Nor da Afrikako emakumea?


2020ko maiatzaren 25an - 13:08

Askotan entzun dugu Afrikaren etorkizuna emakumeen esku dagoela. Landan lan egiten ikusten ditugu, etxeak eraikitzen, azoketan barazkiak saltzen eta abar, eta ia beti haur bat bizkarrean eta beste bat oinetan dutela. Istorio hori ezaguna egiten zaigu, baina istorio triste gisa kontatzen da batez ere. Izenik gabeko pertsona bat agertzen da behin eta berriz, leku desberdinean baina beti asmo berarekin: pobreziatik ateratzeko premia. Irudi horiek pertsona horren isla erreala dira, baina ez dira haren bizitza. Seguruenik egongo da gehiago kontaketan. Nor da emakume hori benetan? Nondik ateratzen du indarra, zerk bultzatzen du? Ba al du komunitaterik? Emakume askoren aurpegien atzean, askoz kontaketa esanguratsuago eta osatuago bat dago. Horregatik, mendebaldeko estereotipo bati erantzuten dioten narratiba horien aurrean, Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarrak “Istorio bakarraren arriskua” deitzen duen hori dugula esan dezakegu.

Afrikako emakume bakoitzaren istorioa ulertzeko, zer testuingurutan gertatzen den ere kontuan hartu behar da: irudi askotan, landa-eremuko emakumeak agertzen dira, eta, aldi berean, Afrikako hirien hazkunde dinamikoaren inguruko datuak iristen zaizkigu. Hiri horietan, 472 milioi pertsona bizi dira gaur egun, eta NBE-Habitatek adierazi duenez, kopuru hori bikoiztu egingo da 25 urteko epean. Hiri-eremuari erreparatzen badiogu, Afrikako emakumearen irudi positiboa ikusiko dugu, Africa Rising narratibaren parte dena: negozio-emakumea, politikaria eta liderra, Ruandako parlamentuan ordezkatua (50/50), eta nazioartean ezaguna, esaterako, Phumzile Mlambo-Ngcuka, gaur egun NBE-Emakumeak erakundearen zuzendaria. Lasai esan dezakegu “azkenean, emakume afrikar bat!”. Izugarri atsegin ditugu, halaber, emakume aktibisten istorioak, hala nola landa-eremuko neska gajo bat izatetik Bakearen Nobel Saria jasotzera igaro zen Wanghari Mathaai-rena, ahoskaezina zenbaitentzat, ezaguterraza askorentzat. Eskertuta gaude Afrikako kontinente osoko emakume gazteen belaunaldi berrirako adibide bikainak eta eredu garrantzitsuak diren emakume harrigarri horiengatik.

"Eskertuta gaude Afrikako kontinente osoko emakume gazteen belaunaldi berrirako adibide bikainak eta eredu garrantzitsuak diren emakume harrigarri horiengatik"

Baina bada kontinenteko emakume gehienentzat errealitatetik askoz hurbilago dagoen egoera bat: slum-etan bizi diren emakumeen egoera, alegia. Hiri-kanpoalde horietan, Afrikako emakumeak –besteak bezain garrantzitsuak– egunero borrokatzen dira bizitza bat garatzeko. Emakume horiek hiri-inguruneetan bizi diren emakumeen % 70 dira. Slum eta aldiri horiek elkartu egiten dira eta Saharaz hegoaldeko Afrikako hiri handi guztiak inguratzen dituzte. Bizitza gogorra da bertan bizi diren emakume askorentzat. Asko ezkongabeak edo alargunak dira, edota familia-egoera txarrak utzi dituzte atzean landa-eremuko etxean. Beste asko familiaburuak dira. Lana barazkiak saltzen edo arropa garbitzen duten azoketan aurkitzen da nagusiki, eta horrek esan nahi du haurrak etxean geratzen direla beren anai-arreba nagusiekin, edo batere egokiak ez diren baldintzetan. Berriz ere, erraza izango litzateke azaleko interpretazio hori onartzea, baina hurbilagotik aztertzen bada ustekabeko ikuspegi harrigarri bat agertzen da, komunitatea sortzearen bidez askotariko zereginak betetzen hasi diren emakumeena. Komunitatea sortzeko eta sendotzeko prozesua tresna indartsua da, eta emakume taldeak sareak eta kooperatibak sortzeko mobilizatzea errazten du; haien bidez, beste batzuei laguntzen diete, mikrofinantzaketa baliatuta, negozioak hasten edota auzoak komunitate osoaren onurarako aldatzen. Ubuntuaren boterea: garelako naiz!

