NoBeAS: Nork Bere Adierazle Sistema

  • Ez daukagu oraindik euskararen egoeraren adierazle sistema eguneraturik, Iparraldean ez, baina EAEn eta Nafarroako erreserba (ustez) baskofonoetan ere ez, euskarak estatus sasi-ofiziala duenetik hiruzpalau hamarkada igaro diren arren. Eta adierazle sistema neurgarririk ezean, Eusko Jaurlaritzarekiko fedeari helduta jardun behar: EAEko Administrazio nagusiko ordezkariek esan ohi digute euskararen egoera zein ona den, zein eredugarria den eta euskaldunok zein ugariak garen, eta besteok Amen!


2016ko irailaren 13an - 10:02

Zorionez, badira zenbait hizkuntza-adierazle guztion eskura (edo begi-belarrietara) daudenak, agintariek bedeinkatutakoak izan ez arren: euskarazko hedabideen eskaintza eta kontsumoa, kultura eta aisialdiarena, formalki guk hautatutako agintarien eta euron nagusien jardunaren nolakoa, publizitatearen hizkuntza, eta abar luze bat.

Adierazle zerrenda mardula osa daiteke arreta eta lan apur bat hartuz gero. Adibidez: ETB1en ikus-entzule kopuruaren bilakaera, Euskadi irratiarena, Berria eta Argiaren irakurleena, Unibertsitateetan argitaratutako euskarazko lan eta tesiena, euskarazko musika eta literatura kontsumoarena, eta horien guztien aldean erdarazkoen kontsumoa, berbarako. Horiek eta beste zenbait, adierazle objektiboak dira, denboran zehar neurtzeko modukoak.

Hala, badira beste adierazle batzuk, hain zehatzak izan gabe ere, egoerari buruzko zantzu esanguratsuak eskaintzen dituztenak. Adibidez:

A1. Nire anaia dauka ovejas: Bizkaiko Lemoiz herri “euskalduneko” jatetxe bateko ugazaba gazte “euskaldunari” berriki egindako irrati-elkarrizketa: esataria bizkaieraz eta elkarrizketatu natibo gaztea en puritito euscañol. Gisa bereko beste askoren artean, aipatutako esaldia jaurti du hitzez hitz: “Eske nireanaia dauka ovejas”. Eusquera naturalqui modernisachen-evolusionachen ari delako seinale.

A2. “Es que da mi mejor amigo”: ikastolan edo D ereduan ikasten dabiltzan milaka eta milaka haurrek, esaldi horren antzekoak ehunka erditzen dituzte egunero euskaraz ari direlakoan, baita euren guraso txundituak euskaldunak badira ere sarritan. Eusquera ziztu bizian vaina naturalqui evolusionachen eta adaptachen ari delako adierazle garbia hori ere.

A3. Idoia Mendia: PSE-EEko eleduna, hizkuntza-adierazle da berez. Euskarari buruz esaten duenagatik, eta (tarteka-marteka) darabilen euskara negargarriarengatik. Ikasi zueneko ikastolarentzat ez da publizitaterik onena Mendia andrea euskaraz hitz egiten entzutea: Idoiak agerian uzten du euskarazko ereduan ikasi izanak EZ duela euskara maila duin bat bermatzen, inondik ere. Bestalde, PSEk oso garbi adierazi ohi digu aldiro-aldiro, gure gizarteko zati mardul batek ez duela euskararekiko inongo atxikimendurik. Adierazle iturri oparoa da PSE.

A4. Carlos Urquijo: PP eta Espainiaren ordezkaria ere, Hego Euskal Herrian benetan agintzen duen gobernuaren hizkuntza politikaren adierazle bikaina da. Euskaraz zero dakien politikari “euskaldun” honek, euskarari lehentasuna emateko asmorik txikiena duten udalen peskisan dihardu gau eta egun, auzitara eramateko. Hizkuntza ofizial batzuk beste batzuk baino ofizialagoak baitira…

A5. Alderdi abertzaleen euskararekiko diskurtsoa: Mande? Locualo? Keskesé?

A6. Euskararen familia bidezko transmisioa: gero eta goiti-beheratasun garbiagoan gertatzen den fenomeno batek daki noiz artekoa. Gurasoetatik seme-alabetara zuzen transmititzen da euskara gero eta gehiago. Ez gurasoen artean, ez nebarreben artean, ez beste senitarteekin ere. Goitik behera ematen da euskara. Ez zeharka eta ez aldeetara. Noiz arte? Tik-tak, tik-tak…

A7. ¡En castellano!: Euskal Herriko edozein hiri edo herritan jaso dezakezun erantzuna, dendariari edo tabernariari euskaraz hitz egitean. Bilbon, Gasteizen, Iruñean… sarri-sarri gertatuko zaizu, baina Urdiainen ere gerta dakizuke, ugazaba erdaldunek ez baitute konplexurik.

A8. Los cinco bilbaínos, areto-dantzak, umore mutua, eta bestelako martzianokeriak non? ETB1en. Non bestela? Eta meza santua, eta Lasturko erromeriaren enegarren emanaldia, eta habanera lehiaketa, eta Santutxuko jubilatuen abesbatzaren saioa, eta espainierazko elkarrizketa luzeak, eta horrela, euskarazko telebista publiko bakarraren azken ikusentzuleak ere kate erdaldunetara bota arte (helburua lortzetik oso gertu daude, ia inori ardura ez bazaio ere antza).

Adierazle horiek eta beste hamaika, zientifikoak beharbada ez, baina adierazgarriak badira, ala?

Eta sistema eguneratu eta bedeinkatu hoberik ezean…

(Jonjo Agirre Martinez hizkuntza normalizaziorako teknikaria da Eusko Jaurlaritzan)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude