Europako Batzordeak 26.000 milioi euroren inportazioak zergapetuko ditu apirilaren 1etik aurrera, Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga-zergei erantzunez. Enbido-komertzialek jarraitzen badute, Euskal Herrian lehen sektoreak nozituko du gehien norgehiagoka hori.
Asteazken gauerdian sartu da indarrean AEBek Europar Batasuneko aluminio eta altzairuari ezarritako %25ko muga-zerga, eta erabaki "justifikaezin" horri erantzunez, Europako Batzordeak iragarri du 26.000 milioi euroren balioa duten AEBetako inportazioak zergapetuko dituela, beste hainbeste.
Apirilaren 1etik aurrera, lehendik ere zergapetu izan dituzten luxuzko hainbat produkturi eragingo die Bruselak harturiko neurriak, eta apirilaren 13tik aurrera, berriz, produktu arrunt gehiagori, hala nola, etxetresna elektrikoei, larruzko artikuluei eta oinarrizko zenbait elikagairi (arrautzak, azukrea, intxaurrak…).
Neurria indarrean sartu bitartean Bruselak AEBekin negoziatu nahi du, baina Donald Trumpek jadanik hurrengo enbidoarekin mehatxu egin du: %25eko muga-zergak orokortzea. Horrek kezka handia sortu du AEBekin harreman komertzial estua duten sektore eta enpresetan.
Txakolina, gazta, atuna…
Euskal Herrian, batez ere ardogintza izango litzateke balizko muga-zerga orokor baten kaltetu handienetakoa. EAEko ardo ekoizleek, esaterako, 35,5 milioi euroko esportazioak egiten dituzte AEBetara, Eusko Jaurlaritzako Elikadura sailburu Amaia Barredok emandako datuen arabera. Soilik Gipuzkoan, txakolin upategiek 3,7 milioi euro esportatu zituzten 2024an, lurralde horretako merkataritza ganberak argitaratu duenez.
Euskal Herrian, batez ere ardogintza izango litzateke balizko muga-zerga orokor baten kaltetu handienetakoa. EAEko ardo ekoizleek, esaterako, 35,5 milioi euroko esportazioak egiten dituzte AEBetara
Horrez gain, esnekiei –batez ere gaztari– eta arrain-kontserbei ere eragin diezaieke zergek: “Sektore horrek pixkanakako hazkundea izan du AEBetara egindako salmentetan”, azaldu du Barredok, elikadura erakundeetako ordezkariekin batera asteazkenean Bilbon egindako agerraldian. Zehazki, 4,6 milioi euroko balioa dute AEBetara urtero bideratzen diren arrain-kontserbek, eta atuna eta antxoa dira gehien esportatzen diren produktuak.
Jaurlaritzaren esanetan, EAEko nekazaritzak AEBekiko mendekotasun txikia duen arren, muga-zergek “zeharkako eragina izan dezakete” eta horrek galera ekonomikoak izango lituzke ekoizleentzat.
Amerikak egitera?
Nafarroan nekazaritzako elikagaien industria ere oso kezkatuta agertu da AEBen eta Europaren arteko gerra komertziala dela-eta. 2024an AEBetara egindako esportazioek errekorra hautsi zuten, ia 72 milioi eurorekin, Diario de Noticias-ek DataComex estatistika txostena aipatuta jaso duenez. Produktu izoztuak eta gourmetak dira gehien esportatzen direnak, eta ia 200 enpresak izan zituzten harremanak AEBekin joan den urtean.
Nafarroako nekazaritza elikadura sektoretik, produktu izoztuak eta gourmetak dira AEBetara gehien esportatzen direnak, eta ia 200 enpresak izan zituzten harreman komertzialak iaz
Nafarroan, sektore horrek Barne Produktu Gordinaren %6 suposatzen du. Alinar Errioxa, Aragoi eta Nafarroako nekazaritzako elikagaien industriako patronaleko zuzendari nagusi Diego Galileak esan duenez, hainbat enpresa pentsatzen ari dira bitartekariak bilatzea edo… zuzenean “AEBetan produzitzea”.
Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]
HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]
Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".