Yanfie Habib (Sahara, 1976) bere osabaren askatasuna aldarrikatzen duen ekimenean parte hartzen hasi da. Jalil Ahmed Breh desagerrarazi zuen Aljeriako Estatuak duela 10 urte eta senideek ez dakite ezta bizirik dagoen, behin bakarrik ikusi baitute, 2009an.
Lehenik eta behin, Jalil Ahmed Breh zure osaba da eta duela 10 urte desagertu zen.
Bai, 2009ko urtarrilean atxilotu zuten Aljeriako militarrek eta geroztik ia ez dugu ezer jakin berari buruz.
Zure kasuan senidea da, baina jende gehiagorentzat da ezaguna herri sahararrean, zergatik?
Jalil 1956. urtean jaio zen eta filosofian, teologian, antropologian eta zientzia politikotan lizentziatu zen. Unibertsitatean zegoelarik Fronte Polisarioan militatzen hasi zen eta klandestinitatean ibili zen.
1976an atxilotu zuten agintari marokoarrek eta hurrengo urtean ihes egin zuen.
1978an Tindoufera joan zen eta han ardura oso garrantzitsuak izan zituen Polisarioan; Irrati Nazionaleko zuzendaria, hezkuntza ministerioko langilea edota Errepublika Sahararraren presidentetzako langilea izan zen, besteak beste.
Hala ere, Polisarioko agintariekin arazoak izan zituen.
Bai, Jalil oso pertsona kritikoa eta zintzoa da eta bere desadostasunak Polisarioko zenbait jenderekin agerikoak ziren. Konpromiso handia dauka herri sahararrarekin eta gauzak diren moduan azaltzen ditu. Horren ondorioz, 6 hilabetez atxilotu zuten eta gero askatu zuten, bere kontrako frogarik ez zutelako.
Zer egin zuen gero?
Atxiloketaren ostean, erabaki zuen bizitza publikoa uztea. Ikasten hasi zen berriro eta bere memoriak idazteari ekin zion.
Horrek jende askoren alarmak piztu zituen. Izan ere, Jalilek ardurak izan zituen ere Saharar Errepublikako segurtasun zerbitzuetan eta informazio ugari eta garrantzitsua zuen. Polisarioko zein Aljeriako estatuko boteretsu askok ez zuten begi onez ikusten liburu hori idaztea.
Edonola ere, ardura berriak eskaini zizkioten.
Bai, Errepublika Sahararrak proposatu zion Lurralde Okupatuen Giza Eskubideen Aholkularia izatea. Jalilek interes handia zuen esparru horretan eta onartu zuen, baina, egia esanda, ez zioten postua bere gaitasunengatik bakarrik eskaini. Izan ere, kontrolatuta eta hurbil nahi zuten Jalil.
Bere lana ganoraz egin ahal izateko, Jalilek eskatu zuen Aljerian bulego bat izatea, gutxieneko bitartekoak -telefonoa, adibidez- bere ardurak betetzeko eta harremanak garatzeko.
Hori 2007an izan zen eta 2009an desagertu zen.
Zer gertatu zen desagertu zenean?
Egun batetik bestera desagertu zen. Senideak bera bilatzen hasi ziren eta, 3 hilabeteren ondoren, Aljeriako militarrek adierazi zuten galdeketa egiteko atxilotu zutela. 10 urte igaro eta gero, oraindik ez dakigu zer leporatzen zaion, ez du epaiketarik izan -publikoa, gutxienez- ezta abokatu ezaguna.
Familia ikusteko baimenik ere ez dauka eta denbora luze honetan behin ikusi dute soilik. 2009an izan zen bisita eta Polisarioko goi mailako funtzionarioek ikuskatu zuten. Bisita horretan badirudi Jalil ondo zegoela, baina ez dugu ezer gehiago jakin. Batzuek uste dute Aljeriako militarrak trebatzeko erabili izan dutela, pertsona oso prestatua baita.
Geroztik ez duzue ezer gehiago jakin?
Human Rights Watch erakundeak galdetu zien Aljeria eta Saharako gobernuei Jalili buruz eta biek adierazi zuten ez zekitela ezer. Jalilek emaztea eta 7 seme ditu eta ez dakigu ezta bizirik dagoen ere.
