“Nor dira haiek, guztiona den ondarearen inguruan herri osoaren izenean hitz egiteko?”

  • Hondarribiko alardearen bezperetan, alarde tradizionalaren baitatik sortutako proposamenez, udal aldaketak zabaldu ditzakeen ateez eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarritakoaz (alarde tradizionalari eta Jaizkibel konpainia parekideari egingo diela harrera) hitz egin dugu Oihana Etxebarrieta Jaizkibel konpainiako kidearekin: "Ahaldun nagusiaren jarrerak hauspotzen du herritar oso gutxik partekatzen duten ideia, bi aukera posible eta legitimoren ideia".

"Udala ostrukarena egiten ibili da urtetan, edo hobe esanda, garbi posizionatu dira Alarde Fundazioaren alde, neutraltasun itxura eman nahi izan badute ere".

2023ko irailaren 06an - 03:19
Azken eguneraketa: 08:28
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Nola ikusten duzu aurten Jaizkibel konpainia?

Urtetik urtera gero eta konpainia handiagoa gara, osasuntsu eta bizirik dagoen konpainia den seinale, gero eta jende gehiago biltzen duena. Eta konpainia ez da bakarrik barruan goazenak, kanpoan daudenak ere osatzen dute konpainia eta aurtengo entseguetan ikusi dugu bizi dagoela kalea, irailaren 8 potentea aurreikusten dugu.

Alarde tradizionalaren baitatik sortu dira bai Guztion Alardea elkartearen proposamena, bai Saindua taldearena, alardean emakumeen parte-hartzea eskatuz.

Ikusten dugu gero eta leku ezberdin gehiagotatik ondorio berera iristen garela: emakumeek festetan gizonen pare hartu behar dute parte. Beti dira positiboak halako ekarpenak, nahiz eta desadostasunak ditugun aurkezturiko proposamen horiekin, baina oinarria dira konponbidearen bidean aspalditik eskatzen dugun elkarrizketa bideratzeko eta espazio partekatu bat sortzeko. Ikusten da gaiaren inguruan gogoeta egiten duen oro konturatzen dela zein den errealitatea: emakumeek ezin dugu berdintasunean parte hartu eta horri amaiera eman behar zaio.

Gutxietsita ikusi duzue Jaizkibel konpainia, Sainduaren planteamendutan?

Argi dago ez dela Jaizkibeletik sortutako proposamena, are, Jaizkibelen kontrako jarreretan egon ahal izan diren pertsona batzuek sortua da, baina ez dugu sentitzen Jaizkibelen kontrako, mintzakidetzarako eragile gisa aitortzen delako Jaizkibel. Esan bezala, proposamenak bide ematen du elkarrizketarako, iritzi ezberdinei tokia egiteko, eta garrantzitsuena, ikusarazteko batzuek uste izan duten iritzi monolitikoa haien artean ere aldatzen ari dela.

Baina “haien artean” aldatzen ari diren iritzi horiekiko Alarde Fundazioak ezezko borobila eman du…

Gako inportantea da: nor dira agintean diren horiek? Nork erabaki du haiei legitimitatea ematea alardearen inguruan herri guztiaren ordezkari gisa azaltzeko, gutxi batzuen iritzia denean? Nor dira haiek, guztiona den ondarearen inguruan herri osoaren izenean hitz egiteko? Taldetxo bat da, aitortza txikiagoa edo handiagoa merezi duena, baina taldetxo bat. Jaizkibel askoz demokratikoagoa da zentzu horretan, asanbladan egiten dugu lan, gardentasunez, gure espazioak zabalik egon dira beti… Eta beste aldean opakotasun handia dago.

Horregatik uste dugu elkarrizketa prozesua eta lidertza udalari dagokiola, festak herriarenak direlako eta inork legitimoki ordezkatzen bagaitu udala delako. Aurten, Hondarribia Berdintasuna Hiria Saria Antzuolako alardeari eman diogu, eta aipatu dute Antzuolan emakumeek parte hartzen ez zutela eta gatazka konpontzeko Eusko Ikaskuntzara jo zutela, prozesu bat egiteko. Herritarren parte-hartzea gako inportantea izan zela nabarmendu dute. Hemen zer izango dira, hamar bat pertsona? Arazo bat daukagu, gardentasuna eta parte-hartze egokia udalak bermatu beharko luke.

Ikusten dugu gero eta leku ezberdin gehiagotatik ondorio berera iristen garela: emakumeek festetan gizonen pare hartu behar dute parte

Hondarribiko Udalak, aldiz, urtetan ez dio gaiari heldu.

Ostrukarena egiten ibili dira, edo hobe esanda, garbi posizionatu dira Alarde Fundazioaren alde, neutraltasun itxura eman nahi izan badute ere. Alde bati eman diote legitimitate eta botere osoa. Aurten udal berria daukagu [Abotsanitz] eta hainbat keinu mahaigaineratu ditu, adibidez festetako programan Jaizkibel agertzen da, programaren amaierako argazkia, denok elkarrekin, oso esanguratsua da. Hori bai, behin festak amaituta, martxan jarri behar da prozesu bat konponbide baten bila; alkateak berak adierazi du elkarrizketa prozesu baten beharra.

Horri lotuta, Alarde Fundazioaren botereaz aritu gara, eta elkarrizketa prozesua aurrera ez ateratzeko azken urteetako aitzakietako bat izan da ez dutela eseri nahi, ba eseri gaitezen nahi dugunok, herritar eta eragile asko eta asko gaudelako alardeaz zerbait esateko dugunak, ez dadila izan oztopoa haiek eseri nahi ez izatea, prozesua aurrera eramateko.

Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak astearte honetan iragarri du harrera egingo diela alarde tradizionalari eta Jaizkibel konpainiari. EAJko aurreko ahaldun nagusiek ez ziren Hondarribira gerturatzen.

Akatsa da gatazka bat bizitzen ari garenean bi errealitateak maila berean jartzea. Emakundek edota Arartekoak orain arte egin duten moduan, berdintasunaren alde kokatu beharko litzateke diputazioa ere [Jaizkibeli babesa ematera gerturatu ohi dira Emakunde eta Arartekoko ordezkariak, urtero], zeren ahaldun nagusiaren jarrerak hauspotzen du herritar oso gutxik partekatzen duten ideia, bi alardeen ideia, bi aukera posible eta legitimoren ideia, eta ez, hemen ez daude bi alarde, gu ez gara alarde bat, alardearen parte izan nahi duen konpainia bat gara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondarribiko alardea
Hondarribiko alkatea jotzen saiatu ziren herriko jaietan

Hondarribiko Alardearen harira herrian aurten bizi izan den tentsioa garbi islatu du Igor Enparan alkateak, hondarribiar guztiei bidali dien eskutitzean. "Gezurrez eta gorrotoz betetako kanpaina pairatu dut. Zurrumurruak eta gezurrak zabaldu dira herritar guztion arteko... [+]


Zerbait mugitzen hasi da Hondarribian

Hondarribiko jai egun handian, Alarde tradizionalak eta Jaizkibel konpainia parekideak bat egin behar zuten lehen aldiz abiapuntuan, baina argazki hori saihesteko, tradizionaleko konpainia guztiak berandu joan dira hasiera puntura. Plantoak planto, ordea, lehen aldi ugari bizi... [+]


“Orain arte alarde baztertzaileak okupatuak zituen espazioak partekatzen hasi beharko dira”

Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]


Alardearekin legea betetzen hasteko eskatu diote EH Bilduko militanteek Hondarribiko alkateari

«Gatazkaren konponbidean baliagarria izango delakoan» EH Bilduko Lantalde Feministak egindako hausnarketa plazaratu du Arma Plazan. Igor Enparan alkateari «Jaizkibel konpainiak bakarrik betetzen duen legea betearazten hasteko, eta Alarde bakarra, guztiona eta... [+]


Jaizkibelek elkarrizketa mahai bat bideratzeko eskatu dio Hondarribiko alkateari

Konpainia parekideak 2023ko jaien eta irailaren 8ko alardearen balorazioa egin du, eta aurtengoa "urte pozgarria" izan dela azpimarratu. Nabarmendu du udalak egindako keinuek lagundu dutela elkarbizitza espazioak sortzen, baina alarde baztertzaileari ere harrera egitea... [+]


Jaizkibeli ere harrera egin dio lehen aldiz Hondarribiko alkateak

Arartekoak ostiralean jakinarazi du azkenean ez duela alarde baztertzailea agurtuko. Halere, Hondarribiko alkateak, Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen sailburuordeak emakumeak baztertzen dituen alardeari harrera egin diote.


Hondarribiko hurrengo alkatearentzako gutuna plazaratu du Guztion Alardeak

Hauteskundeen ondoren zabalduko den aro berri honetako alkatea "konponbidearen alkate bilakatzea" espero du Guztion Alardeak.


Guztion Alardeak egindako proposamenekiko desadostasuna agertu du Alarde Fundazioak

Bilera izan berri dute bi aldeek. Guztion Alardeak bere diagnostikoa eta zenbait gogoeta plazaratu zituen bilera horretan, eta fundazioak hauekiko desadostasuna agertu zuela esan dute.


2022-09-08 | ARGIA
Jaizkibel konpainiak aurrera egin du aurten ere: “Inoiz ez genuen plaza horrela bete”

Hondarribiko alardean konpainia parekide bakarrak egindako desfilea oso jendetsua izan da eta txalo artean hartu dute ibilbidean zehar.


2022-07-07 | ARGIA
Guztion Alardea elkarteko 64 emakumek alardean parte hartzeko eskakizun formala egin dute

Alarde fundazioari eta Hondarribiko Udalari bideratu diete alardean parte hartzeko eskakizuna, kantinera bezala ez ezik, soldadu gisa ere bai. Guztion Alardea elkarteak eman du urratsaren berri. Alarde baztertzailearen bueltako gazteek sortu zuten elkartea, defendatzen baitute... [+]


2021-09-08 | ARGIA
25. urteurrenean, Jaizkibel Konpainia alardeko konpainia bat gehiago izateko eskaeran berretsi da

Koronabirusagatik desfilerik gauzatu ez den arren, Jaizkibel Konpainiak kaleak hartu ditu. Elkarretaratzea egin dute alarde parekidea aldarrikatzeko, eta uztailean egindako proposamena berriz plazaratu dute: datorren urtean alardeko konpainia bat gehiago izatea.


2021-09-07 | ARGIA
Jaizkibel konpainiaren 25. urteurrena gogoratuko dute Hondarribian

Emakumeek ere alardean desfilatu ahal izatea helburu, duela 25 urte atera zen lehen aldiz Jaizkibel konpainia Hondarribian. Aurtengo irailaren 8an ez da alarderik izango, baina elkarretaratzea egingo dute, “1996 urrun hartan, alarde parekidearen aldeko aldarria kaleratu... [+]


Jaizkibel konpainiak alardearen formatu tradizionalean hartu nahi du parte

Emakumeak onartzen dituen konpainiak desfile nagusiaren barruan egon nahi du 2022tik aurrera. Hondarribiko alardearen auziari konponbidea bilatzeko pausoa dela adierazi du elkarteak.


Eguneraketa berriak daude