Interneteko bilatzaileak iraganeko kontua izango dira laster, eta aurrerantzean dena omen dakien orakuluari galdetuko diogu, adimen artifizialari, baita inguruan eta nazioartean gertatzen denaz informatzeko ere. Zer suposatuko du horrek eta zein rol jokatuko dute hedabideek horren aurrean? Horretaz guztiaz aritu da Juan Señor gaian aditua, Euskal Herrira egindako bisitan.
Etorkizunean, zertarako sartuko da norbait hedabide batean, zuzenean adimen artifizialari edozein gairen inguruan galde badiezaioke, eta honek, hedabide batzuetatik eta besteetatik hartutako informazioarekin, erantzun zehatza osatuko badu? Hala planteatu du Juan Señor-ek, berrikuntzaren arloan hedabideei aholkularitza ematen dien adituak. Eusko Jaurlaritzako HPSk gonbidatuta, hitzaldia eman du Bilbon, euskal hedabideei zuzendua.
Baina akats eta gezur asko erantzuten ditu adimen artifizialak, gogoratu dio Luistxo Fernandezek, publikotik. Señorrek dio baietz, hala dela, baina munstroa abiadura bizian ari dela elikatzen eta ikasten, eta gero eta sinesgarriagoa eta eraginkorragoa izango dela erantzunetan. Ikerketen arabera, adimen artifizialak osatzen dituen albiste sakonetan %78a da egia, gainerakoa ez; albiste arruntetan, egiaren portzentajea handiagoa da.
Ikerketen arabera, adimen artifizialak osatzen dituen albiste sakonetan %78a da egia, gainerakoa ez; albiste arruntetan, egiaren portzentajea handiagoa da
Gaur-gaurkoz, erantzun faltsu asko eman ditzake, hain justu berri faltsu eta manipulatu asko dagoelako sarean, eta horietatik ere elikatzen delako adimen artifiziala. Señorrek azpimarratu duen moduan, adimen artifiziala ez baita ezerezetik sortzeko gai, besteek egiten dutena berregiten eta osatzen du. Beraz, hedabideek hor aukera inportante bat dutela nabarmendu du: jendeak hedabideetan bilatuko du egiaztapena, zerbait egia dela kontrastatzeko zigilua izango dira hedabideak.
Zein dira adimen artifizialaren iturriak?
Erantzunak sortzeko, adimen artifiziala elikatzen da %30ean Wikipedia eta web korporatiboetatik; beste %30 akademiatik; eta beste %30 hedabideetatik. “Azken horrek zuen negozio-iturri izan behar du –esan digu hedabideotako jendeari–, hedabideetatik hartutako informaziorik gabe adimen artifiziala zabor hutsa izango delako eta badakite, zuei dagokizue ongi negoziatzea eduki hori jasotzearen truke zein ekarpen izango duzuen bueltan”. Izan ere, adimen artifizialaren kontra borrokatu dezakegu, baina alferrik izango da, geratzeko etorri dela baitio adituak. Aurreikuspenen arabera, hiru urte eta erdian nagusitu egingo da Chat GPT gisako adimen artifizialeko plataformei galdetzea, Google bilatzailearen eta enparauen kaltetan.
Aurrez, hain justu, hedabideek akats hori egin izan dutela dio: hasieran sare sozialei jaramonik ez egin, eta gero eduki guztiak hara eraman, Facebooki gure eduki guztiak oparitu, jendea han dagoela jakitun. Eta jende guztia Chat GPTn dagoenean, hara eramango ditugu eduki periodistikoak. “Dena emango diegu, eta berriro ere, haiek guri ezer ere ez; gure edukiak hartzeko baimena nahi badute, gogor negoziatu behar dugu”. Vocento taldeak, adibidez, bere edukiak blokeatu dizkie adimen artifizialaren aztarnariei.
Aurreikuspenen arabera, hiru urte eta erdian nagusitu egingo da Chat GPT gisako adimen artifizialeko plataformei galdetzea, Google bilatzailearen eta enparauen kaltetan
Hedabideak adimen artifiziala erabiltzen ari dira
Adimen artifizialak eduki periodistikoak erabiltzen ditu, baina hedabideak eurak ere adimen artifizialaz baliatzen ari dira dagoeneko. “Adimen artifizialak ezin du ezerezetik sortu, baina hainbat gauza oso ongi egin ditzake: laburpenak, albisteen birziklapena, bideoei testua jarri, elkarrizketak transkribatu, eguraldia eta trafikoa eman, formatu bisualak sortu, enpresen eta kirol emaitzak jakinarazi, sukaldeko errezetak eskaini… Hedabide batzuetan hori guztia adimen artifizialaren bidez automatizatu egin dute eta beren lanaren %70 da; beste %30a da kazetaritza kalitatezkoa, gizakiak egina”.
