Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen “erasoak” orokortuak izan direla eta urtetan errepikatu direla azaldu diote ARGIAri Laia Alduntzin eta June Egino GUETeko kideek.
Astelehenean argitaratu zen lehenbiziko salaketa Instagramen, eta egun horretan bertan antolatu zuen GUETek asanblada irekia astearterako. Bilkura aurretik jada ikasle batzuk haiekin kontaktuan jarri zirela azaldu dute Alduntzinek eta Eginok, “esateko salaketetan kontatzen zena gaur egun ere gertatzen ari dela”.
Hamarnaka salaketa berri
Honezkero “hamarnaka” testigantza jaso ditu GUETek, eta heltzen jarraitzen dute. Denetariko testigantzak daudela azaldu dute. Klaseetan egindako iruzkin sexistak edo ikasleekiko mespretxuzkoak, eta batez ere bulegoan, irakaslea ikasleekin bakarrik zegoela, izandako portaerak: ukituak, irainak, galdera pertsonal sexual eta intimoak... Sexu erasoa salatu duten ikasleak ere badirela ziurtatu dute (ARGIAk hitz egin duen ikasle ohien arteko batek ere sexu erasoa salatu zuen). “Baina ez ditugu kategorizatu nahi, denak dira erasoak eta denak salatu behar ditugu”, ohartarazi dute.
Egin dituzten asanblada irekietan entzun eta idatzizko salaketetan irakurri dutenaren arabera, badirudi azken urteetan jazarpena ez dela “hain esplizitua” izan, baina jarraitzen duela gertatzen: klasean lekuz kanpoko iruzkin sexualak, matxistak, ikasleen ingurukoak... “bere ikasleek diotenez atmosfera oso bortitza sortzen du klasean”. Tutoretzetan “lekuz kanpoko komentarioak egiten eta egoera bortitza sortzen” jarraitu duela diote. EHUko egungo Errektoretza Taldeak asteazkenean jakinarazi du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela. Baina, ARGIAk jakin duenez, urte batzuk direla, irakaslearen aurkako salaketa aurkeztu zen EHUn eta ikerketa egin zen, jarrera aldaketa txikiak zerikusia izan dezake horrekin.
Kalifikazio baldintzatua
Ikasleek salatu duten beste kontu bat kalifikazioen ingurukoa da: “Batzuk azaldu dute nota hobea jartzen diela jokoa jarraitzen dieten ikasleei, okerragoa egiten ez dutenei, eta horrek ikasle batzuen jarrera baldintzatzen duela”.
Azkenik, berretsi dute irakaslearen jarreren inguruko komentario eta zurrumurruak “oso zabalduta” zeudela unibertsitatean, “urte asko direla”. Hainbat garaitako ikasleen ahotik entzun dute hori, baina zenbait irakaslek ere onartu diete. “Ez dira kasu isolatuak, patroi bat jarraitzen du”, diote GUETeko kideek. “Nola da posible EHUn jarraitzea? Urteak daramatza erasoak egiten, eta jakina zen”.
Asanblada irekiak ardura kolektibizatzeko
“Asanblada ireki bidez landu nahi dugu, fokua eta ardura ikasle guztiengan jartzeko, askotan zama guztia salaketa jarri duten pertsonengan jartzen delako. Baina denon zeregina da konpromisoak hartu eta erreminta kolektiboak garatzea, horrelakorik berriz ez gertatzeko, hori baita helburua”, azaldu dute GUETeko kideek. Iragan asteartean eta ostegunean egin zituzten bi asanblada, eta ostegun honetan egingo dute hirugarrena.
Astearteko lehen asanbladara “80 pertsona inguru” agertu zirela adierazi dute Alduntzinek eta Eginok, campuseko ikasleak oro har, eta Filologia Hispanikoko maila guztietakoak zehazki. Gaiari “testuingurua eman” eta lekukotasunak partekatu zituzten. Ostegunean bigarren bat egin zuten, eta ikasleez gain Filologia Hispanikoko bi irakasle ere agertu ziren. “Zer egin” izan zuten mintzagai, eta erabaki batzuk hartu zituzten: salaketak eta gertatzen ari dena zabaldu –kartelak jarri dituzte fakultatean irakasleak klaseetan egindako hainbat adierazpenekin–; testigantzak jasotzen jarraitu; eta sinadura bilketa abiatu ikasle eta irakasleen artean.
Horrelako jarreren aurrean “irmo” eta kolektiboki erantzutera deitu dute GUETeko kideek. Erasotzaileei aurre egiteko, baita unibertsitatea instituzio gisa mugiarazteko ere. “Esperientziak erakusten digu egiten dugunean gauzak lortzen ditugula”, adierazi dute, iragan asteko Farmazia Fakultateko edo aurreko ikasturteko Leioako Campuseko mobilizazioak gogoan. Ostegun honetan beste asanblada ireki bat egingo dute Letren Fakultatean, eta besteak beste, mobilizazio batera deitzeko aukera eztabaidatuko dute.
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]
Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]
Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]
Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]