Nola makurrarazi dute 60 langilek multinazional erraldoia?

  • Nola da posible indibidualismoa eta azpikontratak nagusi diren eta sindikalizazio oso baxua duen garraio arloko lantoki batean 60 langileren indarrak multinazional erraldoi bat makurrarazi eta hitzarmen bat sinatzera iristea? Lehen pertsonan kontatzen digu Txapis Otegi Dachserreko ordezkariak.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 20an - 16:11

Esango nuke Zubietako Dachser-en jarraitu dugun bidea ez dela oso ohikoa. Urtebete atzera begiratuko bagenu inork ez luke esango lortuko genukeenik. Afiliazio baxua, esperientziarik gabeko enpresa batzordea, arazoak norberak gerentearen bulegoan konpontzeko kultura, lan baldintza indibidualizatuak, 2009an iraungi zen lan hitzarmen bat... Sindikatuek apenas zuten presentziarik, eta askotan lan erreformei buruzko informazio bilerak egitera mugatuta. Sistema kapitalistak zuzen-zuzenean egiten die kalte langileei, kalte neurgarriak lantoki barruan. Patriketan, osasunean eta bestelako lan baldintzetan neurgarriak diren kalteak. Eta ez zuten sumatzen sindikatuak kalteoi modu neurgarrian, patriketan, osasunean eta bestelako lan baldintza kaxkarretan aurre egiten laguntzen zienik.

Logikak dio hitzarmen bat sinatzera eramango gaituen borroka hasi aurretik nahitaezkoa dela sindikalizazio maila igotzea, antolakuntza indartzea eta ondoren etorriko dela borroka. Guk dena batera egin dugula esango nuke. Borrokari ekinez antolatu gara, bidea eginez indartu. Ez dugu itxaron nahikoa indar genuela jakin arte bideari ekiteko.

Duela urtebete enpresa batzordeko kideok estrategia aldaketa bat proposatu genuen. Egunero jasotzen genituen belarrondokoei erantzuna ematen egotetik iniziatiba guk hartzera eramango gintuen estrategia aldaketa bat. Enpresa hitzarmena negoziatzen hastea proposatu genuen langile asanblada batean. Baiezko biribila jaso zuen proposamen hark. Langile guztien besoak gora bozketa orduan. Sindikatutik eskakizun bakarra bideari ekiteko: afiliazioa. Hurrengo hilabetean 26 lankide inguru afiliatu ziren ELAra. 100 langile pasatxoko lantoki batean 45 inguru ginen afiliatuak. Gure indarraz geneukan datu bakarra horixe zen. Gure mobilizazio indarra zenbatekoa zen ez genekien.

Enpresari negoziazio mahaia osatzeko eskatu genionean erantzun argia jaso genuen: inolaz ere ez. Bataren eta bestearen indarrak neurtzeko unea iritsi zen. Ez ordea negoziaketa gaietan presionatzeko, negoziazioa hasteko baizik. Greba eguna proposatu eta langile asanbladak onartu zuen. Behingoz langileon asanbladak markatu zituen egun haietako elkarrizketak. Gure aldarrikapenez hitz egiten zen eta grebarako deiak egunerokoa hankaz gora jarri zuen. Orain enpresa zen gure erabakiei erantzuten denbora pasa behar zuena, eguneroko kudeaketarako denbora galduz. 60 lankide inguruk hartu genuen parte zuzenean piketeetan. Dena aldatu zuen eguna izan zen hura. Ez genuen enpresa mahai baten inguruan esertzea lortu, baina lehen aldiz langileok elkarrekin hitz egiteko ordu luzeak eduki genituen. Lan baldintzez hitz egiteko, baina baita norberaren familia, afizio eta ingurukoez hitz egiteko ere. Honek batu gintuen, indartu. Helburua lortu ez genuenez, piketean bertan egin genuen asanbladan greba mugagaberako deia egin eta onartu zen. Horrela lortu genuen enpresa makurtzea eta negoziazio mahaia irekitzea.

Eta hor garaipenaren gakoetako bat. Negoziatzen hasterako langileok lortua genuen garaipen kolektibo bat. Eta oso desberdina da negoziazio bat besterik gabe osatzea edo negoziatu behar duen bi aldeetako batek garaipen batekin hastea negoziaketa hori. Asanblada indartu zuen horrek, langileak ahaldundu eta eskirolak eta enpresa ahuldu.

