Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

  • Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den izan dute mintzagai.

Ezkerretik eskuinera: Isabel Jaurena mahai inguruaren gidaria, Edurne Elizondo eta Mikel Elorza ARGIA CC-BY-SA

2025eko urtarrilaren 27an - 09:30
Azken eguneraketa: 15:03

Hizlari biek dute kriminalitatearekin –hala izenda badaiteke– eta literaturarekin edota kontatzeko artearekin halako lotura estua: Mikel Elorza, Berria-n zutabegile eta Susan editore ez ezik, “kriminalen defentsan” ere aritzen da, abokatua baita ofizioz; eta Edurne Elizondo kazetaria da, besteak beste Itoizko urtegiaren defentsan aritu ziren “kriminalak” –hala izendatua, Bertsio Ofiziala delakoa dixit– elkarrizketatu zituen eta kasua gertutik jarraitutakoa da, baita AHT-aren harira Yolanda Barcina zipriztindu zuen tarta jaurtitzaileen auzia ere, eta, azken hamarkadan bereziki, Baztango Aroztegiaren jarraipena egiten ari da. Solasaldiaren gidari Isabel Jaurena kazetaria aritu da.

Hitz eta pitz aritzeko gaia, hari mutur ugaridun auzi zabala, galdera hauxe bera: nola eraikitzen da kriminal bat?

(H)ilbeltzako antolatzaileek eman diote testuingurua mahai-inguruaren funtzioari, Elorzari zuzenduta: “Mikel, nobela beltzen zalea ez ezik, abokatua ere bazara, eta ondo ezagutuko dituzu kriminalak. Bada, gu ere, Baztanen, ikasten ari gara kriminal izatea zer den eta zer ez. Baina gehiago ikasi nahi dugu, eta abokatu bat, horretarako, bidelagun aproposa izan daiteke”.

Hala, lehen enkargua Elorzari jaurti diote, ez nolanahikoa: defini zer den kriminal bat. Bizi samar erantzun du, etengabe elkar nahasita eta gutxitan esplizitatuta unean-unean literaturaz edo abokatutzaz ari zen: “Cesare Lombroso kriminologoak ezaugarritu eta definitu egin zituen kriminalak, hala nola belarri luzeak izaten zituztela-eta... Argi dagoena da kriminala egin egiten dela. Faktoreak era guztietakoak izan daitezke, baina inportanteenak dira familia eta egoera sozioekonomikoa”.

Tonu zirtolarian jarraitu du solasean, eta bi multzotan bereizi ditu kriminalak: kriminal galtzaileak, hau da, zigortuta eta kartzelan amaitzen dutenak; eta kriminal irabazleak. “Azken horiek Davosen bildu dira orain gutxi”, esan du, aipamena eginda munduko aberatsetan aberatsenak Suitzako Davos hirian elkartu direla kongresu batean, eta Trumpen politika ekonomikoei egin dietela amen. Honela finitu du Elorzak: “Horien kontra egiteko bi aukera daude: desobedientzia ekintza txiki edo handi batzuk egitea, gogor zigortzen direnak; edo literatura egitea, fikziotik edo ez, horien aurka egiteko”.

Jendetza elkartu da Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. (H)ilbeltza.

Hedabideek eraikitzen dute kriminala

Hedabideetan literatura gutxi egiten bada ere, kriminalak eraikitzen jende abil ugari dago zenbait erredakziotan. Kriminalizazioa gizartetik jasotzen da, eta kriminalizatzen hasten da komisarietan, Elorzak abokatu gisa bizi izan duenetik esana, baina eraiki, eraikitzen da komunikabideetan. Argi esan du Elizondo kazetariak: “Botere-harremanetan bizi gara gizarte honetan, eta horrek baldintzatzen du hedabideek nola tratatuko zaituzten”.

Edurne Elizondo: "Segun eta nor zaren eta zein krimen egin dituzun, erraz asko ahazten zaituzte"

Aurrez Elorzak egin duen kriminal irabazle/galtzaile katalogazioari egin dio erreferentzia Elizondok, eta adibide bat ipini du arreta piztu ziona, Nafarroako Legebiltzarrera ate-irekien egun batean eginiko bisitan. Halakoxe leku instituzionaletan ohi den moduan, agintari ohien koadroak dauden gela bat bada parlamentuan. Han topatu zuen Javier Otano presidente ohiarena. PSNko alderdikideari, presidente zela, Suitzan kontu korronte bat atzeman zioten eta dimititu egin zuen 1996an. Auzia preskribitu egin zuten epaileek gerora. Baina ate-irekiera saio horietan ez zuten eroskeria kasuari buruz aipamenik egin, Elizondok oroitu duenez: “Segun eta nor zaren eta zein krimen egin dituzun, erraz asko ahazten zaituzte”. 

Diego Yllanesen kasua ere inpunitate horren gisako adibidetzat ipini du Elizondok: “ahaztua izateko” eskubidea aldarrikatu zuen Yllanesek, 2020an espetxetik irten eta berehala. Espainiako Auzitegi Nazionalak, ordea, ez zion eskaera onartu.

