Carles Puigdemonten ihesaldiaren bertsio bat kontatu du La Vanguardiako kazetari Mayka Navarrok, "iturri ofizialetatik lortua". Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu erabili zituzten mossoak nahasteko. Puigdemontek “gaur edo bihar” hitz egingo duela adierazi du bere abokatu Gonzalo Boyek.
Carles Puigdemonten abokatu Gonzalo Boyek adierazi du Junts per Catalunyako burua ez dagoela Katalunian eta Espainiako Estatutik kanpo dagoela, RAC1 komunikabidean izandako elkarrizketa batean. Ez du zehaztu Waterloora (Belgika) itzuliko den ala ez, baina adierazi du “gaur edo bihar” hitz egingo duela Kataluniako presidente ohiak. Puigdemontek Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitz egin zuen abuztuaren 8an hedabideen eta 3.000 pertsona ingururen aurrean, non uniformedun eta kaleko jantzitako dozenaka agente ere bazeuden. “Ez dakit noiz ikusiko dugun elkar berriro", adierazi zuen Kataluniako presidente ohiak. Hitzaldiaren ondoren, ez zen Carles Puigdemont berriro ikusi hura Parlamenturaino joateko aurreikusita zegoen –eta ekitaldiko bozgorailuetatik informatu zuten– “giza katean”, eta La Vanguardiako kazetari Mayka Navarrok Puigdemonten ihesaldiaren bertsioa kontatu du, “iturri ofizialetatik lortua”.
Kataluniako Gobernuko Barne sailburu Joan Ignasi Elenak abuztuaren 9an emandako prentsaurrekoan, adierazi du hiru operazio aurreikusita zeudela Puigdemont atxilotzeko, baina ez zela “halako jokaera desegokia espero” Kataluniako “agintari nagusi izan denaren aldetik”. Junts-eko buruak mosso batzuen laguntza izan zuen ihesaldirako, 2017an ihes egin zuenean Lluís Escolà sarjentuaren laguntza izan zuen bezala, La Vanguardiak jaso duenez. Politikariak azken erbestean egon den azken 7 urteetan mosso talde batzuen laguntza izan du, eta horiek izan dira ihesaldia planifikatu eta gauzatu dutenak. Hori dela eta, bi mosso atxilotuak izan dira Puigdemonten ihesaldian parte hartzeagatik.
Aurreko egunetan sare sozialen bitartez zabaldu zen Puigdemont goizeko 08:00ak aldera izango zela Bartzelonako Passeig de Lluís Companys-en. Poliziak informatu du 200 persona inguruk lagundu zutela Puigdemont Garaipenaren Arkuraino, eta "ezin izan zuten gelditu hitzaldia hasi aurretik", elMon komunikabideak informatu duenez. Puigdemont goizeko 09:00ak aldera hasi zen hitzaldia ematen. Bitartean, emakume bat Honda ibilgailu batekin, agertokiaren eskuinean kokatu zen, kopilotuaren eserlekuan gurpildun aulki bat zuela. Agertokiaren eta autoaren artean, ekitaldia antolatu zutenek karpa batzuk kokatu zituzten, eta karpa horietan zeuden kide guztiek lastozko txapelak jantzi zituzten, denek txapel berdina. Puigdemontek hitzaldia bukatu zuenean, bere abokatuak besotik heldu zuen, Puigdemont karpara joan zen, bere jaka erantzi zuen eta gainontzeko pertsona guztiek zuten lastozko txapela jantzi zuen.
Ekitaldiaren antolatzaileek "giza katea" mantentzea eskatu zuten Puigdemont Parlamenteraino eramateko, baina politikaria, diputatu ohi Jordi Turull eta identifikatu ez duten beste pertsona bat, agertokiaren ondoan zegoen Honda ibilgailura igo ziren. Mosso batek kontatu duenez, Puigdemont eta Turull-ek txapel berdina zuten jantzita, eta hiru ibilgailu erabili zituzten ihesaldirako (bi auto eta motozikleta bat). Mossoen komisario nagusi Eduard Sallent-ek mosso horrek esan duena errepikatu du prentsaurreko baten bitartez: "Gertaerak oso azkar gertatu ziren. Puigdemont eta Turull karpa batera joan ziren, txapela jantzi, ibilgailu batean sartu eta lekutik alde egin zuten".
Mossoak ohartu egin ziren Puigdemont auto horretan zegoela, eta kotxeak hartzeko astirik gabe, korrika hasi ziren kotxea geratu nahian. Autoarengana iristeko "hamar metro eskasera" egon zirela esan du La Vanguardiak, baina semaforo-seinalea aldatu zenez, ibilgailuak ihes egitea lortu zuela.
Ciutadella parkearen sarreran –"giza katea" bertatik pasako zen–, Sallent eta Bartzelonako Mossoen komisario buru Montserrat Estruch zeuden, lau polizia-ibilgailurekin batera. Ikerketa bat dago irekita erantzukizunak argitzeko, eta Sallentek publikoki barkamena eskatu du "herri osoari eragindako eragozpenengatik".
Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.
Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute.
PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean eta Baigorriko Bixentainean aurkeztu da aurtengo Nafarroaren Eguna, egun berean. Ohi bezala, apirileko azken igandearekin bat egingo da festa Baigorrin, eta horrez gain, apirilean hainbat ekitaldi egingo dira eskualdean.
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.
Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioaren eta Espainiako Federazioaren arteko gatazkak bere horretan jarraitzen duen bitartean, Jose Manuel Rodriguez Uribesek euskal selekzioaren aldeko adierazpenak egin ditu. Desadostasunak direla eta, Nazioarteko Pilota Federazioaren eta... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Puntueusek eta Cyberzaintzak elkarlanean ikusentzunezko baliabide pedagogiko bat sortu dute gazteentzat eta haiekin lan egiten duten profesionalentzat: irakasle, guraso eta hezitzaileentzat. Ikusentzunezko honen bidez, ziberjazarpena ezohiko ikuspegi batetik... [+]
Kamioiak ez sartu ez atera. Horrela eman dute goiza BSHko Eskirozko lantokian. Parez-pare langileak aurkitu dituzte protestan. Hilkutxa batekin, elkarretaratze formatuan lehenbizi eta Foruzaingoak esku hartu behar zuela jakin dutenean eserialdia egin dute erresistentzia pasiboa... [+]
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.