(H)ilbeltza elkarteak, Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak aurkeztu dute deialdia, eta lanak ekainaren 23ra arte bidal daitezke.
Elurre Iriartek gogora ekarri ditu Baztanen egiten den euskal nobela beltzaren astearen hastapenak; “idazleekin solasean irakurle talde batetik abiatu zen eta hiru urtez aritu gara zenbait ekitaldi antolatzen nobela beltzaren inguruan edo aitzakiarekin”. Urte hauetako ibilbidea, egindako webgunea eta emandako urratsak gogora ekarri ditu eta beste pauso bat emateko unea zela nabarmendu du: "Udalarekin eta Txalapartarekin urtero euskarazko literatura beltzean ekarpena egitea interesgarria iruditu zaigu. Gure zaletasuna sormenera eta itzulpenera luzatzeko aukera probetxagarria iruditu zaigu. Euskal sortzaileak gure artean izateko, eta hor barna dauden nobela beltz interesgarriak gure hizkuntzan leitu ahal izateko”.
Txalapartako editorea den Mikel Sotok bekaren oinarrizko informazioa eman du, urte batean sorkuntza eta hurrengoan itzulpengintza sarituko duela nabarmenduz. Ondoren, “gure kulturan eta literaturan zentroa eta periferiaren arteko dialektikan beka hau Baztanen sortu eta Tafallako argitaletxe batek lagundua” aurrera egingo duela azpimarratu du.
Aurtengo epaimahaikideak Soto bera, Joseba Otondo eta Amagoia Iban kazetaria izango dira. Editore gisa sentitzen duen ardura eta poza nabarmendu ditu eta Euskal Herriko idazleak eta itzultzaileak bekan parte hartzera animatu ditu sortuko eta itzuliko diren lanak euskal irakurleen gozamenerako izango direlakoan.
Azkenik, Joseba Otondo alkateak Baztanek nobela beltzarekin duen aspaldiko loturari buruz aritu da: “1955an argitaratutakoa da Jose Antonio Loidi irundarraren Hamabost egun Urgainen, euskarazko lehen nobela beltza. Jakina denez, Loidi eta Elizondoko Zatonea etxea estuki harremandurik egon izan dira, nahiz, Loidi bera, irundarra izan. Modu berean Mariano Izeta elizondar idazlearen Dirua galgarri, euskal nobela beltzaren genealogian ekarpen garrantzitsua izan zen. Izatez, euskaraz argitaratu zen bigarren nobela beltza izan zen, kasu honetan 1962an. Ondotik nobela gehiago etorriko dira eta horietako anitz trama Baztanen izanen dute, zeinbaitzutan osorik –Gotzon Garateren Elizondoko eskutitzaken bezala– eta bertzetan, gehienetan, zati batean”. Soto bezala, Euskal Herrian zentro eta periferiaren arteko dialektikaz aritu da Otondo, “Euskararen komunitatean hainbertzetan aipatzen den zentru-periferia dialektika horretan, gure bokazioa erdigunean egotea da. Ildo horretan aspaldi honetan bailaran egiten ari diren gisa guztietako ekimen eta ekitaldien testuinguruan Baztango Udalak (H)Ilbeltza, euskazko nobela beltzaren beka antolatu nahi du”.
Bekak posible egingo dituen ekarpenak aletu ditu alkateak, hala nola, “euskararen normalizazioan gure mintzoa prestigiatu eta goratzeko ekimena izatea. Euskararen komunitateari ekarpen berria egin, literaturan pisu handikoa den genero beltza, euskaraz ere dastatu eta gozatzeko. Eta, modu berean, gure literatura sisteman, idazleen eta itzultzaileen lana sustatzeko”.
Baztango udaletxearen webgunean sariketaren oinarriak argitaratuko dira eta nobela edo ipuin beltzen proiektuak postaz edo bertatik bertara udaleko erregistroan aurkeztu ahal izango dira ekainaren 23a bitartean. Ondoren, irailaren 15a aurretik erabakiko dute zein proiektu saritu eta, hortik aurrera irabazleak urte bete izango du lana burutzeko.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Anjel Lertxundi, Joseba Sarrionandia, Garazi Arrula, Garazi Ugalde eta Ruper Ordorika izango dira besteak beste gonbidatu, urtarrilaren 23an hasi eta 29ra bitarte ospatuko den euskal nobela beltzaren astean, Baztanen.
