Noaingo Batailaren urteurren-ekitaldia atzeratu egingo dute


2021eko ekainaren 23an - 08:14
Azken eguneraketa: 10:20
Ekainaren 22ko prentsaurrekoa. Argazkia: Euskalerria irratia
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Mikel Petrirena, Uxue Sorauren eta Marian Pérez Noaingo Bataila elkarteko ordezkariek azaldu dute Noaingo Batailaren urteurreneko ospakizuna atzeratuko egingo dutela. Ekainaren 22an egindako prentsaurrekoan hiru data posible dituztela esan dute, baina ez dituzte publiko egingo. VOXen probokazio nahietan ez erortzea da data aldatzeko arrazoi nagusia.

Elkarteko ordezkariek azaldu dute Getzeko udalbatzaren erabakia onartzen dutela. Ez diete lurra erabiltzeko baimenik eman, baina ulergarria dela esan dute, Getzen ez daukatelako mediorik bi aldeek ekitaldia ospatuko balute sortuko litzatekeen egoera kontrolatzeko. Bestetik azaldu dute ez diotela eskuin erradikalari bere mezua zabaltzen lagundu nahi, eta ekitaldia atzeratzearen arrazoi nagusia hori dela. Adierazi dute VOXek “probokaziorako” erabili nahi izan duela urteurrenean egin nahi zuen ekitaldia, historiaren “irakurketa errebisionista” egin eta nabarmentasun politikoa lortzeko.

Elkarteko ordezkarien ustez, VOXek adierazpen askatasuna kendu nahi die, 1991tik antolatzen duten oroimen ekitaldia geldituz, eta probokazio horiekin, Noaingo Bataila bigarren aldiz errepikatuko litzatekeela salatu dute. Lankidetzara dei egin dute, errealitatetik hurbilago dagoen diskurtsoa sortzeko eta “duela 500 urtetik zabalik dauden zauriak ixteko”.

VOXen erantzuna

Navarra.com hedabideak bildu duen bezala, Nafarroako VOXeko  presidente Emilio Jiménez Románek ezeztatu egin du beren ekitaldiak duen probokazio nahia. “Nazionalismo separatistak egiten duen batailaren irakurketa okerra” agerian uzteko helburua baino ez du beren ekitaldiak. Alderdiak gudu zelaian ekintzarik egingo ez badu ere, Fernando Vaquero idazleak batailaren errebisio historikoa egingo du Salinas monumentuan, eta eguerdiko hamabi eta erdietan, mahai inguru bat antolatu dute Galariako Zenit hotelean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Noain 1521
Noain 1521
Nafarroako erresumaren azken aukera galdua

Duela 500 urte Nafarroaren etorkizuna betirako baldintzatu zuen borrokaldia gertatu zen Noainen, Henrike II.a nafar monarkaren aldeko tropen eta Gaztelako nobleek gidaturiko armadaren artean. Historia isildua eta ahantzia izan da, baina gaur egun gero eta datu gehiago dauzkagu... [+]


Noain 1521
Nafarroako erresumaren azken aukera galdua

Duela 500 urte Nafarroaren etorkizuna betirako baldintzatu zuen borrokaldia gertatu zen Noainen, Henrike II.a nafar monarkaren aldeko tropen eta Gaztelako nobleek gidaturiko armadaren artean. Historia isildua eta ahantzia izan da, baina gaur egun gero eta datu gehiago dauzkagu... [+]


2021-06-28 | ARGIA
Noaingo Batailaren 500. urteurren ekitaldia uztailaren 4an izango da

Noaingo Batailaren 500. urteurrena ospatzeko plataformak (1521-2021) sare sozialetan argitaratu duenez, Getze Kontzejuarekin eta Galarreko Udalarekin akordioa lortu dute eta ekitaldia uztailaren 4an egingo da. Ekainaren 26rako aurreikusitako programari eutsiko diote. Plataformak... [+]


Noaingo Batailaren 500. urteurreneko omenaldia bertan behera utzi dute VOXen erruz

VOXek ekitaldi politiko bat egin nahi izan du urteurrena antolatu behar zen leku eta egun berean.


2021-06-21 | ARGIA
Noain eta Amaiur oroimenean, Nafarroaren burujabetza aldarrikatu dute Iruñean

Nafarroa berriz Altxa ekimenak manifestazioa egin zuen joan den larunbat arratsaldean Iruñean, duela 500 urteko Noaingo gudua eta herritarrek Gaztelako konkistatzaileen aurrean egindako altxamenduak gogoan. 4.500 pertsonatik gora izan ziren bertan antolatzaileen arabera,... [+]


2021-05-14 | Ahotsa.info
Nafarroa berriz altxa ekimenak 1521eko gaztelarren aurkako Iruñeko herritarren altxamendua gogoratuko du

Iruñeko herritarrak hiria okupatzen zuen Gaztelako Armadaren aurka matxinatu zirenetik 500 urte beteko dira aste honetan. Nafarroa berriz altxa ekimenak omenaldia egingo die herritar horiei, maiatzaren 22an.


2021-04-26 | ARGIA
Nafarroa Berriz Altxa ekimen sortu berriak burujabetza aldarrikatu du

Iruñean aurkeztu dute Nafarroa Berriz Altxa herri ekimena. Burujabetza berreskuratzeko beharra eta erabakiak bertan hartu ahal izateko premia azpimarratu dituzte Iruñeko gotorlekuan egindako aurkezpen ekitaldian.


Nafarroa 1512-2012
Konkistaren oinatzak
1512ko gertakizuna “ospatzeko” edo “gogoratzeko” ekitaldien prestaketak hasi dira dagoeneko. Urteurrenak hartuko duen tamainaren erakusgarri. Gaurko eztabaidak atzoko kontakizunen oinatzak ditu atzean, eta zidorraren sigi-saga ikusi behar da balantze... [+]

Eguneraketa berriak daude