“Aldiz, akusatua kolektibo zapaldu batekoa bada, erraz asko ematen da horren berri; eta, era berean, biktima bada kolektibo zapaldu batekoa, berbiktimizatu egiten da”, adierazi du Elizondok. Zapaldutako kolektiboko kideak bihurtzen dira, finean, kolektiboaren ordezkari. Esaterako, Elizondok gogora ekarri du Iruñeko alkate ohi Enrique Mayak egindako kanpaina bat, zeinak adin txikiko etorkinak seinalatu zituen “segurtasun faltaren” errudun egiteko.

Hedabideek eraikitzen dute kriminala, hein handi batean, hainbat iturri %100ean fidagarritzat jotzen dituztelako. Horiek dira udal baten ahotsak edota Poliziarenak; kuestionatu behar direla adierazi du Elizondok. Besteak beste, agerikoa izan zelako Iruñeko senegaldar Elhdaji Ndiaye-ren kasua: “hil egin zen” batzuen arabera, baina bizilagunen eta lekukoen testigantzek bestelako detaileak eman zituzten.

Elizondoren azken adierazpen horri ipini dio puntua Elorzak: “Bertsio ofiziala, bertsoa bezala, amaieratik eraikia da. Hau da, erabakitzen dute zu zarela kriminala, eta bilatuko dute modua demostratzeko hori hala izan dela”. Gauzak ez dira berri: errelato bat eraikitzen da eta epaile zenbaitzuk erosi egiten dute diskurtsoa. Batzuetan, Elizondoren esanetan, badago indarra bertsio ofiziala iraultzeko –Altsasuko gazteen auzian, esaterako–, baina beste askotan ez. Gero bada hor beste adar bat: hedabide batzuek lau zutabera epaitu dezakete pertsona eta multzo jakin bat, baina absoluziorik balego, gero, baliteke ezer ez argitaratzea.

Hitzaldiaren amaiera partera, mikrofonoaren pilak xahutu dira, eta publikoan zen batek poltsikotik atera du pila bat. Ezin puntua ez-ipini Elorzak: "Kontuz pila bat poltsikoan eramatearekin... Normalena izan daiteke kotxean edukitzea, trementina ('aguarrasa') bezala, baina normalena izan daiteke komisarian ordu batzuk pasatzeko motibo ere izatea"

Eta orain artekoak zer lotura du literaturarekin?

Kazetaritza tresna bat den gisan gizartean eragiteko, onerako edo txarrerako, kriminal bat edo ustezko kriminal bat kokatzen duen leku eta formaren arabera, literaturak asko du hortik. Nolako kontakizuna, halako kriminala. Literatura ona –kazetaritzari lotu ahal zaizkion hitzak dira–, Elorzaren ustetan, krimen bat kontatzen hasi eta gizartea bera nola dagoen kontatzen duena da. Ildo horretatik zihoan Itxaro Bordaren zutabe hau Berria-n eta erreferentzia egin dio Elorzak.

Zineman dezente gehiago landu da kriminalaren figura, bai behintzat literaturarekin alderatuta. Zer esanik ez epaiketak oinarri dituztenak. “Abokatuak apenas ageri gara literaturan; aspergarriak gara”, esan du umorez Elorzak. Ikerlari edo detektibeak, aldiz, bai; baina bere ustetan pisu gehiago dute gizarte makur eta konkretu batzuek. “Kriminala irrelebantea izaten da askotan; testuinguru batek eramana da krimena egitera”. Edo emakume batek bultzatua: “Nire inpresioa da emakumeak normalean ez direla kriminalak, baizik eta dira oso gaiztoak, egon daitezke xaxatzen eta abar, baina krimena bere eskuekin egiten duena gizona da, gizon gizajoa”.

 ARGIA CC-BY-SA

Krimenak kontatzeko maneran, mundu mailan, aldaketak daudela azpimarratu du Elorzak. “Niri nobela beltza gustatzen zait, beltz matea; baina orain beltz brillantea ari gara ikusten, odol zipriztinekin, ikus-entzunezko formatik gertu dagoena”. Basque noir deitu dio horri. Izan ere, hiriburuetan kokaturiko nobela beltzak, erdaretan idatziak ugari, ari dira hedatzen bereziki Ipar Euskal Herrian. “Baina testuinguru politikorik gabeak”, eta hori sumatzen du faltan Elorzak. Hego Amerikako nobela beltza, esaterako, egoera soziopolitikoari oso lotuta dagoela dio, baita Afrikakoa ere, gutxiago iristen bada ere. Elorzak nabarmendu duen formula egoera sozioekonomiko jakin batean trama beltz bat txertatzean datza. Eta hori Euskal Herrian ez dela gehiegi egin dio: “Borroka eta gatazka armatuak baldintzatu dute hori. ETA oso presente dago literaturan, baina egon ez dena da konflikto zehatzagoekin egindako nobela beltza. Badago, baina gutxi”.