Hilaren 24tik 30era bitartean egingo dute aurtengo (H)ilbeltza, Baztango nobela beltzaren astea. Aurtengo programazioa aurkezteko spota argitaratu dute asteazken honetan.
Aurten ez dute nobela beltzaren asterik izan Baztanen, (H)ilbeltzaren antolatzaileek urtean zehar sakabanatu baitituzte jarduerak. Asteartean jakinarazi dutenez, baina, 2022an berriz egingo dute astebeteko (H)ilbeltza jaialdia.
Beste urte batez, Plentziako Udalak eta Calibre 38 aldizkari digitalak Lanbro Beltza topaketak antolatu dituzte Plentzian. Eleberri beltzaren inguruko IX. jardunaldi hauetan hainbat idazle eta adituk parte hartuko dute eguenetik zapatura, urriaren 14tik 16ra, egingo dituzte... [+]
Erretiroa hartzeko prest da Amaia Ezpeldoi landaguneko detektibea, emakume baten desagerpena ikertzeko eskatu diote baina. Itxaro Bordarekin bildu gara Euri zitalari esker (Susa, 2021) eleberriaz hitz egiteko.
Aste osoan hainbat ekitaldi antolatu dituzte eta igandean eginen diren bi errezitaldirekin borobilduko dute.
Idazle zornotzarrarekin (Durango, 1969) bildu gara Durangon. Ezohiko idazlea da. Industriako langilea da, metalgintzan ari da. Eleberri eta ipuin beltz andana idatzi ditu. Bere liburuen generoa nola, halaxe ditu eskuak: ilunkarak. Zorioneko familia (Elkar) ipuin liburua da bere... [+]
Baztango Udalak hirugarrenez jarri du martxan (H)ilbeltza beka, urtero euskal nobela beltzaren astea antolatzen duen izen bereko elkartearekin eta Txalaparta argitaletxearekin elkarlanean. 6.000 euroko laguntza izango du bekaren irabazleak, asteazken honetan iragarri dutenez.
Bosgarren ediziora iritsi da (H)ilbeltza, Baztango euskal nobela beltzaren astea. Urtarrilaren 14tik 20ra bitartean egingo da aurten, asteazken honetan aurkeztu dute aurtengo egitaraua eta urtetik urtera sona handiagoa hartzen ari den ekimenaren filosofian sakontzeko ere balio... [+]
Fikziozko liburu bati buruz solasean aritu ziren Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean otsailaren 6an, ordu eta hogei minutuz, tarteka tentsio handiz. Egoera bitxia eragin du UPNk, Lekarozko institutuko DBH4ko ikasleek irakurri duten eleberri bat jo-puntuan jarriz... [+]
(H)Ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Asteak aurtengo edizioa iragartzeko spot-a argitaratu du urteko bigarren egunean. Beltz kutsukoa da iragarkia eta, noski, krimen baten berri ematen digu.
Ernesto Prat Urzainik Telleria eta gero, zer? aurkeztu du maiatzaren 17an Elkar argitaletxearen eskutik, bere hirugarren eleberria.
Nobela beltzaren inguruan askotariko ekitaldiak antolatu ohi dituzte urtarrilarekin zazpi egunez, webgune ondo betea dute urte osoan, eta orain berriz, (H)Ilbeltza beka aurkeztu dute. Aste izatetik urte izatera bidean da Baztango (H)Ilbeltza.
Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak euskarazko literatura beltza sustatzeko beka jarri dute martxan. 6.000 euroko laguntza dago mahai gainean, zeina kutsu beltzeko euskal nobela-proiektu onenaren egileak poltsikoratuko duen. “Nik idatziko nuke, baina ez dakit zer... [+]
Hiru urtez jarraian egiten den zerbaitek merezia omen du tradizio izena eta beraz, Baztango Euskal Nobela Beltzaren Astea, Ilbeltza, jada ezinbesteko zita bihurtu dela esan liteke: asteartean aurkeztu zuten aurtengo egitaraua eta edukiz beteta dator.