Nola erabili Telegramen euskararako itzulpen automatikoa

  • Duela aste batzuetatik aktibatuta dago Telegramen euskararako itzulpen automatikoa (bertsio mugikorrean, bederen). Hau da, ingelesezko edo beste edozein erdaratan jasotako mezu batean, klik batekin, euskarazko itzulpena irakur dezakezu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko urriaren 09an - 07:00
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Honela funtzionatzen du.

Batetik, mugikorrean https://t.me/setlanguage/eu-beta esteka klikatuz edo ezarpenetara joz, aukeratu hizkuntza gisa euskara, eta aktibatu halaber itzulpenen aukera. Interfaze honetan erakusten duguna:

Ondoren, demagun, erdarazko mezu bat daukazula. Honako hau talde ireki batekoa da, eta hortaz ez da beharrezko izenak tapatzea, baina horra sekuentzia. Ingelesezko ahapaldi bat dugu hor erdian, klik bat eginez bertan aukerak agertzen zaizkigu emotikonoz edo erantzunez erreakzionatzeko, eta aukera horien artean "itzuli ere badago. Hor klikatuz gero, mezua itzulita.

Web bidez: euskaraz ez, beste hizkuntza batzuetan

Saiatu gara ea web bidez ere funtzionatzen zuen, baina ez. Euskarazko aukerarik ez dugu aurkitu, baina bai beste batzuetan, eta katalanarekin egin dugu aproba. Hona ezarpenen orria nola moldatu dugun. Hizkuntza zerrendan, euskararik ez tamalez oraingoz.

Eta behin hori horrela ezarrita, Telegram web bertsioan euskarazko mezu batekin egin dugu aproba. Kasu honetan euskaratik katalanera. Telefono pertsonala aipatzen duen mezuan klik egin eta, Tradueix - Itzuli aukera agertzen zaigu.

Eta horra zer eman digun emaitza gisa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Telegram
2024-08-29 | Axier Lopez
Telegram jo-puntuan Frantzian

Telegrameko sortzaile eta kontseilari delegatu Pavel Durov larunbatean atxilotu dute Parisetik gertu dagoen aireportu batean bere jet pribatutik jaistean. 39 urte eta nazionalitate frantziarra eta errusiarrak ditu Durovek, eta Dubain bizi da azken urteotan. Iruzurra,... [+]


Telegramen sortzaile Pavel Durov aske utzi dute, baina zaintza judizialpean eta Frantziatik irtetea debekatuta

Bost milioi euroko fidantza ordaindu du, eta astean bitan agertu beharko du poliziaren aurrean. Hamabi delitu egotzi dizkiote, eta bere seme-alabetako baten aurkako “indarkeria larriagatik” ikerketa ireki diote Frantzian.


Teknologia
Eraginak kontrolatzen

Gizakiok harremanetan gaude gure artean eta bizi dugun ingurunearekin; egiten dugun guztiak eragina du, onerako zein txarrerako. Sortu dezakegun eragin negatiboa murrizteko norberaren balioak, kultura, harremanak eta aukera materialak erabakigarriak izaten dira.

Askotan... [+]


Telegramek adierazi du Frantzian atxilotutako bere buru Pavel Durov-ek ez duela ezer ezkutatzeko

Pavel Durov atxilotu dute abuztuaren 24an Paris-Le Bourget aireportuan. Frantziako Justiziaren arabera, plataformaren moderazio faltak eta agintariekin lankidetza faltak droga-trafiko, pedofilia eta iruzurra bezalako delituen konplize bihurtzen dute.


2024-03-25 | ARGIA
Espainiako Auzitegi Nazionalak Telegram aplikazioaren blokeoa eten du, Poliziak ondorioak ikertu bitartean

Epaile Santiago Pedrazek iragan ostiralean eskatu zuen estatuan Telegram aplikazioa blokeatzea. Astelehenean blokeo hau etetea erabaki du epaile berak, lehenik neurri hori aplikatzeak ekarriko lituzkeen ondorioak aztertzeko.


2020-11-25 | ARGIA
‘Hodeia ez da existitzen’ Iametzaren podcast kanalaren lehen saioa entzungai dago Baleafunk.eus instantzia librean

Teknologiaren gainean eta bereziki teknologia burujabetzaren inguruan arituko den ‘Hodeia ez da existitzen’ kanal berria abiatu du Iametzak. Hori zabaltzeko Baleafunk.eus sortu du, musika eta podcastak entzuteko sare libre eta deszentralizatua.


2016-11-16 | Librezale
@euskaltelegram: Telegram euskaraz

Telegram Whatsapp aplikazioarekin alderatzen du jendeak maiz, baina Telegramek mezularitza aplikazio eta gizarte-sareen arteko mugak hautsi ditu, besteak beste telefono zenbakia jakin gabe ere hala nahi duenarekin hitz egitea baimentzen dizu.


2016-07-08 | ARGIA
ARGIAk kanala ireki du Telegramen

Komunitateari beste informazioa iturri bat eman eta teknologia berrien bidean urrats berriak egiteko asmoz, Telegramen ARGIAko kanala sortu dugu. Helbide honetan aurki daiteke: telegram.me/ARGIAeus edo bestela, bilatu “argiaeus” Telegram aplikazioan.


Eguneraketa berriak daude