Irailaren 1a
Lara Izagirre zine zuzendariak idatzi dit, Nora bere bigarren pelikularen estreinaldiaren bueltan elkarrizketa proposatzeko. “Zuekin [Pikara Magazine-rekin] hitz egin nahi nuen filma eta euskarazko film bat emakume batek egiteak dakarrenaz”, esan dit. Bai, noski. Lehenengo pausoa, pelikula ikustea.
Irailaren 3a
Berbalagun feministako kideei proposatu diet zinemara elkarrekin joatea. Orain arte, Bilboko talde honen jarduera bakarra astelehenetan Bira kultur aretoan batzea izan da. Hortaz, ikasturte berria hasteko plan ederra iruditu zaie. Gainera, gehienok ez dugu zinema areto bat zapaldu pandemia hasi zenetik. Ikusi dugu Bilbon bi zinema aretoetan eskaintzen dutela Nora: Golem Alhondiga eta Multicines. Bigarrenera joatea adostu dugu. Areto txiki, historiko eta alternatibo samarra da, pelikulak jatorrizko bertsioan topatzeko aukera nagusia.
Irailaren 9a
Heldu da eguna eta asko dugu ospatzeko: “Uste dut C1eko azterketa gainditu dudala”, idatzi digu Veronika gure kideak. Aparkaleku bila nabilen bitartean, Margak filmaren kartelaren argazki bat bidali digu: gainean, hitz larrietan, CASTELLANO hitza ikusteak asaldatu gaitu. Bat-batean gogoratu dut Lara Izagirrek aipatu zidala gaztelaniara bikoiztutako bertsio bat ekoiztu dutela Espainian zabaltzeko. Ez zait burutik pasa Bilboko zinema areto txiki, historiko eta alternatiboak bertsio hori aukeratuko zuenik. Margak lasaitu gaitu, txarteldegiko langileak argitu baitio pelikula eleanitza dela, euskarazko zatiak egongo direla, baita ere gaztelaniazkoak, ingelesezkoak eta frantsesezkoak. Ainhoak hipotesi bat bota du: azpitituluak izango dira gaztelaniaz.
Pelikula hasi da. Ane Pikaza (Nora) eta Héctor Alterio (bere aitite) ari dira solasean gaztelaniaz, normala denez, aitite Argentinakoa baita. Ondoren, Nora taberna batera doa eta Kepa Errastik antzeztutako tabernariarekin ere gaztelaniaz hitz egiten jarraitzen du. Hori bai arraroa. Ezpainek eta soinuek ez dute bat egiten. Arranopola! Bikoiztutako bertsioa ikusten ari gara.
Nire bertuteen artean ez dago frustrazioari aurre egiteko gaitasuna. Ainhoari esan diot ez nagoela prest Euskal Herrian euskaraz ekoiztutako pelikula bat gaztelaniara bikoiztuta ikusteko, non eta Bilboko zinema areto batean. Lau lagun atera gara aretotik eta pote bat hartzera joan gara; beste bi barruan geratu dira, tartean Marga. Irtetzerakoan esan digu hainbeste gustatu zaiola pelikula, ezen berriro ikusi nahi duela: euskaraz, noski. Aitzitik, beti Euskaraldiko musukoa daraman gure laguna txarteldegiko langileari kexatu zitzaion.
Etxera heldu garenean, Margak argazki bat bidali du whatsapp taldera, erakusteko Berria-ren ikuskizunen sailean, Muticines aretoaren zerrendan, Nora letra lodiz idatzia agertzen dela, bestelako oharrik gabe. Gerora nik hainbat egunkaritan joera berbera ikusi dut: jatorrizko pelikula ematen duten aretoetan “Nora (VOSE / JBA)” ipini dute; bikoiztutako bertsioa denean, ordea, parentesirik ez. “Normala den hizkuntza arraroa bihurtu dute”, erantzun du Encarnik. Ainhoak nabarmendu du gaztelaniazko pelikulen trataera oso bestelakoa dela: “A todo tren. Destino Asturias [zerrendako beste pelikula bat] VOSE ere izango da? Argi dago hizkuntzaren nagusitasuna Euskal Herrian”.
Irailaren 10a
Margak change.org-ko lotura bidali digu: “NORA filma euskaraz ikusi nahi dugu Getxo Zinemetan”. Gure kideak gaineratu du: “Egun on! Ikusten duzuenez, “auzia” ez da gurea izan bakarrik. Kontua mugitzen hasi naiz eta indarrak batuko ditugu, denon artean zerbait egiteko”. Egoera ez da berria, Urtzi Urkizu Berria-ko kazetariak Twitterren kritikatu du Handia eta Errementari filmak gaztelaniara bikoiztu izana.
Naia “ekintza zuzenaren alde” agertu da: “Plante orokor bat pelikula hastean edo…”. Basaurin ere gaztelaniaz eskaini dute eta bertoko lagun euskaltzale batek euskara sailarekin hitz egiteko asmoa adierazi dio.
Margak beste lotura bat bidali digu iluntzean: “Nora euskal filma gaztelaniaz ikusi behar izan dutela salatu du euskaltzale talde batek Bilbon”. “Talde hori geu gara”, argitu du, harro. Uriola.eus-eko albistea ARGIAk ere zabaldu du. Urrats gehiago eman ditu hurrengo egunetan: Elebide Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzura kexa idatzi du eta Berbaizu Deustualdeko elkartearekin harremanetan dago Behatokira ere bidaltzeko. María Luisak argudio gehiago partekatu ditu gurekin: zinemek euskal zinema babestu behar luketela, eta bere formatoa errespetatu, hizkuntzen aniztasunaren mesederako, are gehiago aspaldian apustu horri heldu dioten zinema aretoen kasuan.
Irailaren 12a
“Euskarriak euskarazko zinemari” Eider Goenaga Lizasok Berria-n argitaratu duen zutabea bidali digu Encarnik. Esaldi bat azpimarratu du: “[Aurrera egiteko, dirulaguntzez gain eta industriaren inplikazioaz gain] Behar dira ikusleak”. Filmak euskarri orotan eskaintzea proposatzen du egileak: zinema, telebista, Youtube, ordainpeko plataformak…
Irailaren 13a
Ahots gehiagok sendotu dute eztabaida. Deia-n, Jatorrizko bertsioa zutabean, Ane Araluzeak ospatu du Nora filmaren Bilboko aurkezpenera bertaratutako kazetari guztiak euskaldunak izanik, euskara hutsean egin zela. Ondoren, sinadura bilketaren berri eman du eta zinemen erabaki komertzialaren bi irakurkerta egin ditu: “Batetik, ezer gutxi balio duela euskarazko zinemaren ekoizpena diru publikoz laguntzea enpresa pribatuek babes honi muzin egiten baldin badiote lanak jatorrizko hizkuntzan ikusteko aukera ukatuz. Eta, bestetik, ikus-entzunezkoak jatorrizko bertsioan ikusteko erreparoak ez diola mesederik egiten oraindik beharrezkoa dugun elebitasunaren sustapenari”.
Bea nire lagun erdalduna etorri zait burura. Bere haurren eskolako gurasoen Whatsapp taldean gaztelaniaz egiten da ia beti. Bi emakume euskaraz labur mintzatu dira, eta beste ama batek gaztelaniaz egiteko eskatu die, “euskara ez dakitenekiko enpatia eta errespetuagatik”. Erdalduna bada ere, Beak argi identifikatu du ateraldi horren indarkeria. Zera erantzun du: “Nik euskaraz egiten ez dudan arren, nire kritika kontrakoa da: ezinezkoa dela euskara ikastea jendeak ez badu euskaraz egiten. Euskaraz egin dezatela, eta ni konponduko naiz”. Egun horretan erabaki du ia 38 urte dituen nire lagunak euskaltegian izena ematea eta itzultzaile neuronalaren laguntzarekin, whatsapp taldeetan euskaraz aritzea.
Margak mezu bat berbidali digu: “Ostirala 10, Getxoko autozinean filma euskaraz proiektatu zuten eta pelikula hasi aurretik Izarok kontzertua eskaini zuen!” A ze poza!
Irailaren 14a
Zinemara itzuli gara, Golem Alhondigara, Lara Izagirreri eskertuta, gonbidapenak lortu dizkigu eta. Filmaren xarmaz gozatu dugu: istorioaz, paisaiez, musikaz eta euskal aktoreen euskaraz. Nolanahi ere, galdera asko geratu zaizkigu, bikoizketaren aferari lotutakoak. Zer gatazka, presio edo desiok baldintzatzen dute bikoizketak egiteko erabakia? Zergatik bikoiztu dira euskal pelikula batzuk eta beste batzuk ez? Egilea eta lan taldeko buruak emakumeak izateak nolabait baldintzatzen al du negoziazio horietan? Zer edo zer egin dezakete (edo eskatu dakieke) joera hori aldatzeko euskal zinema babesten duten erakunde publikoek? A ze zortea nirea, kazetari izateak zuzendariari galdera horiek egiteko parada emango dit eta.
Feel-road movie sentimentala bezala definitu du kritikak Nora filma. Gu, ordea, euskaraz ikusteko, road movie aktibistan murgildu behar izan gara, zeinak hizkuntza zapalkuntzaz kontzienteago egin gaituen. Hori da historia honen alde ona: euskararen normalizazioaren aldeko gure bidaian, elkarrekin urrats berriak eman ditugu.
ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.
Donostiako Decathlon saltoki handiak errotulazioak euskaraz ez dauzkalako kexa jarri du kontsumitzaile batek Behatokian. Saltokiaren erantzuna (gaztelaniaz) esanguratsua da: Erkidegoko legeak ez du jasotzen inongo inposiziorik karteldegia euskaraz jartzeari buruz. Alegia, lege... [+]
Kabia organismoaren zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi du Donostiako epaile Gonzalo Pérez Sanzek. Gipuzkoako Aldundiaren erakundeak jarritako hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea dela dio epaileak.
6.000 eurotik 10.000 eurorainokoak izango dira zigorrak. Katalana da Andorrako hizkuntza ofizial bakarra, nahiz eta biztanleen erdiaren ama hizkuntza gaztelania den.
Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]
Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.
Justizian, osasungintzan eta gizarte zerbitzuetan euskara bermatu dadin, zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izan daitezen, Nafarroako zonifikazioa amaitu dadin eta ETB3 Nafarroa osoan ikus dadin neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari Europako Kontseiluko Adituen... [+]
Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]
Irailaren 18koa da azken sententzia: Donostiako udaltzaingorako lanpostu deialdiaren euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera Euskaltzaleen elkarteak elkarretaratzea deitu dute Donostian, Alderdi... [+]
Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]
Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]
Euskaraz deklaratzea ukatu dio epaileak, eta erabaki du ez parte hartzea bere aurkako epaiketan. Auzitegi kanpoan babesa ematera joandako hamarnaka euskaltzaleren aurrean desobedientziarako deia egin du Torrek. Guztira 3.268 euro ordaintzera zigortu dute.
2021ean EAEko udaltzain laguntzaileentzako lan-poltsa bateratua osatu zuten. EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du orduan ezarritako hizkuntza eskakizuna, B2 maila, alegia. Hizkuntza eskakizuna “neurrigabea” dela argudiatu du. Kontseiluak adierazi du EAEko udaltzain... [+]