak makro erantzuna jaso behar behar du.


2019-09-06 | ARGIA
Dozenaka ekimen Euskal Herria osoan, 11/13 makroepaiketaren aurka eta auzipetuen alde

Deialdiak biderkatu dira: auzipetuen herrietako ekimenek mobilizazioak deitu dituzte asteburuan. Gehiengo sindikalak kontzentrazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan ostiral eguerdirako. Hilaren 12an Ernaik mobilizatzera deitu du, eta Etxeratek edo Sarek irailaren... [+]


2019-09-06 | Topatu.eus
11/13 makrosumarioaren aurka mobilizazioak deitu ditu Ernaik Bilboko manifestazioaren aurretik

Irailaren 12rako elkarretaratzeak deitu ditu gazte antolakundeak Hego Euskal Herriko lau hiriburu eta lau heziguneetan. Makroepaiketaren aurka eta auziperatutako lagunekin elkartasunez kalera ateratzeko deia egin diote euskal gazteriari.


2019-09-04 | ARGIA
Elkartasun astea Gasteizen, 11/13 makroepaiketako auzipetuen alde

Asteazkenean hasi eta larunbatera bitarte, egitarau mardula antolatu dute, “elkartasun uholdea” sortzea helburu. Asteburuan, auzipetuen herrietan mobilizazioak deitu dira Euskal Herri osoan. Irailaren 16an hasiko da epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta... [+]


2019-07-12 | Z. Oleaga
11/13 makroepaiketa
Espetxeak bete kartzelak hustu nahi zituztenekin?

Irailean ikasturte politikoa hastearekin makroepaiketa berri bat abiatuko da Espainiako Erreinuko Auzitegi Nazionalean. 2007ko 18/98 epaiketaz geroztik euskal herritar gehien epaituko dituen epaiketa da. Baita ere espetxe zigor eskari handienarekin hasten dena: 8 eta 20 urte eta... [+]


8.000 atxikimendutik gora jaso ditu 11-13 makroepaiketako auziperatuen aldeko manifestuak

Irailaren 16an hasita, euskal presoen eskubideen defentsan aritutako 47 euskal herritar epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean: osasun arloko profesionalak, abokatuak eta presoen eskubideen aldeko eragileetako kideak dira auzipetuak. IrtenBidera. Giza eskubideak,... [+]


2019-07-09 | ARGIA
11-13 sumarioko auzipetuen aldeko babes politiko eta soziala gora doa

Auzipetuak interpelazio dinamika zabala ari dira egiten. Katalunian eta Europako Parlamentuan ere harremanak garatzeko asmoa azaldu dute. Irailaren 16an epaiketa hasi aurretik mobilizazio eta ekimen ugari izango dira.


Eguneraketa berriak daude