Noiz arte?


2023ko urtarrilaren 12an - 10:25

Seguru asko, gaurkoa kasualitate hutsa izan da, salbuespen bat. Hori pentsatu nahi dut behintzat. Semearekin Arabako Ospitale Unibertsitarioko kanpo kontsultetara joan naiz, oftalmologoaren errebisiora. Sartu eta berehala, zita eskatzeko makinetako batean saiatu gara txandako tiketa hartzen. Errorea ematen zuen. Mostradorera joateko gonbidapena egin digu makinak. Beste makina batean saiatu gara, eta erantzun bera. Hirugarren batean, baina berdin. Etsita, mostradorera abiatu gara eta, zain geundela, gainerako erabiltzaileak tiketak normaltasun osoz lortzen ari zirela jabetuta, makinen aldera bueltatu naiz laugarren saiakera bat egiteko asmoz. Hango langile bati galdetu diot eta, gazteleraz, ondoan genuen makinan saiatzeko erantzun dit. Oraingoan bai. Laugarrenean, tiketa lortu dut. Makinaren hizkuntza gaztelera zen. Ez dut EUS aukeratu. Gazteleraz, lehenengo saiakeran eman dit tiketa.

Bigarren pisura igo gara eta itxarongelan eseri gara. Ziten pantailara begiratu dut eta megafoniatik entzun dut hurrengo kontsultarako deia. “ADT cero, cero, cuatro; consulta doscientos diecinueve”. Nire artean pentsatu dut lehenengo abisua gazteleraz izanik, bigarrenean euskaraz izango zela. Bai zera! “ADT cero, cero, cuatro; consulta doscientos diecinueve”. Hurrengo deiarekin, berdin. Bi abisuak gaztelera hutsez. Kontsultara sartu eta “Egun on!”. Hortik aurrerako guztia, gazteleraz.

Zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, ezinbestekoa da paziente eta erabiltzaileak erosoen eta seguruen sentitzen diren hizkuntza ofizialean jardutea

Osakidetzaren arabera, komunikazioa tresnarik garrantzitsuenetako bat da jarduera asistentzialean; beraz, zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, ezinbestekoa da paziente eta erabiltzaileak erosoen eta seguruen sentitzen diren hizkuntza ofizialean jardutea. Kalitatezko zerbitzua ematea eta hizkuntza-eskubideen errespetatzea printzipio gisa hartuta, 67/2003 Dekretuan euskararen normalizaziorako lehentasunak eta oinarriak ezarri ziren, eta, ordutik, Osakidetzan euskararen presentzia eta erabilera zabaltzeko irizpide eta neurriak abiatu dira euskara-planen bitartez. Herri-administrazioekiko harremanetan euskaraz jarduteko eta arreta euskaraz jasotzeko eskubidea dugu. Hori Euskararen Erabilera Normalizatzeko 10/1982 Oinarrizko Legean onartu zen esplizituki, eta, ondoren, Osakidetzari aplikatzekoak zaizkion hainbat lege-xedapenetan azaldu da.

Aipatutakoa adibide soil bat baino ez da. Administrazio gehienekiko harremanetan oso ohikoak izaten baitira honelakoak. Zerbait huts egiten ari da nabarmen, ezta? Bestela, prozesu hau noiz arte luzatzea zen plana? Noiz arte egon behar dugu zain administrazioak euskaraz erantzun diezagun? Ematen du oraindik ere bide luzea geratzen dela zerbitzu publikoak euskaraz berdintasunean jaso ahal izateko; zenbaitetan, neurriek erritmo oso mantsoa dute, beste zenbaitetan ez dira egungo markoa gainditzeari begira jartzen eta tamalez, eremu batzuetan atzerapausoak ere ikusten ari gara. Arauak ezinbestekoak dira hiztunon eskubideak errespetatzeko, baina ez dira nahikoa, arau horiek betearazi egin behar dira.

Arauak ezinbestekoak dira hiztunon eskubideak errespetatzeko, baina ez dira nahikoa, arau horiek betearazi egin behar dira

Beste arlo batzuetan, demagun enpresa pribatuek eskainitako zerbitzuen kasuan, araurik ere ez daukagu, edo daudenak oso motz gelditzen dira. Beraz, nola egingo du aurrera euskararen erabilerak eremu horretan? Enpresa horiek, administrazio publikoek ez bezala, bezeroak erakartzeko beharra dute, eta bezero horientzat erakargarri izango diren elementuak identifikatu eta horiekin bat etortzeak berebiziko garrantzia du euren jardunean. Kontsumitzaileok sekulako indarra daukagu alde horretatik.

Mundu gero eta globalizatuago honetan, edonork eros diezaioke edozer munduko beste puntan kokatuta dagoen enpresa bati, baina, aldi berean, edo agian horrexegatik, kontsumitzaileak bereziki estimatzen du bertakoa, bere ingurunearekiko konpromisoa adierazten duena, eta gertuko bezeroei garrantzi berezia ematen dien enpresa. Hori ondo ulertzen duen enpresak, urrats garrantzitsua egingo du gertuko bezeroak bereganatzeko bidean.

Gure administrazioak eredugarriak izan beharko lirateke eta erantzukizunez jokatu beharko lukete gurekiko harremanetan euskaraz aritzeko bitartekoak jarriz eta bertan lanean ari diren pertsonei lana euskaraz garatzeko eskubidea bermatuz. Horrez gain, badute erantzukizunik arlo pribatuan eragiteko, adibidez, zerbitzu publikoen esleipenetan, dirulaguntza deialdietan eta era guztietako kontratazioetan hizkuntza irizpideak ezarriz eta baloratuz.

Enpresa pribatuei, aldiz, kontsumitzaileon motibazio, gurari eta mundu-ikuskerari adi egotea komeni zaie, eta euskaldunontzat, euskararen erabilerak, beste edozerk baino argiago kokatzen du enpresa bat hurbileko, konprometitu eta konplizeen artean.

Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Eguneraketa berriak daude