Nola eragin die koronabirusaren krisiak unibertsitateko ikasleei?

  • Ikasketetan, ebaluazio irizpideetan, matrikulen ordainketan, ikasle pisuen alokairuan… ondorioak ekarri dizkie konfinamenduak unibertsitateko ikasleei. “EHU eta NUPeko ikasleek ez dute bermerik dagokien formakuntza jasoko dutenik, baina argi dute unibertsitateak kosta ahala kosta ebaluatuko dituela, nazioarteko prestigiorako beharrezkoa zaiolako”, diote bideo batean.


2020ko apirilaren 28an - 18:05
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ibaetako campuseko ikasleen testigantzak jaso ditu Unibertsitateko Indar Batasuna ikasleen mugimenduak. Pandemia garaiko irakaskuntzan, edukiak jasotzeko eta beharrezkoa duten materiala lortzeko zailtasunak aipatu dituzte ikasleek, etxe batetik bestera baliabide teknologikoetan dauden aldeak, lan karga handitu zaiela, ebaluazio irizpideak zeintzuk diren ez dakitela oraindik…

Tasen auzia ere nabarmendu dute: “Ikasle asko eta asko jasoko ez duten formakuntzaren matrikulak ordaintzen ari dira, eta gainditu ez dituzten kredituak garestiago ordainduko dituzte hurrengo ikasturtean”.

Azkenik, alokairuen gaia ere nabarmendu nahi izan dute: “Ikasleen familiak bere diru-sarreren zati handi bat hutsik dauden ikasleen pisuen alokairura bideratzen ari dira”.

Ikusi bideoa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude