NOR Euskal Herria Antiespezista kolektiboa sortu da

  • Euskal Herri mailako mugimendu antiespezista “indartsu” eta “koordinatua” eratzea da taldearen helburua.


2018ko irailaren 04an - 10:02
NOR Euskal Herria Antiespezista

Animalien askapenaren aldeko kolektiboak dioenez, antiespezista izateaz gainera, feminista, antikapitalista eta euskaltzalea da. “Jarrera politiko horiek gure jardun antiespezistan islatzen saiatzen gara, eta azpimarratzen dugu animalien askapena justizia sozialeko borroka bat dela. Zapalkuntza baten kontrako borrokak ezin baitu beste zapalkuntza bat justifikatu”.

Gizakien pribilegioen gaineko hausnarketak  uneoro izango du presentzia, “borroka egin ahal izateko gainerako animaliak baztertzera eta zapaltzera eramaten gaituen sistemaren aurka”.

Ez dute hutsik udazkeneko agenda. Urrian, beraiek egindako ikerketa baten emaitzak plazaratuko dituzte eta azarorako manifestazioa antolatzen dabiltza.

Taldea facebooken, twitterren, instagramen eta nor.eus-en dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Animalien eskubideak
2024-12-09 | Julene Flamarique
Jaietan zezenketak kentzearen alde egin dute Karrantzan

Herriko gazteek eta jai batzordeak bultzaturiko galdeketaren bidez hartu da erabakia. Herritarren %22ak gutxi gora behera hartu du parte kontsultan, eta orain “jaien antolaketa birplanteatzea” dagokio udalari.


Zezenketarik gabeko Aste Nagusia aldarrikatu dute Donostian

Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deitu zuen mobilizazioa, “Ez da kultura tortura da” lelopean. Donostiako Aste Nagusian zezenketak egongo dira aurten ere, jaietako egitarautik kanpo bada ere, hiru ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 15,16 eta 17an Illunbeko... [+]


Kolonbian zezenketak debekatu dituzte, “No más olé” legearen bitartez

Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.


Zezenketen kontrako estrategiak Sanferminetan

Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]


Aurten ere zezenketak egingo dituzte Donostiako Aste Nagusian

Zezenak torturatu eta hilko dituzte aurten ere Donostiako Aste Nagusian, hiru egunez. Arte y Cultura BMF enpresak iragarri ditu Illunben aurten egingo dituzten zezenketak, eta Aste Nagusiko bigarren asteburuan izango dira, abuztuaren 15ean, 16an eta 17an (18:00etan).


Zezenketarik gabeko sanferminak posible izan daitezen “laguntza” eskatu die Iruñea Antitaurinak Peñen Federazioari

"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]


Animalien askapena EHUn ikergai

Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan. 


2023-09-06 | ARGIA
1.761 ekitalditan zezenak erabili dituzte Hego Euskal Herriko festetan

Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.


Ka… ttuk!

Ez nuen usteko egun batean zozoarekin komunikatzeko gai izango nintzenik. Miraria duela bizpahiru urte gertatu zen. Atarian geundela, zozo bat zalapartan entzun zen baratzean, zer arraio zen begiratzera joan eta erdiko pasabidean katua, ondoan tomate-makila gainetik txoria... [+]


2023-07-05 | Ilargi Manzanares
Sanferminetako zezenketen aurkako protesta egingo dute gaur Iruñean

AnimaNaturalis eta PETA erakundeak antolatu dute protesta, Udal Plazan 12:00etan, festak hasi baino egun bat lehenago. Nafarroako, Espainiako eta Europako aktibistak elkartuko dira. Manifestazioa AnimaNaturalisen “odolik gabeko Sanfermin” kanpainaren barruan dago.


Eguneraketa berriak daude