Nola azaldu gazte bati sindikatua zer den: Joseba Barandiarani iruzkin bi

  • Atzoko Berria-n Joseba Barandiaranen “Zergatik ditu asteburuak egun bi?” artikulua irakurri nuen eta egon-ez moduko batekin gelditu nintzen. Aspaldi ez bezala, egon-ez hori idazten arintzen saiatuko naiz:


2020ko urtarrilaren 27an - 08:52

Egia da. Bi eguneko asteburua jaso egin dugu. Beste batzuek borrokatu zuten 40 orduko lan astearen alde, eta gu ari gara eskubide horretaz gozatzen. Eskubide horretaz, eta gainerako guztiez: opor ordainduak, baja ordainduak, pentsioak, gizarte segurantza, osasun eta hezkuntza publikoa, negoziazio kolektiboa…

Baina, zergatik borrokatu behar izan da eskubide horiek lortzeko? Bi eguneko asteburuen kontra, opor ordainduen kontra, pentsioen kontra, gizarte segurantzaren kontra, osasun eta hezkuntza publikoaren kontra, negoziazio kolektiboaren kontra zeudela enpresari eta boteredunak.

Eta orain berbera gertatzen da. Beste pantaila batean, bai, baina berdin. Bizkaiko erresidentzietako langileek 378 greba egun egin zituzten, eta beste lan baldintza askoren hobekuntzaz gain, askok ezinezkotzat jotzen zuten 35 orduko lan astea lortu zuten. Greba langile guztiek egin zuten? Ez, baina lortutakoa guztiei aplikatuko zaie.

Gizarte Ekimeneko grebalariei ere esaten zieten ezinezkoa zela eskatzen zutena lortzea. Baina 28 greba egun (eta beste hilabete bateko deialdiari esker) ezinezkoa zirudiena lortu zuten. Eta lortutako hori, sektoreko langile guztiei aplikatuko zaie.

Gipuzkoako komisaria eta epaitegietako garbitzaileak (9 hilabete greban), Elorrioko garbitzaileak (5 hilabete greban), NH eta Barceló hoteletako gela garbitzaileak (43 egun greban), Tabakalerako Ubik liburutegiko bitertekariak (7 hilabete greban), Gipuzkoako hondartzetako sorosleak, Euskalduna Jauregiko azpikontratatuak, Bilboko arte ederretako museoko azpikontratatuak, Navarplumako langileak, DHL-Aguraingo langileak…

Josebak bere artikulu amaieran dio hiru edo lau eguneko asteburua errazago etorriko dela enpresarien eskutik sindikatuetatik baino. Enpresarien zain egon baino, hobe bi eguneko aste burua lortu zuen langile mugimenduaren borrokara batzea. Hurrengo geltokia: 35 orduko lan astea. Urtarrilaren 30ean Greba Orokorra

Hamaika adibide dauzkagu (garaipen sindikalak ospatzearen garrantziaz Nagore Uriarteren artikulu hau gomendatzen dizuet eta baita Mari Cruz Ekororen bideo hau). Batzuetan sindikatua zer den jakin gabe ere, beraien egoera prekarioari aurre egiterik ba ote zegoen jakiteko ELAra gerturatu dira. Eta guk arrakastarako errezeta eskaintzen diegu: kolektiboki antolatu, afiliatu eta grebara. Oraindik oroitzen ditut Ubikekoak, artean greban zirela, esaten: hau irabazten dugunean guztiei esango diet berdina egiteko!

“Gazte, sindikatuak nor defenditzen duen jakin nahi? Txiki Muñozi entzuten zitzaion gehien hau: “Gure jendea Afiliatuak”. Bada, ez, Joseba. Txiki Muñozek “gure jendea” zioenean langile klaseaz ari zen, langile jandeaz, bere lan indarra saltzera behartua dagoena biziraungo badu. Eta historiak eta praktikak erakusten duen moduan, afiliatuak dira, bai, greba luzeak egiten dituztenak, erresistentzia kutxarik gabe ezinezkoa litzatekeelako grebak luzatzea ezinezko dirudiena lortzeko. Baina lortzen dena guztientzako da. Ez soilik enpresako, zentroko edo sektoreko langileentzat, baita gainerako guztientzat ere, batez ere gazteek eta emakumeek pairatzen duten prekaritateari aurre egiteko bide bat erakusten duelako, benetako adibideekin.

Eta esan bezala, prekaritatea antolaketa kolektiboa eta grebarekin borrokatu egin behar bada , esan nahi du zeinbaitzuk prekaritatea nahi dutela, prekaritatea bultzatzen ari direla. Gorago aipatutako adibide guztietan enpresariek (batzuetan instituzioekin batera) lan gehiago diru gutxiagoren truke lortzeko borrokatzen zuten.

Josebak bere artikulu amaieran dio hiru edo lau eguneko asteburua errazago etorriko dela enpresarien eskutik sindikatuetatik baino. Enpresarien zain egon baino, hobe bi eguneko aste burua lortu zuen langile mugimenduaren borrokara batzea. Hurrengo geltokia: 35 orduko lan astea. Urtarrilaren 30ean Greba Orokorra.

 

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


2025-01-29 | Cira Crespo
Ez esan kolonizazioa

Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Teknologia
Bizitza sistemak

Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]


2025-01-22 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Erosoa

Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]


Eguneraketa berriak daude