"Afrikako emakume arrunt eta, askotan, pobrea, ahaldundutakoa, zailtasunak gorabehera, beste emakume batzuei gauza bera egiten laguntzen diena. Emakume horien istorioak erreplikagarriak dira. Era berean, gizarte-eragile gisa diharduten emakumeak dira, beren komunitateen bizkarrezurra"

Horren adibide bat Zimbabweko ZIHOPFE federazioa da, slum-etan sortua eta emakumeek zuzendua. Gaur egun, nazio osoan zabaltzen ari da, eta, bertako Dialogue on Shelterren izeneko GKEaren laguntza teknikoari esker, tokiko gobernuetako eta oinarrizko komunitateetako ordezkariak bildu ditu mahai berean, auzoetako hobekuntza-planei buruzko gaiak eta, are garrantzitsuagoa dena, generoari berariaz lotutako gaiak lantzeko. Emakume horiek dira mobilizatzen direnak, buru direnak eta inoiz amore ematen ez dutenak. Beste adibide bat Wise Women izeneko emakume taldea da, Kiberako (Nairobi) slum ezagunean bizi dena. Talde horrek uraren arloan zuten egoera aldatzea erabaki zuen eta, bere komunitateetako agente- eta lidergo-lanak eginez, hornikuntza hobea ziurtatzea lortu du. Sakonago begiratuz gero, Afrikako slum-etako emakumerik pobreenak ere berritzaile- eta enpresaburu-zeregina betetzen ikusiko genituzke. Teknologiak, telefono mugikorrari eta hainbat aplikaziotarako sarbideari esker, auzo marjinaletako emakume askoren bizitza irauli du; izan ere, orain negozioak sor ditzakete, finantzaketa eskura dezakete eta seguru egon daitezke gauez mugitzen direnean.

Garrantzitsuena da horren atzean itxaropenaren, harrotasunaren eta duintasunaren zentzu sendoa duen emakume bat dagoela, elkarri lotutako mundu globalizatu honetan betetzen duen lekuaren kontzientzia berria duena, eta horixe da bere pobrezia-egoerari aurre egiten dion emakume afrikar berria.

Askotan entzuten eta irakurtzen ez ditugun adibideak deskribatu ditugu. Afrikako emakume arrunt eta, askotan, pobrea, ahaldundutakoa, zailtasunak gorabehera, beste emakume batzuei gauza bera egiten laguntzen diena. Emakume horien istorioak erreplikagarriak dira, eta Afrikako emakume gehienak identifika daitezke emakume horiekin. Era berean, gizarte-eragile gisa diharduten emakumeak dira, beren komunitateen bizkarrezurra, eta beren auzo eta hirietan garapena bultzatzeko gaitasunak dituzte. Haiek ere emakume afrikar handiaren adibideak dira!

 

Euskal Herrian bizi den Marcelle Mardon zimbabwetarrak Afrikaren Alde Taldearentzat idatzitako artikulua, Afrikaren eguna dela eta.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
(Des)politizazioaz

Azken aldian politizazioa eta despolitizazioa aztertzeko aukera izan dugu, arreta gazteen kasuan bereziki jarrita. Hala ere, gazteak aztergai dituzten ikerlan soziologikoen ondorio gehienak beste adin taldeetarako ere aplikagarriak izan ohi dira, intentsitate desberdinez bada... [+]


Teknologia
Eraginak kontrolatzen

Gizakiok harremanetan gaude gure artean eta bizi dugun ingurunearekin; egiten dugun guztiak eragina du, onerako zein txarrerako. Sortu dezakegun eragin negatiboa murrizteko norberaren balioak, kultura, harremanak eta aukera materialak erabakigarriak izaten dira.

Askotan... [+]


2024-08-28 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Autobus geltokia

Hiri askotako tren geltokiek XIX. mendeko burdinazko egituraren edertasun gorena azaltzen dute, hiriaren epizentrora iristearen ongietorri goraldiarekin batera. Hirira ate nagusitik sartzea bezalakoa da, arkitektura eta toki perla bat. Hiri askotan, baina, birdentsifikazio edo... [+]


Materialismo histerikoa
Gainkomunikatuz

Zergatik ez utzi. Zutabeak idazten dituenak atzetik izaten ditu beti garaiz erretiratzearen apologetak. Agortu baino lehen. Gaiak, niri, ezin agortu, ez ditudanez; ezertan ez naiz aditua, eta inoiz ez dut izan Euskal Herriari transmititzeko mezurik. Ez lidake azalpenak balioko,... [+]


Folklore Basque-a

Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman... [+]


Garaiz alde egiten jakitea

Badaude hitzak, formak, keinuak eta jarrerak gorputzean sartu eta handik irten ezin daitezkeenak. Gorputzean sartu eta bertan usteltzen direnak. Gorputza zulatzen dutenak. Gorputza deskonposatzen dutenak. Gorputza desagerrarazten dutenak. Eta akabo. Ezin daiteke deskonposatu den... [+]


Euskaltegiak ertzengana

UEUko Glotodidaktika Sailaren topaketetan euskaltegiez eta intersekzionalitateaz aritu dira hainbat aditu eta biktima. Ikasleak egon dira erdigunean, pribilegiorik gabeko ikasleak, zapalduak, bazterretan daudenak. Izan ere, genero disidenteek, gorrek, itsuek, gaitasun... [+]


Askatasunaren tresna

Denok dakigu askatasuna kontzeptu zaila dela, ertz askotarikoa, hitzez definitzen zaila. Maiz mugagabetasunarekin definitu ohi dugu, baldintzamendurik gabe erabaki ahal izatearekin, ondoriorik ez edukitzearekin, edota ekintzen ardurarik hartu behar ez izatearekin. Baina ez denez... [+]


Euskararen gatazkarako bost irudi

Nortzuk bultzatuko dute euskal orden berria eraldaketa sozialaren begiradatik? Nortzuk dira gaur egun zapalduenak Euskal Herrian?


Stop azpikontratazioa

Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.


Eguneraketa berriak daude