Adimen artifiziala erabili nahi duten hedabideentzako urrezko hiru arauak gogoratu ditu: beti esan eduki hori robotak egina dela; beti erabili filtro editoriala (alegia, gizaki batek begiratu dezala, publikatu aurretik); eta beti arduraz jokatu.
"Laburpenak, bideoei testua jarri, elkarrizketak transkribatu, eguraldia eta trafikoa eman, formatu bisualak sortu… Hedabide batzuetan hori guztia adimen artifizialaren bidez automatizatu egin dute eta beren lanaren %70 da; beste %30a da kazetaritza kalitatezkoa, gizakiak egina"
Sare sozialen menpeko
Adimen artifiziala iraultza ukaezina da, baina mezu garbia eman du, panorama aldrebes honetan: kazetaritza independenteak, kalitatezko kazetaritzak baino ez du salbatuko kazetaritza, ez beste ezerk. Eta gogoratu du azken urteotan sare sozialen menpeko bizi direla hedabideak, zeinek klik gehiago lortuko. Klik-en diktadura, baina, kazetaritza hiltzen ari da: “Filosofia horrekin duintasuna eta erreputazioa baino ez dira galtzen ari hedabideak”.
Lau urtetan, sare sozialekiko konfiantza zeharo galdu da, inguru toxikoak diren sentsazioa asko zabaldu da, eta fake news edo berri faltsuen areagotzeak kazetaritzari mesede egin dio, jendea hedabideen beharraz kontzienteago bihurtu delako, berri faltsu horiei aurre egiteko. Inkesta bat aipatu du Juan Señorrek: hedabideetara harpidetuta zegoen jendeari galdetu zioten ea zergatik zegoen harpidetuta; %70ak erantzun zuen bere hedabideak ziurtatzen diolako ea zerbait egia ala gezurra den.
Kazetaritzaren balioaz hitz egiten amaitu du solasaldia adituak, eta gaur egungo gizartearen isla ere baden datu esanguratsua utzi du: trafiko digitalaren %90 irudiak dira, jendeak irudiak kontsumitzen ditu, eta %10 baino ez da irakurritako edukia.
Argazkian, Juan Señor, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan hitzaldia ematen:
Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Silicon Valleyko enpresa teknologiko handienei zaplazteko ederra eman die DeepSeek-ek. Adimen Artifizialeko chatbot txinatar merke eta berriak zalantzan jarri du AEBen nagusitasuna arlo horretan, eta erakutsi du ez dela milaka milioi diru behar modelo aurreratu eta efizienteak... [+]
AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]
ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]
Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]
Stargate izeneko proiektuarentzat 500.000 milioi dolarreko inbertsioa iragarri du AEBetako presidente izendatu berriak. OpenAI, SoftBank eta Oracle konpainiek hartuko dute parte.
Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]
Sendagaien garapena "bizkortzeko, tratamenduak pertsonalizatzeko eta barne-prozesuak optimizatzeko" erabiltzen ari dira adimen artifiziala. Enpresen % 33k erabiltzen du gaixotasunen analisian, eta % 29k sendagaien garapenean eta fabrikazioan.
Orain dela urte asko Dr. Abuse chatbota ezagutu nuen, aplikazio horrekin ohartu nintzen ere pertsonok zeinen azkar kateatu gaitezkeen holako makinetara. Animalia sozialak izanda, harremana berezkoa eta beharrezkoa dugu, eta 'harremana' izenak dioen bezala,... [+]
WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]
Eremu ez profesionalari loturiko pertsona talde digitaletan, besteoi argudioak emateko adimen artifiziala baliatu duenik ikustea gertatu zait azken urte honetan. Partekaturikoa propioa bailitzan. Norberarena, baina ez jabetzaren zentzuari loturikoa, baizik eta norbere... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Nafarroako Foruzaingoak Bigarren Hezkuntzako irakasle baten inguruko ikerketa abiatu du. Institutuko komunetan eta hainbat dendatako aldageletan emakumeak ezkutuan grabatzea leporatu diote auzipetuari.