Ez ditut negoziaketaren 6 hilabeteetako nondik norakoak azalduko. Azken minutura arte zikina izan da. Joko zelaia guk aukeratu genuen, baina jokamoldea eurek markatu zuten. Guk joko garbia nahiago genuen, baina orkatilara ostikoekin erantzun ziguten. Lehen aldia zen Dachser multinazional erraldoia delegazio txiki bateko langileekin negoziatzen ari zena. Hilabete hauetan informazio jarioa etengabea izan da enpresa batzordearen eta asanbladaren artean. Bilerak, eztabaidak, bozketak... eta berriro ere greba mugagabe bat deitu ostean, akordioa. Langileok ez genituen lau errege handira horrelako hordagoak botatzeko, baliteke. Ez dugu inoiz jakingo hori, hordagoa irabazi ostean ez baitira kartak erakusten. Baina argi dago enpresak ez zuela karta onik.

Garaipen bat lortu dugu eta aurretik dugun bidearen lehen pausoa izango da. Akordiora bidean gauza askori egin diogu uko, eta hauek lortzea izango da hurrengo urteetan egin beharrekoa. Bideari ekinez enpresa batzordearen papera indartzea da lorpenetako bat. Baita asanblada indartzea ere. Arazoak eta hauen konponbideak kolektibizatzeko bidean urrats bat eman dugu, baina badugu zer hobetua oraindik. Sindikatuaren lana ere oso indartua atera da. Behingoz gure lan eremu konkretuan onura konkretuak ekarri dizkio sindikalismoak langilegoari. Lantokia sindikalizatzen hasi besterik ez gara egin. Eta ekinez ari gara hori egiten. Langileek apenas ezagutuko dute (eta agian ez die apenas axolako) sindikatuak beraien lantokitik kanpora egindako lana. Ez dute ezagutu ere egingo Bizkaiko erresidentzietako borrokan lortutako garaipena, ez dute jakingo Jaurlaritzaren aurrekontuei egiten dien balorazioa, ez dituzte irakurriko txosten eta artikuluak. Baina orain badakite sindikatua garaipenerako ezinbesteko tresna dela. Beraien patriketan nabarituko dute sindikatuaren presentzia.

Hurrengo hilabeteetan hori dena ez ahaztea eta sindikatuaren presentzia bizirik mantendu eta indartzea da tokatzen zaiguna. Greba egunean sortu zen su hura pizturik mantentzea. Emaitza konkretuak ematen jarraitzea. Agian ondoren lortuko dugu norbaitek ostiraleko artikuluak edo Landeia irakurtzea.

Datorren asteartean Jaurlaritzaren aurrekontuen gainean Gasteizen egingo den ekitaldira hiru ordezkari goaz lehen aldiz. Bagabiltza, poliki-poliki. Ekinez.

Iritzi hau Manu Robles Arangiz Institutuko web orrian argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
“Euskarazko murgiltzea erasotzen ari dira PAI ereduaren zabalkundearekin”

Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


Maddi Isasi, LABeko idazkari feminista
“LAB Euskal Herri feminista baten eraikuntzan ekarpen sindikala eginen duen subjektua izatea nahi dugu”

Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


Lan heriotzek gora egin dutela diote sindikatuek, eta datu ofizialekiko mesfidantza adierazi dute

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatzen duten lan osasuneko intersindikalak agerraldi publikoa egin du Bilbon, 2024ko ezbeharren txostenaren  harira. Azken hamar urteetan 612 langile hil dira istripuz Euskal Herrian, 64 pasa den urtean.


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


2.000 lagun baino gehiago mobilizatu dira Laudion Guardianen itxiera aurka

Guardianeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, mobilizazio jendetsua egin dute Laudion, Laudioko lantegiaren itxiera salatzeko. 2.000 herritar baino gehiagok giza-katea egin dute lantegia inguratuz.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan du ostegunean, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


Guardianeko langileek mobilizazioekin jarraituko dute, instituzioen “promesa faltsuen” aurrean

Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]


Eguneraketa berriak daude