Ari zaio horri buelta ematen, ordea. Halaxe nabarmendu du Elorzak. Halako mahai-ingurua antolatu eta jendearen horrelako erantzun bat jasotzea ez baita edonolakoa. Argi dago Elizondo ez dela soilik Dolores Redondo.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Miren Amuriza Plaza
“Kanpokoak hain argi identifikatzen eta salatzen genituen bitartean, barkaberak izan gara etxekoekin”

DBH4 errepikatu zuen urtea gogoratzen du Jonek Pleibak (Susa, 2024) eleberrian. Adinkideak Durangoko institutura aldatu ziren, eta Polly auzokidearen ikasgelan geratu zen bera. Haurtzaroa Joneren baserria eta Pollyren txaleta lotzen zituen errepidean gora eta behera emana zuten... [+]


Omenaldia egin diote Txillardegiri, haren heriotzaren hamahirugarren urteurrenean

Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]


2025-01-09 | Leire Ibar
(H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea izango da Baztanen

Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.


2025-01-09 | Estitxu Eizagirre
Ekimen bat gehituta, hauek dira aurtengo euskara hutsezko liburu eta diskoen bederatzi plazak

Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]


Jon Tartas
‘Ontsa hiltzeko bidea’: apez neurotikoak pistolarekin eskribatua

Joan Tartas (Sohüta, 1610 - heriotza data ezezaguna) ez da gure letren historiako idazle famatuenetarik eta, hala ere, ediren dugu gauza onik “pieza mendre” honetan, zeinaren titulua, onar dezagun hasieratik, ez den segur aski mundu honetan paraturiko izenburuen... [+]


Etorkizun bizigarriei buruzko literatura lehiaketaren sari banaketa eginen du ostiralean Sukar Horiak

Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.


2024-12-05 | Leire Ibar
Durangoko Azokak ateak ireki ditu, ikasleen bisitarekin

Abenduaren 5ean ikasleei eta irakasleei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunak izango dira azokan. Dinamiken bidez sortzaileak ezagutu eta eurekin harremanetan jartzeko moduko aukera ere izango da. Edukiera guztia bete da jada ikasle goizerako. ARGIAk eskaintza zabala... [+]


“Konplexutasuna agertzeko lekua da literatura, ez lezioak ematekoa”

Helduentzako zazpigarren lana argitaratu berri du Uxue Alberdik, hirugarrena ipuingintzan: Hetero (Susa, 2024). Zortzi narrazio bildu ditu liburuan, eta denen abiapuntua izan da memorian geratu eta “noizbait ere honi buruz idatzi behar dut” pentsarazi dion paisaia,... [+]


DBHko ikasleak literaturzaletzea helburu duen irakurketa-lehiaketa aurkeztu dute

Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]


Leire Lakasta Mugeta
“Hitzak harriak dira Ernauxentzat, eta idazketa labana”

Annie Ernaux (Lillebonne, Normandia, 1940) idazleak bere poetikaz eta horren funtzioaz egindako hausnarketak jasotzen dituen elkarrizketa-liburua euskarara ekarri du Leire Lakasta Mugetak (Iruñea, 2002): Idazketa labana bat da (Katakrak, 2024). Idazketaz, hautu estetiko... [+]


‘Politeismo bastarta’: lau egun Angela Davisekin eta Jule Goikoetxearen pentsamenduetan

Susa argitaletxearekin kaleratu du Goikoetxeak liburu berria: Politeismo bastarta. Nobela gisa kalifikatu arren, kronika gozo eta bizia da, irakurlea Goikoetxearen pentsamenduetan barneratuko duena. Donostiako San Jeronimo kaleko sotoan egin du aurkezpena, hamarnaka lagunen... [+]


Erraldoiek lagunduta eta haurrez inguratuta aurkeztu dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua

Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira haurrentzako liburua modu berezian aurkeztu du ARGIAk, Donostian. Haur eta guraso ugari bildu ziren Gorka Bereziartua eta Adur Larrearen ipuinaren bueltan, eta festarako, dantzarako, ipuinak kontatzeko eta maskarak marrazteko tartea... [+]


Ipuinak idazten ikasten: nondik hasi eta zeri jarraitu?

Garazi Arrula (Tafalla, 1987) eta Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) gonbidatu ditu Mikel Ayerbek (Azpeitia, 1980) Idazteaz beste euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetako bigarrenera. Euskal ipuingintza izan da elkarrizketa saio honen gaia, eta gonbidatuen... [+]


Uxue Juarez. Hitzak pospolo
“Uretara harri bat botatzen duzunean sortzen diren uhin horiek dira poema”

Batxilergoan tutore izan nuenetik ia 10 urte pasa direla elkartu naiz Uxue Juarezekin Ur Mara museoko Toureau etxolan (Alkiza), pagoez eta Koldobika Jauregiren eskulturez inguraturik. Autoritate segitzen du izaten niretzat Uxuek, baina beste zentzu batean orain. Aurpegian... [+]


Eguneraketa berriak daude