Ekimena abiatu duzue, non dagoen jakiteko, gutxienez.
Bai, bere desagerpenaren atzean arrazoi politikoak daude, baina guk giza eskubideen ikuspuntutik hasi gara aldarrikatzen Jalilen askatasuna. Berdin zaigu zergatik eraman duten, agertzea nahi dugu, edo behintzat jakitea non dagoen. Zurrumurru asko daude, eta batzuek uste dute Jalil hil dela.
Mobilizazioak egin dira jadanik Saharan eta Europan ere kanpaina zabaltzen ari gara. Polisariok ardura handia dauka kasu honetan, Jalilek bere eginkizunak betetzen zituen bitartean atxilotu baitzuten.
Elkarrizketa hau Aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.
Arazo burokratikoengatik ezin izan zuten ekainaren 28an iritsi eta oraindik ere ez dakite noiz iritsiko diren. Oporrak Bakean programaren baitan, berez bi hilabete pasa behar dituzte haur sahararrek Euskal Herriko hainbat lekutan.
Aljeriak Espainiarekin duen adiskidetasun ituna bertan behera utzi du eta horrek nabarmen eragingo die bien arteko harreman komertzialei. Gasa da Espainiak handik gehien esportatzen duen produktua.
Hirurogei urte pasa dira Parisen gertaturiko sarraskiaz geroztik. 20.000 eta 40.000 aljeriar artean atera ziren karrikara, modu baketsuan, Frantziaren kolonia zen Aljeriaren independentzia aldarrikatzeko eta aljeriarrei bideraturiko etxeratze-aginduaren bukaera galdetzeko... [+]
Hirurogei urte pasa dira Parisen gertaturiko sarraskiaz geroztik. 20.000 eta 40.000 aljeriar artean atera ziren karrikara, modu baketsuan, Frantziaren kolonia zen Aljeriaren independentzia aldarrikatzeko eta aljeriarrei bideraturiko etxeratze-aginduaren bukaera galdetzeko... [+]
Fethi Nourine 30 urteko judoka aljeriarrak jakinarazi du Tokioko Olinpiar Jokoetatik erretiratu dela, Tohar Butbul israeldarraren aurka jokatzea egokitu zaiolako bigarren errondan, 73 kiloz apiko koadroen zozeketan. "Ez ditut eskuak zikindu nahi", adierazi du bere... [+]
Garabide elkarteak topaketa digitala antolatu du gaurko eta biharko, abenduaren 16 eta 17an, Euskal Herriko, Kabiliako eta Rifeko hizkuntza biziberritze esperientziak ezagutzeko.
Gaur, otsailak 6, hasiko da Donapaleun Amikuzeko Otsail Ostegunak hitzaldi zikloa, Zabalik elkarteak 1997tik antolatzen duena. 2020ko edizioan jorratuko dituzte Aljeriako gerra, sorginkeria auziak, euskararen antzinako ahaideak eta euskaldunen komunitateak hizkuntza... [+]
Aljeriako Gobernuak amazigera hezkuntza sistematik kanpo uztea erabaki ostean hasi dira protestak.
Dio Ammar Belhimer abokatu eta ekonomialari aljeriarrak finantzen munduko burtsa nagusia den Wall Streetek irudikatzen dituela neoliberalismoaren bi titiak: espekulazioa eta zorpetzea. Ordena neoliberala nagusitu da munduan, bera da 90eko hamarkadatik inolako ez kontra-botererik... [+]
Errefuxiatu kanpamendu ugaritara iristen ari dira aurrerapen teknologikoak. Herriaren erresistentzian izan ditzaketen ondorioek beldurtzen dituzte asko, behin behineko kanpamenduak biziarteko bihurtzearen beldurra dute eldiario.es egunkariak erreportaje batean jaso duenez.
Nils Andersson suediarrarekin solasaldia luzea izan zen, emankorra oso. Berarekin solastatu ondoren –udaberrian–, jihadistek Frantzian atentatu odoltsu gehiago egin dute.
Idazle, itzultzaile eta editore frantziarra ezinbesteko erreferentzia izan zen 1960ko hamarkadako militanteentzat, bere argitaletxean publikatutako liburuengatik.