Noaingo Batailaren 500. urteurren ekitaldia uztailaren 4an izango da

  • Noaingo Batailaren 500. urteurrena ospatzeko plataformak (1521-2021) sare sozialetan argitaratu duenez, Getze Kontzejuarekin eta Galarreko Udalarekin akordioa lortu dute eta ekitaldia uztailaren 4an egingo da. Ekainaren 26rako aurreikusitako programari eutsiko diote. Plataformak ekitaldia bertan behera utzi zuen Vox alderdiak egun eta leku bererako deialdia egin zuelako.


2021eko ekainaren 28an - 07:56
Azken eguneraketa: 09:56
Noaingo Batailaren urteurreneko ekitaldia, 2020. Argazkia: Ahotsa.info
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Noaingo Bataila elkarteak urtero antolatzen du borroka gogoratzeko ekitaldia, baina aurten, Getzeko udalbatzak gunea erabiltzeko baimena ezeztatu zien elkarteari zein alderdi politikoari. Azaldu zuten bietako baten eskaria onartzeak arazoak sortuko zituzkeela. Vox alderdiak ekitaldia iragarri zuen batailaren 500. urteurrenaren egunean, gudaren oroitarria kokatuta dagoen leku berean.

Voxek deialdia mantendu eta ekitaldia egin du ekainaren 26an. Noaingo Bataila plataformakoek sare sozialetan eskertu dute Voxen probokazioan erori ez izana; izan ere, Noaingo Batailaren monumentuaren inguruan 20 pertsona baino ez ziren bildu, dozenaka guardia zibilen babesarekin, eta uztailaren 4ko ekitaldiak tokiko agintarien oniritzia eta baimena duela azpimarratu dute.

Ahotsa.info hedabideak jaso duenez, Noaingo Bataila plataformak aurreikusitako egitarauari eutsiko dio. 10:00etan hasiko da eta Getzera doazenei ongietorria egingo zaie. 10:30ean hasiko da Joxe Ulibarrenaren monumentura igoera eta 11:30ean lore eskaintza egingo da eta Itxaro Borda idazleak pregoia irakurriko du. 12:00etan janaurrekoa eskainiko zaie aurrez izena eman dutenei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Noain 1521
Noain 1521
Nafarroako erresumaren azken aukera galdua

Duela 500 urte Nafarroaren etorkizuna betirako baldintzatu zuen borrokaldia gertatu zen Noainen, Henrike II.a nafar monarkaren aldeko tropen eta Gaztelako nobleek gidaturiko armadaren artean. Historia isildua eta ahantzia izan da, baina gaur egun gero eta datu gehiago dauzkagu... [+]


Noain 1521
Nafarroako erresumaren azken aukera galdua

Duela 500 urte Nafarroaren etorkizuna betirako baldintzatu zuen borrokaldia gertatu zen Noainen, Henrike II.a nafar monarkaren aldeko tropen eta Gaztelako nobleek gidaturiko armadaren artean. Historia isildua eta ahantzia izan da, baina gaur egun gero eta datu gehiago dauzkagu... [+]


Noaingo Batailaren urteurren-ekitaldia atzeratu egingo dute

Noaingo Bataila elkarteak ekainaren 26an zuen antolatuta oroimen ekitaldia, 500. urteurrena oroitzeko. Baina VOXek deitutako ekintza paraleloa dela-eta atzeratu egin dute. Data berria ez dute publiko egin.


Noaingo Batailaren 500. urteurreneko omenaldia bertan behera utzi dute VOXen erruz

VOXek ekitaldi politiko bat egin nahi izan du urteurrena antolatu behar zen leku eta egun berean.


2021-06-21 | ARGIA
Noain eta Amaiur oroimenean, Nafarroaren burujabetza aldarrikatu dute Iruñean

Nafarroa berriz Altxa ekimenak manifestazioa egin zuen joan den larunbat arratsaldean Iruñean, duela 500 urteko Noaingo gudua eta herritarrek Gaztelako konkistatzaileen aurrean egindako altxamenduak gogoan. 4.500 pertsonatik gora izan ziren bertan antolatzaileen arabera,... [+]


2021-05-14 | Ahotsa.info
Nafarroa berriz altxa ekimenak 1521eko gaztelarren aurkako Iruñeko herritarren altxamendua gogoratuko du

Iruñeko herritarrak hiria okupatzen zuen Gaztelako Armadaren aurka matxinatu zirenetik 500 urte beteko dira aste honetan. Nafarroa berriz altxa ekimenak omenaldia egingo die herritar horiei, maiatzaren 22an.


2021-04-26 | ARGIA
Nafarroa Berriz Altxa ekimen sortu berriak burujabetza aldarrikatu du

Iruñean aurkeztu dute Nafarroa Berriz Altxa herri ekimena. Burujabetza berreskuratzeko beharra eta erabakiak bertan hartu ahal izateko premia azpimarratu dituzte Iruñeko gotorlekuan egindako aurkezpen ekitaldian.


Nafarroa 1512-2012
Konkistaren oinatzak
1512ko gertakizuna “ospatzeko” edo “gogoratzeko” ekitaldien prestaketak hasi dira dagoeneko. Urteurrenak hartuko duen tamainaren erakusgarri. Gaurko eztabaidak atzoko kontakizunen oinatzak ditu atzean, eta zidorraren sigi-saga ikusi behar da balantze... [+]

Eguneraketa berriak daude