Azpiko mapa honetan ikus daiteke zein herritan aldatu den alderdirik bozkatuena. Koloreak erakusten du zein den lehen indar berria.
EH Bilduk lortu du boto gehien aurreko hauteskundeetan EAJ nagusitu zen udal askotan. Bizkaian, honako herrietan gertatu da aldaketa hori: Sopuertan, Sopelan, Plentzian, Gorlizen, Lemoizen, Gernikan, Fruizen, Galdakaon, Zaratamon, Zeberion, Zeanurin, Durangon, Markina-Xemeinen, Lekeition, Mendexan eta Atxondon. Alderantziz gertatu da honako herrietan: Balmasedan, Urduñan, Igorren, Errigoitin eta Lemoan. Hau da, 2019an EH Bilduk irabazi zuen herri horietan, eta aurten EAJk boto gehiago lortu du.
Gipuzkoan, berriz, EAJ zen lehen indarra Eskoriatzan, Aretxabaletan, Arratsaten, Legazpin eta Tolosan, eta 2023ko udal hauteskundeetan EH Bilduk jeltzaleek baino boto gehiago jaso ditu.
Araban, aldaketa bera gertatu da Gasteizen, Agurainen, Iruraitz-Gaunan, Samaniegon, Oionen eta Laudion. Argantzunen alderantziz gertatu da: boto gehien EH Bilduk jaso zituen aurreko hauteskundeetan, eta oraingoan EAJk irabazi du.
Nafarroan, EH Bilduk irabazi du Tafallan, Burlatan eta Berriobeitin; lehen bietan UPN izan zen lehen indarra 2019an, eta Berriobeitin Navarra Suma.
PSE eta PSNren onerako aldaketak
PSEren mesedetan ere izan dira aldaketa batzuk. Bizkaian, Muskizen eta Trapagaranen botoen gehiengoa lortu du; aurreko hauteskundeetan EAJ nagusitu zen herri horietan. Nafarroan, berriz, PSNk lortu ditu boto gehien, besteak beste, Sartagudan, Caparroson eta Monteagudon. Sartagudan EH Bilduk irabazi zituen aurreko hauteskundeak, Caparroson CPF herriko taldeak eta Monteagudon UPNk.
UPN izan da lehen indarra PSNren udala zuten Mendabian, Valtierran eta Arguedasen; azken bietan gehiengo osoa lortu du. Lodosan ere aldaketa izan da, UPNk irabazi egin baitio aurreko hauteskundeetan boto gehien lortu zuen LOIU herriko taldeari.
Herrietako talde independenteak
Mapan gris ilunez ageri diren herriek erakusten dute udal horietan aldaketa egon dela eta herriko talde independenteren batek irabazi duela. Kasu gehienetan, 2019ko hauteskundeetan ere herriko taldeek jaso zuten boto gehien, eta izen ezberdinarekin aurkeztu dira aurten. Nabarmentzekoa da Hondarribian EAJri gailendu zaiola Abotsanitz taldea. Horrez gain, herriko talde horiek irabazi dute Ormaiztegin (Gipuzkoa), Faltzesen (Nafarroa) eta Erriberabeitian (Araba) ere. Ormaiztegin aurreko hauteskundeetan EH Bildu izan zen lehen indarra, Faltzesen PSN eta Erriberabeitian EAJ.
Ekialdeko Barrutiko batzarraren eraketan antzeman du irregulartasuna, lau hautesmahai kontaketatik kanpo utzi baitira.
EH Bildu lehen indarra izan den herrietan, eta PPk edo PSNk alkatetza kentzeko aukerarik zuten kasuetan, alderdi espainolistek haien bitartekoak jarri dituzte hori egiteko. PSNk erraztu egin du UPNren alkatetza, esaterako Iruñean, boto zuria emanda. PPk, berriz, EAJ... [+]
Sopela, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Pasaia edo Hondarribia bezalako kostako herrietan EAJ alkatetzatik kanpo geratu da, turismo masifikatuaren aurkako programekin aurkeztu diren ezkerreko alderdi eta herri plataformen emaitzei esker.
Ostiral honetan eratu da Nafarroako Legebiltzarra eta Geroa Baiko Unai Hualde izendatu dute Legebiltzarreko Mahaiko presidente PSN, EH Bildu eta Zurekin-eko botoekin. Aurreko legealdian ere bera izan da legebiltzarreko lehendakaria.
Eduardo Barinagak uko egin dio zinegotzi akta jasotzeari, ABBk emandako aginduarekin bat ez datorrelako. EAJk hautagaitza aurkeztu ezean, PPk lortuko du alkatetza Arabar Errioxako herrian. Hori da PPk jarritako baldintzetako bat Gasteizen EH Bildu alboratu eta PSE-EAJ gobernu... [+]
Larunbat honetan Hego Euskal Herriko udalak osatuko dira, maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren. Udalerri batzuetan ez dago zalantzarik zeinek hartuko duen aginte makila, baina beste batzuetan indar orekak ez daude garbi eta alderdiek mugimenduak hasi dituzte hautagaiak... [+]
EH Bilduk irabazi ditu Kuartangoko Udalerako hauteskundeak, baina EAJrentzat izango da alkatetza, PPrekin hitzartua baitu. PPtik hautatu zuten zinegotziak, baina, postuari uko egin dio arrazoi pertsonalengatik, eta bere ordezkoa –PPko zerrendan bigarrena– Juan Pablo... [+]
Udal hauteskundeak pasa eta astebetera, badirudi prest gaudela aztertzeko hauteskunde berri hauek utzi dituzten emaitzak, datozen lau urteetan udalerrien politika instituzionala markatuko dutenak. Azterketa posible guztietatik kezkagarriena, zalantzarik gabe, Herrialde... [+]
Hauteskundeetara deituak izan dira azken egunotan espainiar hiritarrak, juntetxe, parlamentu edota udaletxeetako partaideak hautatzera, erakunde horiek berriztatzera, eta hor ari dira orain guztiak, analisietan, kalkuluetan, noren esku eroriko boterea, norekin lortuko aliantzak,... [+]
EAJ eta PSE-EE alderdiek gobernagarritasun ituna berretsi dute. Horrela, akordioari esker EH Bildu lehen indar geratu den leku ugaritan elkarrekin gobernatzeko aukera izango dute. Gasteizko Udalean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta beste hainbat udaletan, beraz, egoera argitzen... [+]
Gobernagarritasunerako hainbat aukera utzi dute iragan igandeko hauteskundeek Nafarroan, baina haien osaketarako bidea korapilatsua da, eta Espainiako hauteskunde orokorrak uztailaren 23ra aurreratzeak are eta gehiago korapilatu du prozesua.
Hautesleen % 27 ordezkatzen dute eta “hiriko lehen indar aurrerakoia” izanik ordezkaritza printzipio demokratikoari helduko diotela adierazi du Iruñeko EH Bilduko alkategai Joseba Asironek.
Sua eta mina piztu dizkigu PSNren hauteskunde kartel eleaniztunak. "Barrenak behar dira Nafarroan 2023. urtean botoa zortzi hizkuntzatan eskatzeko, euskara baztertuta. Putakumeak. Urdeak. Ezta itxura egiteko ere".
Halako purrustadak irakurri dira egun hauetan Euskal... [+]