Nola informatzen dira euskal gazteak? Sare sozialekin nagusiki, eta telebistan gero

  • Ikusiker Ikusentzunezkoen Behategiaren txosten berrienak euskal gazteek informazioaren / albisteen kontsumoan duten interesa aztertu dute. Emaitzak interesgarriak dira; laburbilduta, informazioaren interesa egon badago, eta informazio-iturri fisa, sare sozialak dira gehienen iturri nagusia, eta ondoren, telebista kanal ohikoak. Komunikabide tradizionalen gainbeheraren erakusgarri da, egunkariek eta bereziki irratiak lortzen duten datu txikia. Ikusiker 2018/2019 ikasturtean sortu zen eta NOR Ikerketa Taldeak, EITBk, Tabakalerak eta Kulturaren Euskal Behatokiak osatzen dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko uztailaren 08an - 08:41
Azken eguneraketa: 15:25

2023-2024ko ikasturtean, Ikusikerren panelean bat egiten dute EHUko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ehundaka ikaslek. Laginean lurralde, jakintza-arlo, fakultate eta ikasketa-maila desberdinetako gazteak daude. Inkesta aktiboa apirilaren 15etik 21era bitartean egin zen eta 1.758 ikasleren erantzun baliagarri jaso ziren. 

Txosten osoa PDF honetan dago, baina hona grafiko esanguratsu batzuk ekarriko ditugu.

Batetik, informazioak eta aktualitateak badutela interesa.

Eta aktualitate horretaz jabetzeko, hona iturriak, non sare sozialak nabarmentzen diren, eta gero telebista.

Sare sozialei dagokienez, hauek kontsideratzen dituzte informazioa jasotzeko erabilienak:

Albisteez jabetzeko moduaz, ikusizkoaren aldeko joera garbi bat:

Eta eduki motaren gaineko balorazio interesgarri parea jarraian, informazioaren jatorria eta formatua baloratuz:

Guztiarekin, paradoxikoki agian, sare sozialetan agertzen denak sinesgarritasun nahiko gutxi duela uste dute gazteek:

Eta galdera bat tokiko hedabideen inguruan:

Grafiko eta datu hauetarik Ikusikerreko ikerlariek ateratzen dituzten ondorio bi:

  • Twitter eta Instagram dira sare sozialetan informazioa bilatzen duten erabiltzaileen artean aplikazio gogokoenak, jarraian TikTok aipatzen dute gehien eta ondoren, YouTube. Twitter da mutilek informazioa lortzeko gehien darabilten sare soziala, eta Instagram da neska gehienen lehen aukera.
  • Irudiak pisu handia dauka informazioarekin lotutako edukia aukeratzerako orduan, bereziki gazteenen artean. Soinuz edo testuz doitutako edukiek ez dute belaunaldi honen hainbesteko arretarik erakartzen.

Gehiago jakiteko Ikusikerren txostena hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komunikazioa
2025-04-10 | ARGIA
Bizi Baratzea Orria jende asko batzen ari da komunitatera

Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


2025-03-27 | ARGIA
proiektuak 10 urte!
Lurrari begiratzen diogunok badugu aldizkari berezi eta berria: Bizi Baratzea Orria

Gaur, martxoak 27, ARGIA komunikabidearen egoitzan aurkeztu dugu Bizi Baratzea Orria, urtaro bakoitzean zabalduko den aldizkari berria. Horrekin batera ospatu dugu ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak 10 urte betetzen dituela aurten. Bizi Baratzeako kolaboratzaileak eta ARGIAko... [+]


Botere biguna desarmatzen

Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]


2025-03-26 | ARGIA
Komunikazio modu onak aztergai izango dituzte Donostian

Nortasuna Sarean jardunaldien 10. edizioa egingo dute asteazken honetan Donostiako San Telmon, KomunikaziONA bideguruatzean izenburupean. Egungo komunikazio joerak aztertu eta "alternatiba osasuntsuagoak" topatzen saiatuko dira. Hainbat hizlari gonbidatu dituzte, euren... [+]


Eguneraketa berriak daude