Zure Hatz Marka Euskaraz kanpainarekin bat eginez, tutorial bat jarraian, nola euskaratu dezakezun zure Android telefonoa.
Lehenengo eta behin, albiste on bat: Azken bi urteetan Euskal Herrian gehien saldu diren marka eta modeloetan, ia guztietan ezarri daiteke euskaraz hizkuntza nagusi gisa. Modelo batzuetan, lehen hizkuntza euskara ezartzeaz gain, aukera izango duzu bigarren hizkuntza bat ere aukeratzeko (adibidez, gaztelania bada 2.a, Whatsapp euskaraz ez dagoenez, bigarren hizkuntza horretan agertuko zaizu aplikazio zehatz hori). Kasuistika aztertuko dugu jarraian.
Batetik, zure modeloa zein dela ere, Lehen Hitza Euskaraz aplikazioa deskargatuta, berak gidatuko zaitu telefonoa euskaratzeko prozedurarekin. Ikus Google Playn: https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.domeinuak.lehenhitzaeuskaraz
Gainerakoan, zure modeloa berri samarra bada, azken bi urte hauetakoa, begiratu ditugu Euskal Herriko estatistikak eta normalena litzateke marka hauetakoa izatea: Samsung, Xiaomi, Oppo, Realme edo Vivo izatea. Horiek guztiak euskaratu daitezke, hona instrukzioak.
Samsung. Lehen eta bigarren hizkuntza aukeratu dezakezu.
Xiaomi. Lehen hizkuntza, bakarra, aukeratu daiteke telefono hauetan.
Oppo eta Realme. Marka hauek etxe berak egiten ditu, batzuk gaitasun handiagokoak direlarik. Sistema berdina dute halaber, baina segun Android 10 edo Android 11 bertsioa daukaten martxan, desberdin konfiguratu behar ditugu. Batzuetan, hizkuntza bakarra ezarri daiteke lehenetsita; besteetan, bi hizkuntza. Hortaz:
Vivo. Modako beste marka honetan ere bi hizkuntza ezarri daitezke.
Azalpen hauek bideotutorial eran ere aurkituko dituzue hemen.
Ezin euskaraz jarri?
Baliteke zure telefono modeloa ezin euskaratu ahal izatea, goiko kasuistikan sartzen ez delako edo beste arrazoiren bat tarteko. Sentitzen dugu. Zozketatik kanpo geratuko da aste honetako sustapen ekintza honetan... Zera gomendatuko dizugu, hurrengo mugikorra erosteko orduan, kontsultatu www.lehenhitza.eus/mugikorrak/ euskaraz jar daitezkeen modeloak zein diren ziurtatzeko. Era berean, 2021an saltzen diren modelo ezagunenek dagoeneko aukera ematen dutela uste dugu (goian aipaturiko marka guztietan, adibidez).
Altxa Burua taldeak eskatu du bigarren hezkuntzako EAEko ikastetxeetan kendu ditzatela mugikorrak, debeku bat ezarrita arauz. Aste honetan eskaera eraman dute Eusko Legebiltzarrera, Hezkuntza Sailak ikastetxeak telefono mugikorrik gabeko esparru gisa izendatu ditzan.
Guraso elkartean mugikorren inguruan bigarren hezkuntzarako protokoloa lantzen dabiltzala eta, protokoloaz galdetu dit Bilboko guraso batek.
Jaurlaritzaren webgunean irakurri dudanez, EAEn, 2024ko urtarrilean ikastetxeetan mugikorren erregulazioaren inguruan adierazi zena... [+]
16 urtez azpikoek laster ezingo dute sare sozialik erabili Australian, eta antzeko neurriak ezarri nahi dituzte Espainiako eta Frantziako gobernuek ere. Neurriaren eraginkortasunaz, sare sozialetako eduki eta dinamikez, pribatutasunaz eta plataforma handiek honetan guztian duten... [+]
Datuek erakusten dute joera apurtzea lortzen ari direla etxe (eskola) ugaritan. 11-12 urterekin ia gazte guztiek mugikorra izatetik igaro gara adin horretan smartphonerik ez duten ikasleak gehiengoa izatera hainbat ikastetxetan, guraso taldeen ekimenari esker: Zarauzko ikastolan... [+]
“Pantaila aurrean denbora gutxiago igarotzeko esaten diegu gazteei, eta aldi berean ikastetxean derrigortzen ditugu gailu digitaletara konektatzera”. Eskoletako digitalizazio prozesuei frenoa jartzeko eta teknologiak (ez bakarrik hezkuntzan) gure gain duen kontrolaz... [+]
Ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izan daitezen araudia sortzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari hainbat guraso taldek, gutun bidez eta sinadura bilketa abiatuta. Gaur gaurkoz, eskola bakoitzaren bizkar dago erabakia: mugikorra onartu ala ez eta zein baldintzatan... [+]
Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]
Nerabe batek mugikor, tablet eta pantailei ematen dien erabileran eragin handienetakoa gurasoak direla frogatu du ikerketa batek. Alegia, nahiz eta adin horretan gurasoenganako distantzia bilatu ohi den, pantailekiko garatuko duen harremanean gurasoak oraindik ere eredu direla... [+]
Eskolan adimen artifiziala erabiltzera animatu ditu irakasleak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, eraldaketa digitalaren beldur ez izateko esan die. Ikasgelan mugikorra erabiltzeari buruzko gogoeta prozesu bat ere iragarri du: “Ez dago erabilera horrek duen... [+]
Langileen %80ak ez du ordubete irauten arreta galdu gabe eta %20 inguru hamar minuturo distraitzen da. Kontzentratzeko gaitasun falta ez da soilik mugikorren eta estimulu teknologiko andanaren errua, elikadurak, kutsadurak eta oinarrian gure bizi estiloak ere zerikusi handia... [+]
Haur eta gazteek duten pantaila kontsumoarekiko kezka nagusi den garaiotan, fokua helduongan jarri eta familia guztiarentzako gomendio baliagarriak bidali dituzte Zurriola ikastolatik, pantailek ez ditzaten udako oporrak baldintzatu.
Emakumeak salatu du sexu erasoa egin ziotela Capbretonen (Landetan), larunbat gauean. Erasotzaileek Coco.gg harremanetarako aplikazioa baliatuta antolatu zuten erasoa, France Bleu irratiak iragarri duenez. Asteartean elkarretaratzea egingo dute erasoa salatzeko 19:00etan,... [+]
Telefono mugikorra edukitzeko adina atzeratze aldera, indarrak batu eta dagoeneko 3.000 familiaren babesa duen elkartea sortu dute Nafarroan: Mugikorrik Gabeko Nerabezaroa. 50 establezimenduk aukera emango diete gazteei, behar dutenean bertako telefono finkotik deiak egiteko... [+]